Salaketa izan nahi bazuen, ustel atera zaio

Celda 211. Zuzendaria: Daniel Monzón.
Aktoreak: Luis Tosar, Alberto Amman, Marta Etura, Antonio Resines. Espainia/Frantzia. 110 minutu.


Orrialde honen beheko aldean ageri den datan,  Espainiako zinemaren Goya sariak banatuko dira, eta Celda 211 filmak eramango ditu horietatik ez gutxi, baina seguruenik ez hainbeste ere, nire ustez. Hamasei hautagaitza ditu, baina Agora dauka arerio nagusi, eta badakigu zein luze duen Amenabarrek itzala.

Sariekin ala gabe, Celda 211-k ikusle asko maitemindu ditu. “Bikaina!”, “aspaldi ez da halako lan txukunik egin Espainian!”, irakurri dut han-hemenka behatu ditudan blogetan. “Espainiarra ere ez dirudi!”, ausartu da bat. Blogosfera zabala da ordea, eta kritika txarrak ere kabitzen dira barruan. Ni ez naiz bereziki aditua zineman, ikusle soila besterik ez, eta pelikula gustatu zait, esan nahi baita ordu eta erdiz entretenitu nauela, baina kritika batzuk aintzat hartzekoak iruditu zaizkit.

Pelikulari leporatu dioten akatsetako bati helduko diot: narrazioak kasualitate gehiegiri esker egiten du aurrera. Gertakari sinesgaitzak banan-banan hartuta, zer esanik ez denak batera. Filmaren hasiera, ondorengo guztia ahalbidetuko duena, hanka eta bururik gabeko egoera bat da. Juanek Zamorako espetxean lanean hasi behar du, funtzionario. Lehenbiziko lan egunaren bezperan, bertara doa, kartzelako nondik norakoak ezagutzeko asmoz, eta hara non une horretan presoak matxinatu egiten diren. Juan matxinadaren erdian harrapatuta gelditzen da –hori lortzeko gidoiak egindako kabriolak esplikatzeak luzeegi joko luke–, eta bera ere espetxeratuta dagoela sinestarazi behar die presoei, bertan akabatu ez dezaten.

Hasieran, Juan kanpoko lankideei laguntzen saiatzen da, ezkutuan, baina pelikularen amaieratik hurbil matxinatuekin bat egin eta Madriletik bidalitako negoziatzaileen aurrean espetxeko egoera latza salatzen du. Ikusi ez dutenei ez izorratzearren, ez dut esango filmak egoera horretara iristeko zer bide egiten duen, baina bai kasualitate ikaragarriz betetako bidea dela, mcguffin bezala erabilitako ETAko hiru kide eta guzti.

Ez daukat argi Celda 211 espainiar espetxeetako egoera salatzeko erabili nahi izan duen Daniel Monzón zuzendariak. Hala izan bada, ahaleginak ez du sinesgarritasunik. Batetik, barruko bizimodu arrunta ez duelako erakusten –hasieratik amaierara, presoak matxinatuta daude–; bestetik, ez dakigulako seguru Juanen aldarria zintzoa denez, izan ere tragedia pertsonal batek bultzatu du bere kideak zirenen aurka jartzera. Tragedia horren erruduna funtzionario bakar bat da, funtzionario txarra, frankismoaren oinordeko petoa, baina sistemari ezin zaio ezer leporatu; espainiar espetxe politika ez da ankerra per se. Kontua da, Alvaro Reizabalen liburu baten izenburuak zioen bezala, “badakigula nolakoak diren etxe hauek, aizue”. Kartzeletako egoera horrelakoa da berez, ez dago aldatzerik, eta errua ez da inorena. Hori da niri iritsi zaidan mezua.

Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Milaka palestinar suntsitutako Gaza iparraldera bueltatzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat suntsituta dagoela eta... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak aurtengo Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzeko deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude