Uhartedian

Biziki maite dudan hitza da uhartedia. Negutegia idazten ari nintzela etengabe nuen ate joka, eta egunotan hura gazteleratzen jardun dudanean, berriro urgaineratu da. Uharte multzoa, nork bere berezitasunekin, bere subjektibitatearekin, baina denek dute zerbait amankomunean. Berezitasunean, singularitatean, subjektibitate berriak sortu ahal izateko. Uharteak berriz jaiotzeko lekuak direla zioen Deleuzek, ernaberritzeko aukera ematen dutela. Eta “liburu ederrenak nolabaiteko hizkuntza atzerritar batean daude idatziak”, hori ere esaten zuen.

“Nola konponduko da ba ongi [idazlea], bere zeregina lengoaia berri bat izatea bada?”, galdetzen zuen José Luisek joan den astean. Hitz higatuen aurrean lengoaia berri bat asmatzea, hizkuntza atzerritar hori sortzea. Esango nuke zeregin hau gizarte osoarenak beharko lukeela. Arazoa ez baita konprometitua zauden ala ez. Erresistentzia hitza erabiltzen duzun ala ez. Koherentea zaren ala ez. Ez, hori ez da arazoa. Baizik eta hitz horiek dagoeneko eskuinak eta ultraeskuinak ere bere hiztegian sartu dituela, alegia, hitz horiek jada ez dutela garai batean zuten esanahia.

Lengoaia berri baten bilaketan –bakardadean edo uhartedian–, uhartea ur azalean mantenduko da uhartedia osatzen duten gainontzeko irlekin, ene ustetan, des-ikasten, des-sortzen eta des-garatzen. Ikasteko, sortzeko eta garatzeko. Atzera joaten jakin behar da aurrera egin ahal izateko. Badakigu norantz goazen bestela, bizi dugun krisi global –ekonomikoa, ekologikoa, etikoa, hizkuntzarena– honen amildegia etengabe handitzera.

Hitzak garbitzeko beharraz idatzi zuen Ingeborg Bachamann poetak eta pentsalariak. Prest zegoela adierazi zuen Frankfurteko Unibertsitatean emandako hitzaldi sortan, prest hitzak garbitzeko ezinbestekoa den moral berri bati eusteko. Prest egotea zilegi da, beraz, zalantzarik gabe. Kontua da, norekin eta zertarako zauden prest.

Prest zeuden halaber turistak Costa Gravasen Eden à l´ouest filman klandestinoen ehizari ekiteko. Film horretan Greziako uharte bateko luxuzko hotelean, Turkiatik iritsitako klandestinoen ehizara jolasten dira turista aberatsak. The Shock Doctrine Winterbotton zinegilearen filman prest zeuden ere Milton Friedman ekonomista eta Nobel sari amerikarraren neurriak Txilen abian jartzeko. Neurri horiek hankaz gora jarri zituen lurraldearen baldintza sozio-ekonomikoak. Jakina, diktaduraren onespenarekin eta behartsuenen lepora. Gerora beste herrialdetan gupidarik gabe ezarri zituzten neurri neoliberalen laborategia izan zen Txile 70eko hamarkadan. Egun, Irak eta Afganistan sutan jarri dituzten doktrina horiexek ezartzen dituzte unibertsitate hoberenetan ikasi duten estrategek. Eta abar luze bat, oso luzea. Beraz, prest, zertarako eta norekin.

Nire etxetik gertu bizi den baserritarrak ere prest zegoela esan zuen. Fisika ikasten ari zenean fakultatea utzi eta lurra landatzea erabaki zuen. Horretan aritu da azken urteotan, bigarren ingurabideak –Chillida-leku ukiezina zenez– bere landak irentsi dituen arte. Trukean ordaindu dioten prezio miserablea, bi euro metro karratua.

Beraz, ze aurrerapen motaz ari gara? Gure geografia gerra zelai baten modura zuloz, zauriz eta lubakiez josten duenaz? Dirua eta zementua monarkia honen errege-erregina bilakatzen dituen aurrerapenak ez du etorriko direnen bizimodu eta etorkizunean pentsatzen. Bost axola zaio. Eta ez dut modu nostalgikoan esaten, etsipenez baizik. José Luisek zioen “gure herriaren aztoramen bipolarrean”, nik eskizofrenikoan erantsiko nuke.

Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude