Hedabidegabekeriak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lehen bidegabekeria: ia zazpi urte joan dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuela. Euskal Herriko euskaltzaleon bihotz-buruak inarrosi zituen bidegabekeria horretan auzipetuak egunotan aritu dira epaitzen.
2. hedabidegabekeria: ia hogeita bi urte Iruñerrian euskarazko uhinak zabaltzen eta euskaldunon bihotz-belarriak lotzen diharduen Euskalerria Irratia lizentzia eskuratzeko lehiaketa publikoetatik nahita baztertua izan da. Auzia epaitegietara eramanda, duela bi aste eman dute jakitera lizentzia banaketa zikin hura baliogabetu duen epaia.

3. hedabidegabekeria: diru laguntzak eskasak eta berantak izan dira eta Nafarroako euskarazko hedabideek prekarietate gorria dute bizilege. Orain urtebete Ttipi-ttapa Telebistak, Bortzirietarako eta Malerrekarako euskarazko tokiko telebistak, itxi behar izan zuen. Bitartean, Nafarroako erdarazko bertze telebistek milioi bana euro jaso izan dute kontu publikoetatik. Baina nork erran behar zigun makurrena oraindik etortzeko zegoela.

4. hedabidegabekeria: diru laguntza publikoa hitz emanda bazegoen ere, krisi ekonomikoak ematen duen aitzakia ederra baliaturik, azkenean, 2009an Euskarabideak euro xentimorik gabe utzi ditu Nafarroako euskarazko hedabideak (Euskalerria, Xorroxin, Karrape, Beleixe, Esan Erran eta Aralar irratiak; Xaloa telebista; eta Ttipi-ttapa, Mailope, Pulunpe eta Guaixe aldizkariak, besteak beste). Euskararen Foru Legeak indarrean daramatzan 23 urteetan behin ere ez da halakorik gertatu. Hedabidegabekeria ez ezik, Euskarabidegabekeria ere bada hau.

5. hedabidegabekeria: Nafarroan itzaltze analogikoak eskaintza digital publikotik kanpo utzi du ETB. Sanzek hasieran errespetu instituzionala aipatu zuen; gero, arazo teknikoak aitzakiatzat hartu; orain, finantzamendu ekonomikoa du arazo. Kontua da euskarazko telebistarik gabe geratzeko bidean gaudela. Bidegabekeria hau zuzentze aldera Mugarik gabeko telebista kanpaina paratu dute abian. Milioi erdi sinadura behar dira ekimen legegile herritarrak bere eskaera Espainiako Kongresura eraman dezan. Helburua sinplea da: Estatuko Gobernuak –bera baita Erregioetako eta Gutxiengo Hizkuntzen Europako Itunean hartutako konpromisoen erantzulea– hizkuntza bera duten erkidegoen arteko koordinaziorik eza konpondu eta telebistak ikustea ahalbide dezala. Hala biz.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude