"Eskema mentala osatzen denbora gehiago pasatzen dut bertsoak idazten baino"

  • Apustu bitxi baten berri izan genuen, oso isilean pasatzen den alorrean, bertso jarrietan: 2009ko hiru sari nagusietan aipamena lortu behar zuen, eta hiru sariketa irabazi. Aipamen bakarra falta izan zitzaion bertso koadrilaren kontura Zuberoa jatetxera joateko. Apustu horrek balio dezake Aitor Albistur aurkezteko: jartzaile petoa, 28 bertso sorta ditu idatziak, eta horiekin 13 sari ditu irabaziak bertso jarrietan. Saririk atera nahi baduzu, irakurri nola jartzen dituen berak.
Aitor Albistur
Aitor AlbisturEstitxu Eizagirre
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bertso-jartzailea duzu aita. Zuretik ezpala?


Orokorrean bertsozaletasuna aitarengandik (Julian Albistur) datorkit. Berak bere kabuz ikasi zuen, Amurizaren liburuarekin. 1984an herrian izan zen Kilometroak jaia, eta bertsoak jarri zituen. Herriko beste batek musikatu, eta abestia atera zen Kilometroetan lehenengo aldiz. Horrela hasi zen bere bidea jorratzen. Eta betikoa “zuk ere egin beharko zenuke...”. Horrela, 1992an idatzi sorta bat eta Lazkao Txiki saria irabazi nuen. Baina ez nuen bertso munduko ezertxo ere ezagutzen. Sari banaketa hartan ezagutu nuen Aitor Sarriegi, bigarren egin zuena. Orduan ezagutu, eta gero konturatu naiz nor zen Sarriegi. Hurrengo urtean Zapirain Anaiak sarian parte hartu nuen eta bigarren saria irabazi nuen. Ondoren nire urte ilun batzuk iritsi ziren idatzizkoan, Jon Ansa ezagutu nuen, bertso eskolan hasi, bat-batean gehiago zentratu eta Gipuzkoako Txapelketan atera... 2001etik duela pare bat urte arte ez dut ezer idatzi.

Bat-batekoa eta idatzizko jarduna kontraesanean daude, edo elkarren osagarri dira?


Elkarren kalteko ez behintzat! Ni paperetik hasi nintzen, eta beno, kosta zitzaidan e, bat-batean ausartzea! Zeren, paperak badakizu zer daukan, buelta eman, bestea, “hau jarriko dut...”. Eta kolpetik heldu bertso eskolara eta besteak entzun di-da, eta kontxo, muga mental bat bezala sentitzen nuen, “hau nola botako dut?”. Pixka bat askatu arte izan zen. Badakit jende asko dagoela ez dena ausartzen bat-batean beldur horregatik, paperak babes handia ematen duelako.

Buruak desberdin funtzionatzen du bat-batean edo idatzian ari denean?


Erabat diferente. Idazten hasi aurretik, askotan denbora gehiago pasatzen dut eskema lantzen, bertsoak osatzen baino. Eskema hori lantzen, edo gaiaren trataera, edo hitz klabeen bila, erreferentzia bila... nire eskema mentala osatzen. Zer gai idatziko dut hurrena Argiarako? Hori izango da nire trauma hurrengo hiru asteetan. Gaia aukeratu dudanean, hasiko naiz gai horren erreferentziak bilatzen, gerturatzen, eta eskematikoki bertso bakoitzean esango dudana dosifikatzen: lehen bertsoan xuabe, kokatu irakurlea, bigarrenean ez dakit zer ekarpen egingo dudan gero bosgarren edo seigarren bertsoan erabili ahal izango dudana...

Teknikoki korapilo handitan sartzen zara: oso neurri estuak, edo 16 errimadun habanerak...


Jon Martinek 2009ko Gipuzkoako finalean errima aniztun habanera erabili zuenean, pentsatu nuen: zergatik ez egin 16 errima berdin? eta horrela suertatu zen. Ea gai naizen hori egiteko, eta ulergarriak diren. Eta hor bai, bertso bakoitza egiten pasa dut, beste sorta oso batzuk egiten baino denbora gehiago. Astakeria mental handi bat izan zen, eta ni gustura geratu nintzen, baina jende batek esan zidan kargatuegiak zirela. Eta ez naiz horren zalea.

Apustuak [hiru sariketa eta hiru aipamen irabaztekoa] izan zuen bere pisua horretan: pentsatu nuen zerbait inpaktantea egitea, eta ikus zedila zer lan zegoen sorta horien atzean. Eta horrela, behar bada ondorioa izan zitekeen saria lortzea... Hori, nire erronka pertsonalari gehituta.


Gehiago korapilatzerik badago idatzizkoa?


Idatzizkotan oraindik badago zer korapilatua, dudarik gabe. Baina ez nago ados bertsoa horretara mugatzearekin. Nik idazten dut zerbait esateko, eta noski, hain muga ertsi horrekin lortuko dut nahi dudan hori esaten edo ez? Eta nik esan egin nahi dut, behar bada formato batean, zailtasun extra bat eskatzen duena. Baina ez helburu bezala, baliabide bezala baizik.

Pasa izan zait beste sorta bat idazten hasi, egindakoa irakurri eta esatea “zer ari naiz?”, lehen esandako eskema mental horretatik oso urrun. Esaldiak korapilatuak, hainbeste oinekin... Zakarretara bota eta kito!

Oso teknika zorrotza duzu. Zein dira zure buruari jartzen dizkiozun arauak?


Ahalik eta hitz lauenekin esaten ahalegintzen naiz. Hori da nire oinarrietako bat. Ulerterrazagoak egiteko. Ez zait gustatzen dena metaforikoki, edo hitz arraroekin osatzea. Ahalegintzen naiz hitzak ez mozten, edo sinalefa fortzatuak ez egiten, baina hori ere bilakaera bat da. Aurreko sortak irakurtzen hasi, eta ikusten duzu zeri emango zeniokeen gaur beste buelta bat, nola esango zenituzkeen gauzak garbiago. Etengabeko hobekuntza da, belarrira min egiten dizutenak saihestea.


Bat-batekoan bukaerak agintzen du. Idatzizkoan?


Niretzat bukaerako indar hori ez da hain garrantzitsua idatzian. Nik esan bertso osoan esan nahi dut, ez bukaeran bakarrik!

Sorta lehen bertsotik hasten duzu, edo bertso solteak pentsatu eta gero loturak egin?


Eleberri formatoan nabilenean [ikus ondoko koadroa], prozesua garbia da: nora iritsiko naizen pentsatu, eta gero hasieratik hasi, eskema mentala oso zehaztuta. Kotxean asko ibiltzen naizenez, eta eskema mental hori buruan, osatzen dut lehen bertsoa, gero bigarrena, eta etengabe kantatzen ditut hasieratik. Hainbeste aldiz hasten naiz batetik bira, batetik hiruraino... azkenean sorta buruan dudala. Sorta asko egin ditut paperean idatzi gabe. Buruan ibiltzen ditut bertsoak, eta buruan sortu: dutxatik kotxera, etxetik lanera...

Bertsorik jartzen duzu sariketarako ez bada?


Enkarguz, halakoren ezkontzarako, eta abar. Bestela? Apirila dela eta umorez nagoelako?... ez.

Nola irabazten dira lehiaketak? Oinarrietan jartzen duen bakarra da “8-12 bertso nahi duzun neurri eta gaiari”... Badago idatzi gabeko koderik?


Apustua zela eta, lehen azaldu bezala, erabaki nuen estuasun punttu bat gehiago ematea sortei: errima asko sartuta, neurri estuak... Nire “tranpa” hori izan da. Beste batzuek badakite “Lazkao Txikin mota horretako bertsoek ez dute funtzionatzen, eta beste sariketa honetan bai...” nik mapa hori ez daukat oso egituratua, ez nintzateke gai esateko bakoitzean zer saritzen den.

Nola gizarteratu bertso jarriak?


Lan handia egiten da sorta bakoitza idazten. Bidaltzen dira sariketetara, ondoren sarituak izango dira edo ez, baina sarri gertatzen da zera: joaten zara sari-banaketara, oholtzara igo, txaloak jaso, hartu zure sorta eta aio. Ez beti, adibidez Basarri sarian ohitura ona daukate, kantatu egiten dira eta kopiak banatu. Guk ere hala egiten dugu Zapirain anaietan, Okelarren liburuxka bat banatzen dute... Horrek ematen dio goxotasun bat parte-hartzaileari. Oso gogoan daukat nola behin, Joxe Legarreta sarian aita laguntzera joan nintzen (saria atera baitzuen), eta han, Ur-Mia soziedadean (Ereñotzu), xume-xume, nahi zuena joan zen, lau pintxo zeuden eta paperei buruz hizketan aritu ginen. Denen artean kantatu genituen, bat eta beste komentatu genuen, eta sekulako oroitzapena daukat. Oiartzungo Manuel Lekuona sarian berdin. Agian horixe besterik ez da behar, goxotasuna eman parte hartzaileari, eta nahi duenari gonbitea luzatu.

Hortik aurrera, gizarteratzea... uf... hori beste pelikula bat da. Herrian egin genuen, garai batean bezala, bertso sorta bat atera eta kopiak tabernetan utzi. Behin egin genuen eta gaur arte, zeren hurrengo astean pasa eta leku berean zeuden. Lan handia da etekin gutxi lortzeko.

Zapirain anaiak sariekin asmoa dugu 25. urteurrena duenez, ehunka sorta horiek liburu batean argitaratzekoa.

Jartzaileak oso gutxi zarete, bat-bateko bertsolarien ondoan. Zergatik?


Ba ez dakit. Badago bertsolari multzo bat, bat-batean dabiltzanak eta idatzizkotan sari dexente lortu dituztenak. Agian lan handia da, eta bat-batekoa ez dut esango errazagoa denik, baina ezaugarri hori badu: joan, kantatu eta etxera. Idatzizkoak lanketa handia du, eta mentalki libre xamar egon behar duzu. Hutsetik abiatu behar horrek nagia ematen du, hasierako huts sentsazio hori gainditu arte.
Nortasun agiria
Errenteria-Orereta, 1976. Ingeniaria da eraikuntza enpresa batean. Bertso jarriak eta bat-batekoak egiten ditu Aitor Albisturrek.
Bertsopaper nobelazalea
“Bertsopaperetan, literaturan bezala dago: badira olerkiak, badira eleberriak eta badira saiakerak. Ez naiz saiakera estilokoa, nik bilakaerarik gabe ez dakit sortak jartzen, alegia, ‘ordenagailuari 8 bertso’, ezingo nuke, galdu egingo nintzateke. Gehiago naiz nobelazalea bertsoak jartzerakoan, edo horretan saiatzen naiz”.
Galdu
“Zapirain Anaiak sariketan jasotzen ditugun sortak Xenpelar Dokumentazio Zentrora bidaltzen ditugu. Ez dakit Dokumentazio Zentroak, norbanako batek edo beste erakunde batek egin behar duen, baina estimatuko nuke Interneten egotea denen sortak, klikatu eta irakurtzeko moduan. Bestela galdu egiten dira. Galdu.

Baina hor jabetzaren kontua dago: saritutako lanen jabetza sariketaren antolakuntzaren esku geratzen da, baina saritu gabeko sortena? Hori ez daukagu argi”.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude