Pentsioak: neoliberalismoaren gezurrak

Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.

Zientzia demografikoaren aterki pean eskainita, argudioak erantzun ezina dirudi, hala da eta listo. Baina kontua da ez pentsioen gaia, ezta gizarte eredua ere ez direla demografia edo bestelako zientzia “erantzun ezinen” menpe, eta zientziaren batek zerbait esan badezake gai horiei buruz, hori zientzia politikoa dela; hau da, ez dagoela determinismorik eta kontu horiek gai politikoak direla, eta erabaki politikoen menpe direla. Neoliberalismoak aurkezten duen egia, azken finean, klase aberatsenari mesede egiten dion egia da, berau bere burua sozialistatzat jotzen duen gobernu batek aurkezten badu ere.

Argudio demografikoa. Gaia ez da “gazte gutxi zahar asko, beraz bideraezina”. Gaia da ea zenbat jende ari den lanean eta, beraz, gizarte segurantzara zenbat diru sartzen den. Nola aurkeztu liteke arazo hau gai demografiko gisa, gaur egun Espainian langabezi tasa ia %19koa denean edota emakumeen %54 baino ez (Suedian %87) dagoenean lan merkatuan? Langabetu horiek lan eginez gero eta emakume langileen ehunekoa Suediakoa balitz, Espainian 10 milioi langile gehiago izango lirateke, eta ez legoke pentsio arazorik.

Produktibitatearen hazkundea. Pentsioena demografiarekin baino ez da lotzen, urte batzuetara emango den ustezko langile kopuruaren jaitsiera giltzarri dela aipatuz, baina aipatu gabe denbora horretan Barne Produktu Gordina (BPG) ere asko haziko dela. Ez da aipatzen, halaber, teknologiaren garapenak, lan-indarra ere etengabe ordezkatzen duela: hau da, pertsona gutxiago lanean, baina produkzio handiagoa. Hona adibide bat: irudika dezagun BPGaren %1,5eko hazkundea dagoela batez beste 2060. urtera arte. Modu horretan, 2060an BPGa 2007an baino 2,23 handiagoa litzateke. Horrek esan nahi du 2007ko BPGaren balorea 100 bada, adibidez, 2060an 223 litzatekeela. 2007an pentsioetara BPGaren 8,4 bideratu zen, beraz, eta ez pentsionisten multzora 91,6. Irudika dezagun orain 2060an 223ren %15,1 bideratzen dela pentsioetara, hau da, 33 pentsionistentzat eta 192 ez pentsionistentzat (2007ko 91,6 haien bikoitza baino gehiago). Jakina, hori gero ondo banatu behar da, azken 30 urteetan ere produkzioa asko handitu baita, baina aberastasuna ez da ondo banatu, lan errentak txikituz eta kapital errentak handituz. Gizarte segurantza ondo elikatzeko, ondo banatzea funtsezkoa da.

Argudio hauek Vicenç Navarro Kataluniako ekonomialariaren webgunetik hartu ditut. Hauek eta beste asko ere jorratzen ditu bere gune horretan, bai pentsioei buruz eta baita beste gai askoren inguruan ere. Ikuspegi neoliberalak eraikitzen dituen egi oso horiek txikitzen ditu bata bestearen atzetik, eta oso modu pedagogikoan gainera.

Eusko legebiltzarrak Egunkaria auziko auzipetuei elkartasuna erakustea eskatzen zuen, besteak beste, Aralarren eskaerak. PSE-EEk, eskaera hori aldatu eta, Egunkaria auzia behin-betiko itxi dadin eskatuko du, baina itxi fiskalak eskatzen duen norabidean, hau da absoluzioarekin. PSEk uste badu Egunkaria auziko auzipetuak errugabeak direla, gaitza da ulertzea zergatik ukatu elkartasuna eskubideen ikuspegitik Estatuak horren gaizki tratatu dituen pertsonei. Hauek ere biktimak dira, baina Estatuarenak. Bistan da, eta gaur egun inoiz baino gehiago, biktima maila desberdinak direla.

Edozein eratan, oso berandu badator ere, positiboki baloratu behar da PSE-EEk bloke gisa Egunkaria auzikoak errugabetzat jotzea eta haientzat absoluzioa eskatzea. Kasu honek, dena den, berriz ere argi adierazten du Eusko Jaurlaritzak PPrekiko duen menpekotasuna, batez ere zenbait gaitan. Duela gutxi Blanca Urgell kultura sailburuak agiria atera zuen, adieraziz, bera ere auzia behin-betiko ixtearen aldekoa zela, baina aditzera eman gabe zein zentzutan eta errugabetzat jotzen dituela azpimarratu barik. Argi da, PSE-EEk talde gisa eska dezake Egunkariko auzipetuen absoluzioa, baina herritarren zaintzaz eta babesaz arduratu behar duen Eusko Jaurlaritzak ez, ezta gobernu horretan teorian kultur eragileekiko babesa erakutsi beharko lukeen eremutik ere.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


2023-06-28 | ARGIA
Mauletar batek auzitegian deklaratu beharko du erretreten erreformaren kontrako protesten harira

Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.


Erretreten erreforma pasa arren, jendetza batu da berriz ere Baionan

Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.


Erretiro adina atzeratu eta lanaldia luzatzean

Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa egingo ditu 1.080 euroko pentsioa eskatzeko

Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.


Erretreten erreformari buruzko erreferenduma atzera bota du Frantziako Konstituzio Kontseiluak

Ekainaren 8an dute erretreta adina 62 urtetik 64ra pasa duen legea ezeztatzeko ondoko aukera. Hain zuzen, Liot talde independenteak legea ezeztatzeko aurkezturiko lege-proposamena bozkatuko dute egun horretan. Ekainaren 6rako finkatu dute hamalaugarren greba eguna sindikatuek.


Erretreten erreforma Ipar Euskal Herrian
Bost datu, erretreten erreformaren aurkako mugimenduaren heina neurtzeko

Erretretarako adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen erreforma pasa arren, aurkako mobilizazioek segitzen dute. Ondoko bideetatik dabiltza testu horren kontrakoak: greba eta manifestazioak; Konstituzio Kontseiluaren ezeztapenaren esperantza mehea; gobernuaren parean postura... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


ANALISIA
Macronek erreforma pasa arren, herritarrak ez dira amore ematekotan

23.000 lagun batu dira Baionan sindikatuen arabera, eta orokorki, manifestazio guzietan batu da jendetza esanguratsua –Parisen 800.000 dira une honetan, CGTren arabera–. Tonua gogortuz doa manifestarien partetik eta blokeoak eta barrikadak biderkatuz doaz azken... [+]


Baionako protestaren ondotik, lau manifestari atxilotu ditu Frantziako poliziak

Pirineo Atalntikoetako prefekturak jakitera eman du lau manifestari atxilotu dituela Frantziako Poliziak. Elkarretaratzera deitzen du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, 18:30ean Baionako komisaldegiaren aitzinean.


Eguneraketa berriak daude