Gureak ditugun pasarteen eraldaketa naturalak

  • Batzuen artean ::Bike 3.0.

    Bilbao Kolektibo Elektronikoa

    iraupena ::35´16´´

    prezioa ::12

Bilbao Kolektibo Elektronikoa musika elektroniko sortzaileak ezagutzera emateko ekimena da, eta hau orain arte kaleratu duten hirugarren bilduma; bertsioak batzen dituen lehena. 80ko hamarkadak utzitako zama arindu edo luzatzeko lana da, hain gureak ditugun kantuak askatasunez eraldatzen dituelako. Eskorbutoren Mata la música (Unai Gonzalez) gustatu zait, Vulpesen Me gusta ser una zorra (Mimoloco) after-punka ere bai; baita Kortaturen Sarri sarri (Lab7) instrumentala, Delirium Tremensen Ikusi eta ikasi (Planetaleta) eta, batez ere, La Pollaren Ya no quiero ser yo (Gose) rockeroagoa ere. Baina badira, baita ere, Barricada, Zarama, Cicatriz, RIP eta Hertzainak-en bestelako irakurketak ere. Eta hainbat protagonistak parte hartu dute. Beste pauso bat independentziara bidean…

http://bikebilbao.wordpress.com
Unai Gonzalez - Bike 3.0

Zer dela-eta bururatu zitzaizuen RRVren eta 80ko punkaren kantuak bertsionatzea?


Aspaldiko ideia zen. Gu musika hori entzuten hazi ginen, nahiz eta denbora aurrera joan ahala beste estilo batzuk ere deskubritu genituen, tartean musika elektronikoa. Niretzat oso naturala izan da halako lan bat egitea.

Dagoeneko bazen ordua halako “sakrilegio” bat egiteko?


Musika elektronikoaren inguruan aurreiritzi asko dago oraindik gurean. Jendeak oraindik musika elektronikoa bakailaoarekin lotzen du, baina uste baino askoz irekiagoa da. Nahiz eta poliki-poliki pentsaera hori aldatzen doan, lan hau egiteagatik kritikatuak izango ginela uste genuen, batez ere talde horien aldetik. Baina, azkenean kontrakoa gertatu da; beldur apur bat genuen arren, guztiak pozik gelditu dira.

Nork egin du abestien aukeraketa? Aukeratutakoak dira esanguratsuenak?


Talde bakoitzak aukeratu du bertsioneatu behar zuen taldea eta abestia; arau bakarra zen abestia ez errepikatzea. Aukeratutako guztiak esanguratsuak direla uste dut, baina garrantzitsu batzuk kanpoan gelditu dira. Abestiei dagokienez, berriz, klasikoak dauden arren, beste batzuk ia ezezagunak dira.

Zer da zure ustez garai hartako taldeek izan zuten gauza garrantzitsuena?


Jarrera.

Omenduek harrera ona egin diote, ezta? Izan duzue anekdotarik?


Vulpeseko abeslari Mamenek esan zigun Me gusta ser una zorra abesten zuen azkeneko aldia zela; 17 urte zituenetik ezin zuela gainetik kendu eta aspertuta zegoela. Delirium Tremenseko Andonik, berriz, ez du bere taldea izan zenarekin ezer jakin nahi, itzultzeko jendeak egiten dien eskaeraz aspertuta dagoelako. Proiektua ondo azaldu genionean, baina, baiezkoa eman zigun. El Drogasek esku hartzea ere oso berezia izan zen. Are gehiago, gitarra ere gustura joko zuela esan, eta bat ekarri genion jo zezan; hala egin zuen.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude