Gerezi ipuina

  • Leire Bilbao (Irudiak: Estibalitz Jalón)::Garazi gerezi.

    Gero

    orrialdeak ::25

    prezioa ::6.50€

Hitz jokoa ematen du Gero argitaletxeak album eta haur liburuen arteko bilduman kaleratu duen liburu honen izenburuak. Pertsona izenak fruituarenarekin duen erlazioan oinarritutako jokoa. Baina kontakizunaren azalean geratuko ginateke Leire Bilbaok idatzi eta Estibalitz Jalónek ilustraturiko kontakizun honen komentarioa horren inguruan eraikiz gero.

Garazi da istorio honen narratzailea, eta lehen pertsonan eginiko narrazioan oso giro pertsonala eta intimista azaltzen du hasiera-hasieratik: “Nire amonak gereziondo bat dauka. Urtaro guztietan egoten da loretan. Umea balu bezala zaintzen du gereziondoa amonak”. Eta hain zuzen gerezien inguruan dago eraikia ipuin guztia. Amonak gorde egiten dituen gereziak, amak amonaren gordelekutik ezkutuan lapurtzen dituenak… eta, azkenik, Garazik eskuratu nahi dituenak.

Bai, ipuin honetako protagonistak hiru emakumezko horiek direlako, hiru belaunaldi, hiru emakume, hiru pertsona “gerezi garapen” ezberdinean. Amonak gereziak jan ohi ditu, amak noizbehinka lapurtu ondoren, eta Garazik… neskatxari gertatzen zaiona jakin nahi duenak ipuinaren amaiera irakurri beharko du. Izan ere, gerezi jateak ondorioak omen ditu, “Heldu gabe jaten badituzu haizeak eragingo dizkizute”, eta haize horietan oinarrituta errealismotik fantasiara egiten du jauzi idazleak; amonak eta amak –gereziak jatearen ondorioz, jakina– hegan egiteko ahalmena dute eta Garazik, lehenengo bata eta gero bestea, hegan harrapatuko ditu: “Amonak ez gintuen espero. Musika klasikoa zeukan jarrita tokadiskos zaharrean. Oinutsik zebilen, trapua esku batean, erratza bestean. Oinak airean. Tximini zulotik atera da. Aspaldi garbitu gabe zuela esanez desenkusatu da”.

Narrazioa, ikusi ahal izan den bezala, esaldi laburrez osaturik dago. Egoera, sentimendu, ideien deskribapen labur eta zehatzak. Haur baten narrazioa, haur baten kontakizuna.

Fantasia, konplizitatea eta feminismoa –protagonista guztiak emakumezkoak, liburuaren tonua, irudiena eta testuarena…– azaltzen zaizkigu Garaziren ikuspuntutik narraturiko istorio honetan. Irudietan ere, idatzikoan bezala, nabaritzen da hori guztia. Estibalitz Jalónek gerezien kolorea presente jarri du irudi guztietan. Soinekoetan, lurrean edo aurpegietako masailetan gerezien presentzia nabarituko dugu, agerian egon gabe, ikusi gabe, baina giroan beti presente sentitzen ditugun gereziak. Fruitu horiek guztiz oinarrizkoak baitira ipuinaren argumentuan, azken finean Leire Bilbaoren eta Estibalitz Jalónen kontu hau gerezi ipuina baita.

Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Milaka palestinar suntsitutako Gaza iparraldera bueltatzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat suntsituta dagoela eta... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak aurtengo Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzeko deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude