Burdinazko hiri baten soinu banda

  • Bilboko rockaren historia bildu nahi zuen Alvaro Heras musikariak. Bila hasi, elkarrizketak egin, hemerotekak arakatu... eta konturatzerako, bildua zuen material pila erraldoia, ia Bilbo bera bezain handia. 400 orrialdetik gorako liburuaren bigarren edizioa argitaratu berri du: Lluvia, Hierro y Rock&Roll.
Los Mitos
Los Mitos taldeko kideak beheko argazkian. 60ko hamarkadan sortu zen banda, eta beraiek izan ziren Bilboko lehen rock talde handia.www.bilborama.com
Liburu hau bilbainada itzela da. Ezin bestela definitu. Bilbo Handia dauka abiapuntu eta eremu. Bilbotarren historia zati handi bat kontatzen du. Bilboko kulturaren esparru oso garrantzitsu bati omenaldia egiten dio, eta emaitza bera bilbotarrak harro egoteko modukoa da. Gainera, egileak Bilbo Handia osatzen duten herri eta auzo guztietako rocka jaso du, rockaren hastapen garaietaraino atzera eginda... 1958raino! Hortik gaur egunera arte jasota ditu ehunka proiektu, abentura, pasarte, amets, porrot, gorabehera eta bilakaera, guztiak rockarekin lotutakoak.

Baina, antza, bilbainaden lurraldean benetako bilbainadez ez dira jabetzen; eta azkenean erakundeetan ate-joka ibili eta inork baietz esan ez dionez, Alvaro Herasek, egileak, egin du liburuaren gaineko lan guztia, argitalpena eta salmenta barne. Bankuan mailegu bat eskatu eta bere kabuz argitaratu du Bilboko rockak izan duen entziklopedia-liburu historiko osatuena eta bakarra: Lluvia, hierro y rock&roll. Historia del rock en el Gran Bilbao (1958-2008). Zorionez jendeak jakin du, erakundeek ez bezala, lan erraldoi horren tamaina eta balioa estimatzen. Lehen edizioa hiru hilabetetan agortu da; eta Herasek datu batzuk gehitu eta zuzenketa batzuk eginda, salgai jarri du dagoeneko bigarren argitalpena.

Ez dago zalantzarik: Bilbo da Euskal Herriko rockaren hiriburua; ez dute hori bilbotarrek bakarrik esaten. Nahikoa da astero kontzertuen agenda ikustea. Dozenaka dira mota eta tamaina desberdineko kontzertuak antolatzen dituzten areto, gaztetxe, taberna eta lokalak. Kafe Antzokia, Azkena, Santana 27, Bilborock, Balcon de la Lola, Bullit, Crazy Horse, Kukutza gaztetxea, Deustuko gazte lokala… Horiek, beste askok eta mota guztietako talde andanak rockaren alorrean erreferente bihurtu dute Bilbo.
Egia da 80ko eta 90eko hamarkadetan Donostiak protagonismo handia hartu zuela, Anoetako Belodromoak eta inguruko kiroldegiek kontzertu garrantzitsuak hartu zituztelako; eta aintzat hartu behar da, baita ere, Bilbok luzaroan ez zuela kontzertu erraldoiak egiteko kokagune aproposik izan. Baina Bilbo inguruko burrundara irekiagoa, handiagoa eta interesgarriagoa izan da beti. Batez ere, bertan batutako gizabanako eta kolektiboen ekimen sutsuagatik. Horren guztiaren sustraietara jo du Alvaro Heras musikari bilbotarrak –honezkero, musikaria izateaz gain, ikertzaile eta idazle tituluak ere irabazi ditu, bestalde–.

Orriotara ekarri dugun liburuak 460 orrialde ditu, eta tamaina horri esker rockak 50 urtean eman duena ezagutu dezakegu; horretarako, protagonistengana jo du, baita garai bakoitzeko hedabideetan argitaratutakoa arakatu ere. Bidaia 1958an hasten da Los Optimistas taldeak EPa kaleratu zuenean eta Soroak laukotea hasi zenean. Haiei 60ko hamarkadan orkestrek, Los Espectros eta Los Crazys bezalako taldeek eta matinée formatuko kontzertuek jarraitu zieten. Eta hamarkada bukatu aurretik, Los Mitos, Bilboko lehen talde handia jaio zen. Haiekin eta Los Belasekin lehenengo diskoteka-garitoak eta disko dendak zabaldu ziren.

70eko hamarkadarekin, Bilbora lehen talde atzerritarrak etortzen hasi ziren: Golden Earring Ayala antzokira, Uriah Heep eta Suzi Quatro La Casillara... Gerora, Zanahoria Eléctrica moduko taldeek erreleboa hartu zuten, eta Fase, Isidoro y su colección de puertas plegables, Medanos de Singapur, Zarama eta Enbor bezalakoen txanda iritsi zen.

80ko hamarkadarekin punkaren eztanda etorriko zen eta Ezkerraldeak lehen baino protagonismo handiagoa hartu, egoera ekonomiko latzak eta biztanleria multzokatuak bultzatuta. Musika lehiaketak biderkatu eta Hilargi kontratazio agentzia sortu zuten, gutxira Hilargi-Discos Suicidas bihurtu zena. Luzaroan erreferente izan zen Gaueko aretoa zabaldu, fanzineen eta irratien eztanda gertatu… eta 1989an Bilbo Hiria musika lehiaketa sortu zuen Alternatiba promotorak, Udalak eskatuta.

90eko hamarkadan, musika estilo gehiagok argia ikusi zuten. Bilboko Gaztetxea okupatu zuten –gerora, gaztetxearen eta Gauekoren hutsunea estaltzeko, En Canal zabaldu zuten–, El Tubo musika aldizkaria jaio, eskuin ibarreko taldeek Getxoko Aularen eta Gwendolyne aretoaren inguruan garrantzi handia hartu zuten… eta 1997an Udalak Bilborock zabaldu zuen.

Historia hori guztia hamarkadaka banatuta dago eta horrez gain, egunkari eta aldizkariei, irratiei eta fanzineei eskainitako kapitulu mamitsuak ere batu ditu Herasek. Punkak ere badu bere toki bereiztua, baita rockerrek, rock gogorrak, heavyek, Eskorbutok eta drogek rock-and-rollean izan duten eraginak ere. Eta, jakina, Bilbo Handiko rockaren historian zeresan handia izan duten protagonisten –ezezagun eta ezagun– ahotik jasoko ditugu azalpen, bizipen eta pasarte horiek.
Alvaro Heras
"Une larrienetan taldeek eta zaleek eutsi diote rockari Bilbon, autogestioaren bidez"

Noiz bururatu zitzaizun halako lana egitea?


Aspaldiko proiektua zen, 2003an hasi nintzen lanean eta bost urte pasa nituen buru-belarri. 150 elkarrizketa izan dira. Nire musika taldeak deseginda zeuden eta rock&rollarekin lotutako zerbaitetan jarraitu nahi nuen.

Egia al da, ez erakundeek eta ez argitaletxeek ez dutela proiektuan inongo interesik jarri?


Bai. Mailegu bat eskatu eta guztia nik egin dut, diseinua izan ezik; hori Vudumediak egin du. Behin liburua idatzita, argitaratzeko laguntza bila hasi nintzen. Baina lur jota utzi ninduen erakundeen jarrerak. Ate asko jo nituen: Bilboko Udala, BBK, Euskaltel, Bilborock, EHU, Deustuko Unibertsitatea… Aspaldian rocka promozionatzeko Bilbon diru dezente gastatzen da (BBK Live, Bilborock, Bilbo Hiria lehiaketa…), eta uste nuen halako lan batek derrigorrez erakargarria izan behar zuela. Bizkaiko Aldundiak eta argitaletxe batzuek interes pixka bat jarri zuten, baina argitalpen baldintzak eskasak ziren. Azkenean bankura jo eta aurrera egin nuen. AEBetako eta Europako ezagunekin honetaz hitz egiterakoan, zur eta lur gelditzen dira bukatutako halako lan bati hemengo erakundeek bizkarra eman diotelako.


Lanean hasi zinenean, hartuko zuen tamainaren jakitun zinen?


Ez nuen halako liburu mardulik irudikatzen. Baina elkarrizketak eta ikerketa lanak aurrera egin ahala, informazio ugari pilatzen joan zen eta ordurako geldiezina zen. Behin baino gehiagotan liburua berregituratu behar izan dut.

Gehien harritu nauena rockaren hastapenen atala da. Zaila izango zen sasoi hartako informazioa batzea…


Bai. Interneten ez zegoen ezer –orain gutxi webgune bat abiarazi dute– eta 60ko eta 70eko hamarkadetako bibliografiarik ez zegoen. El Hierro, La Hoja del Lunes, La Gaceta del Norte, Egin eta El Correo Español egunkariak aztertzen ordu ugari pasa nituen. Horrez gain, elkarrizketa asko egin nituen.

Zer aurkikuntza da zuretzat bereziena?


Prozesu guztia aurkikuntza interesgarriz betetako abentura izan da. 70eko hamarkadako Traidor, Inconfeso y Mártir, Celula, The Word eta Familia taldeak deskubritu izana. Oso interesgarria izan da, baita ere, 80ko hamarkadako Primitivos eta Medanos de Singapur taldeen maketak entzutea. Eta nire arreta deitu zuen, era berean, jakiteak 2006an Bilbao Live Festival jaio arte, hemen jaialdi erraldoiak egiteko saiakerek porrot egin izana: Los 10 mandamientos del rock, 1978an; Rockazoka, 1999an; eta Bilbao Accion Rock, 2003 eta 2004an.


Zerk edo nork eutsi dio rockaren garrari Bilbon?


Une larrienetan jarraitzaileak eta musika taldeak izan dira, batez ere autogestioaren bidez. Garai luze batean –ez da aspaldiko kontua– rocka ez zegoen modan eta erakundeek eta jarraitzaile askok ez zuten babesten; bazirudien rocka gaizki ikusita zegoela. Lokalak itxi eta kontzertuak egiteko mota guztietako trabak jartzen zituzten. Garai horietan hainbat talde eta gizabanakok itzelezko lana egin zuten kontzertuak antolatzen, fanzineak argitaratzen, irratsaioak egiten eta gustuko taldeen diskoak kaleratzen. Orain badirudi rocka nolabait “instituzionalizatu” egin dela: makrojaialdiak, lehiaketa subentzionatuak, udalen entsegu lokalak eta aretoak… Babesa gauza ona da, horretarako borrokatu zen, baina nik faltan botatzen ditut iraganeko freskotasuna eta autogestioa lantzeko gaitasuna, nahiz eta oraindik badiren halako talde eta gaztetxeak.

Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Milaka palestinar suntsitutako Gaza iparraldera bueltatzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat suntsituta dagoela eta... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak aurtengo Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzeko deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude