Hogeita hamar hizkuntza abaraska zurian

  • Ipar Baionako bizilagunentzat munduko hainbat kulturatako hiztunekiko elkarbizitza da eguneroko ogia. Berrogei urte bete ditu ZUP eraikinak. Han euskara entzuten da hogeita hamar hizkuntza baino gehiagorekin batera.
Ipar-Baiona
Ipar Baionako eraikin zuriok 1960ko hamarkada bukaeran jaso ziren. Auzoan 8.000 lagun bizi dira. Argazkian, urtero antolatzen den Baiona Festibalean kontzertua entzuten.Gaizka Iroz
Ez da Marcel Breuer arkitekto hungariarraren obrarik ezagunena eta ez da Baionako turismo gidetan aipatzen, baina XX. mendeko arkitekturaren inbentarioan sartuko da. Ipar Baiona aldean kokatzen den ZUP, La cité edo résidence Breuer, kolore zuriko zazpi eraikinez osaturik dagoen talde arkitektonikoa, 60ko hamarkadaren amaieran eraiki zen. Hastapenean, bertako populazioa zen nagusi, orain bizilagunen ia gehiengoa etorkinak eta etorkinen ondorengoak dira. Airetik, Gurutze Saindua auzoan sigi-sagan doan hormigoizko suge geldo, eta lurretik, erle gogotsuen abaraska dirudien etxe-multzo. 8.000 baionar bizi dira han.

2009a Marcel Breueren urtea izendatu zuen Baionak, ZUP eraikina hiriko ondasun gisa sailkatzeko asmoz, eta artista omentzeko antolatu zituen egun bereziak, bere lanaren ibilbidearen erakusketak eta jarduera asko. Ez zaie ekitaldioi polemikarik falta, ordea.

Iazko ospakizunak errealitatetik urrun direla pentsatzen dute bizilagunek, badirelako larriagoak diren arazoak. Izan ere, Zone d'Urbanisation Prioritaire sortu zenetik ez da etxebizitzetan berritze lanik antolatu, gainera, azken hogei urteotan ugaldu dira bizilagunen kexak, bereziki kaleko segurtasun falta salatuz. Kontsultatu dugun gehiengoaren ustez, fama txar horretan beldurrak eta auzoa ez ezagutzeak zerikusi handia du.

Kulturen arteko harremanen lekuko dira aurki altxatuko duten meskita eta hiru erlijio nagusietako (kristaua, judua eta musulmana) ordezkariek dituzten hileroko batzarrak. Haien hitzetan, elkarren artean ezaguturik, auzoko gorabeherak konfiantza eta segurtasun sendoagoz eraman daitezke, dioten bezala, ezagutza baita beldurraren arerio. Amankomunezko espiritualtasunak ditu beren ordezkari lanak gidatzen, eta horri heltzen diote ZUParen bakea ziurtatuz.

Espiritualki batuta ageri diren bezala, kultura eta hizkuntzan ere batera aritzen dira Ipar Baionan Baionako Festibalaren eskutik. Duela zazpi urte kultura arloan sortutako finantza-arazoak zirela-eta, bertako bizilagun zenbaitek –horien artean euskaldunak– ZUPeko auzokoei hitza ematea erabaki zuten, eurek antola zitzaten jai egun batzuk elkarren kultura eta aisiarako ekitaldi batzuk gozatzeko parada ukan zezaten. Horrela sortu zuten Baiona Festibala, zeinak Ipar Baionako kulturen arteko gizarte harremanak estuki ehuntzea helburutzat hartuta, udazkenero belaunaldien arteko kultura aniztasuneko ekitaldien inguruko programa betetzen duen. Zazpi edizio horietako ebaluazioa egiten dutenean, Festibalaren antolatzaileek diote beren helburuak oraindik erabat eskuratu ez dituzten arren, eguneroko bizitzan bai nabaritzen dituztela auzoko kulturen eta belaunaldien arteko errespetuzko keinuak, sentipen positiboak badituztela Festibalaren eraginarekin. Baionako Herriko Etxeak kultura antolaketan aniztasun eskas zegoela ikusirik, Festibalaren leloa beti izan da bertakoek bertakoentzat eginda izatea, eta bazkarietan 300 lagun inguru biltzen da jaialdiaren karirat.

2005ean ZUP auzoko eskoletara doazen haurren artean egindako Baiona Festibalak eskaturiko inkestaren emaitzetan erreparatuz, edota ZUPetik itzuliño bat eginez, ikusiko dugu Babelgo dorrea auzo bilakatu zaigula. Izan ere, 35 hizkuntza baino gehiago aurkitu dira elkarbizitzan. Geografikoki badira arabiarrak gehiengoa diren guneak edota portugesa nagusi den ikastetxeren bat. Inkesta horren arabera, hauek dira gehien hitz egiten diren hizkuntzak, erabilera portzentajearen arabera zerrendatuta: frantsesa, euskara, gaztelania, portugesa eta arabiera. Ondoren, baina oso urrun erabilera portzentajeetan, okzitaniera edota kreolera bezalako hizkuntzak zerrendatzen dira. Familian erabilitako hizkuntza nagusia frantsesa da, baina aitona-amonek gurasoek baino gutxiago erabiltzen dute, azken hamarkadotako Frantziako hizkuntza politikaren eraginagatik ziurrenera. ZUPeko Oihana ikastolan dauden haur guztiak elebidunak dira eta bi hizkuntzak (euskara eta frantsesa) erabiltzen dituzte eskoletan. Hala ere, frantsesa da kasu horietan nagusi, baina ez da euskararen erabileratik luze aldentzen. Haurrak dira euskara gehien erabiltzen dutenak familiaren barnean, hauen ostean aitona-amonek, amek eta azkenik aitek.

Euskararen alde positibo horri kontrajarria, aipatzekoa da inkesta horren arabera, hiztun eleaniztun gehiago daudela helduen artean baina elebakarren gehiengoa haurrak direla. Frantsesaren zentralizazioaren seinale izan daitekeena elkarrizketatuen iritziz. Hala eta guztiz ere, lekuko batzuek esan digutenaren arabera, ZUPen bizitzeari esker, hobeto atxiki ahal dute haien haurrek etxeko hizkuntza Baionako erdiguneko karriketan baino. Hau da, haurrek frantsesa bere tokian ikasten dute, komunikatzeko eta gizartean nagusi den bizimoduan ibiltzen ikasteko, baina aldi berean, estuago identifikatzen dute etxeko hizkuntza eta etxeko kultura, eta gehiagotan praktikatu eta bizi ahal dituzte beren jatorriaren ezaugarriak. Berdin zaie orain modan jarri badute Cité Breuer deitzea betidanik La ZUP izan dena, edota ez badituzte turistak inguraraziko, izan ere, hamaika mundutan murgiltzeko zortea dute bizilagun hauek goizeko merkatuko erosketak egiteko ateraldian.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude