Estilo aniztasuna galbide

Cortos Cuentos
Cortos Cuentos
Corto Cuentos
Borja Crespo / Chema García
Astiberri - 2009
128 orrialde, koloretan. 17 euro
http://corto-cuentos.blogspot.com


Getxoko Komiki eta Manga Azokan erosi zuen nire lagunak Corto Cuentos liburua, Astiberri argitaletxearen estandean. Komikiak atsegin ditu, baina ez da ohiko irakurlea. Gehiago gustatzen zaizkio argazki, koadro eta marrazki koloretsuak. Horregatik erosi zuen Corto Cuentos, Chema Garciaren irudiek erakarri zutelako.

Arrazoi eman nion, ilustrazioak ederrak dira, batzuetan xalo baina oro har ederrak. Sentsazioa dut, ordea, edertasun horrek harreman handiagoa duela estilo aniztasunarekin, irudien kalitate grafikoarekin baino. Garciak estilo ugari erabili ditu; marrazkiak artista desberdinek egin dituztela dirudi, eta irakurleak atseginez hartzen ditu ezuste estetiko horiek, irakurle mota batek bederen.
Komikizale bezala, liburuak apur bat deskolokatu nau: Ez dakit zein publikori zuzenduta dagoen. Umeei? Helduei? Borja Cresporen ipuin batzuek hausnarketarako bide ematen dute, baina beste zenbait istorio motz antzean geratzen dira, lotarako orduan seme-alaba txikiei kontatzeko ipuinak balira bezala. Bakarren batek esango du istorio horiek ere bigarren irakurketa bat dutela, poesia direla. Ez dakit zer esan.

Gainera, lauzpabost esaldiko ipuinetan, marrazkiek protagonismo handia hartzen dute. Izugarri ilustrazio politak balira, tira, baina kasu honetan... Aizu, duela gutxi irudiak ederrak direla esan duzu, ezta? Bai, egia da, liburuan badaude koadro politak, begien gozagarri izan daitezkeenak, baina osotasunean... oso ongi nola definitu ez dakidan zerbait falta da.

Hori bai, Chema Garciaren marrazkiek txukun bat egiten dute Borja Cresporen istorio laburrekin, “bat egin” baino, zenbaitetan “jan egin” zuzenagoa litzatekeen arren. Dioguna, baleko komikia da –estetikoki behintzat–, baina nortasun sendoagoa emango lioketen elementuak falta zaizkio, irakurlea galdurik ez sentitzeko bereziki.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude