Ahari itsua

Hitzak garbitzen saiatu behar du idazleak. Ados. Esanahi berriei deitura jartzen eta, batez ere, esanahi berriak sortzen. Lengoaia zabal, unibertsal eta ireki bat helburu. Horretarako, desikastera gonbidatzen gaitu Ixiarrek. Eta, hemen, nire aitonaren esaera batekin gogoratu naiz: “Atzera pausurik ez eman behin ere; egiten duzula egiten duzularik ere, aurrera beti!”. Entzungo banindu, hitzok bereak direla aitortuko lukeen agure zaharrak zera zioen: “Mundu honetan inportanteena lehena izatea da; kaka egiten bada ere, baina lehena: txapela, txapela da”. Eta ondotik, Amezketarraren ahariarena kontatzea gustatzen zitzaion. Ba omen zeukan Fernandok ahari bat itsua zena. Topeka egitera eramaten zuenean, jartzen omen zuen aharia marraren aurrean eta aharia mugitzen ez. Orduan, aurkaria, Fernandoren aharia mugiarazteko eta marratik bestaldera botatzeko, atzeraka hasten omen zen. Zenbat eta atzerago, orduan eta indar handiago hartzeko. Baina Fernandoren aharia, itsuaz gain, zaharra eta zuhurra izan eta kieto. Amorrazioz, aurkariak, gero eta atzerago egite horretan, atzeko marra zapaldu eta apustua galdu egiten omen zuen.

Gertakizun honek ez dauka lengoaia berriarekin zerikusirik. Baina bai atzera egitearen edo desikastearen ideiarekin. Askotxo gara ikasi dugunaz harro baino harroago gaudenak. Ahanzteko asmorik gabeak. Are gehiago, ikasi eta ikusi genuen hartan oinarritzen garenak, batez ere, aurrera egiteko.

Bada beste euskal idazle bat ere desikaste prozesuaz idatzi duena. Desikaste prozesuaren beharraz. Nahiz eta hark, tribu kontzeptuari aurre egiteko desikasi beharko genukeela azpimarratzen duen, eta gizarte berri eta orekatuago bat sortzen saiatu.

Ados nago bai, Ixiarrekin, zaila bada ere. Ez baikaude horretarako hezita. Eta oinarriei muzin egitea, gehiegitxo izan liteke, batez ere, hitzekin jolasteko ohiturarik ez dutenentzat eta lengoaia berriaren garbitasunean sinestea zaila gerta dakiekeenentzat.
Hitzari maiz lotzen zaion beste lengoaia batean hitz egin duen asteburutik nator, ordea: Andoaingo piano lehiaketatik. 800 gazte baino gehiagok parte hartu du bertan. Eta lengoaiatik hizkuntzara pasatuko naiz: bi hizkuntza entzun nituen nik bertan: aurkezpenerako erabilitako euskara lehenengo eta ondoko gaztelaniaz gainera, musika bera, eta errespetua. Ez zegoen besterik. Gazteek musika nola interpretatzen duten entzutera joan ginen. Eta zera gertatu zen: batzuk hobeto besteak baino, denek ulertu zutela lengoaia hartan interpretatzen saiatutakoa. Beste ezein lengoaiaren gainetik abiatu eta ibili ziren. Gure alabak lau eskutara jo zuen beste laguntxo batekin. Ondo pasatuta etorri zen, Legazpiko eta Gernikako laguntxo berriei beren helbide elektronikoa pasatuta. Brontzea atera zuten batzuek, urrea besteek. Berehala onartu zuten bai batzuek zein besteek, bakoitzaren maila eta neurria ezberdina zela. Lengoaia berean hitz egin zuten, eta onartu.

Hauxe da, nire ustez, gure herri bipolar eta eskizofrenikoari falta zaiona. Lengoaia bat asmatzea, zeinetan esperientzia berriak eta baikorrak biziko dituen. Baina esperientzia berri honek, aurrera begiratzeko izan behar du. Desikastea da, hein batean, baina atzera begiratu beharrik gabe. Aurrera egiten ari zaren sentsazio garbiagoz.

Baliteke bipolaritatea aurrez aurre jartzeko eta inori ahari itsuaren papera egotzi gabe jokoan hasteko, belaunaldi gazteen lengoaia berrietatik ikasi beharra izatea.

Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude