"Une larrienetan taldeek eta zaleek eutsi diote rockari Bilbon, autogestioaren bidez"


2013ko maiatzaren 06an

Noiz bururatu zitzaizun halako lana egitea?


Aspaldiko proiektua zen, 2003an hasi nintzen lanean eta bost urte pasa nituen buru-belarri. 150 elkarrizketa izan dira. Nire musika taldeak deseginda zeuden eta rock&rollarekin lotutako zerbaitetan jarraitu nahi nuen.

Egia al da, ez erakundeek eta ez argitaletxeek ez dutela proiektuan inongo interesik jarri?


Bai. Mailegu bat eskatu eta guztia nik egin dut, diseinua izan ezik; hori Vudumediak egin du. Behin liburua idatzita, argitaratzeko laguntza bila hasi nintzen. Baina lur jota utzi ninduen erakundeen jarrerak. Ate asko jo nituen: Bilboko Udala, BBK, Euskaltel, Bilborock, EHU, Deustuko Unibertsitatea… Aspaldian rocka promozionatzeko Bilbon diru dezente gastatzen da (BBK Live, Bilborock, Bilbo Hiria lehiaketa…), eta uste nuen halako lan batek derrigorrez erakargarria izan behar zuela. Bizkaiko Aldundiak eta argitaletxe batzuek interes pixka bat jarri zuten, baina argitalpen baldintzak eskasak ziren. Azkenean bankura jo eta aurrera egin nuen. AEBetako eta Europako ezagunekin honetaz hitz egiterakoan, zur eta lur gelditzen dira bukatutako halako lan bati hemengo erakundeek bizkarra eman diotelako.


Lanean hasi zinenean, hartuko zuen tamainaren jakitun zinen?


Ez nuen halako liburu mardulik irudikatzen. Baina elkarrizketak eta ikerketa lanak aurrera egin ahala, informazio ugari pilatzen joan zen eta ordurako geldiezina zen. Behin baino gehiagotan liburua berregituratu behar izan dut.

Gehien harritu nauena rockaren hastapenen atala da. Zaila izango zen sasoi hartako informazioa batzea…


Bai. Interneten ez zegoen ezer –orain gutxi webgune bat abiarazi dute– eta 60ko eta 70eko hamarkadetako bibliografiarik ez zegoen. El Hierro, La Hoja del Lunes, La Gaceta del Norte, Egin eta El Correo Español egunkariak aztertzen ordu ugari pasa nituen. Horrez gain, elkarrizketa asko egin nituen.

Zer aurkikuntza da zuretzat bereziena?


Prozesu guztia aurkikuntza interesgarriz betetako abentura izan da. 70eko hamarkadako Traidor, Inconfeso y Mártir, Celula, The Word eta Familia taldeak deskubritu izana. Oso interesgarria izan da, baita ere, 80ko hamarkadako Primitivos eta Medanos de Singapur taldeen maketak entzutea. Eta nire arreta deitu zuen, era berean, jakiteak 2006an Bilbao Live Festival jaio arte, hemen jaialdi erraldoiak egiteko saiakerek porrot egin izana: Los 10 mandamientos del rock, 1978an; Rockazoka, 1999an; eta Bilbao Accion Rock, 2003 eta 2004an.


Zerk edo nork eutsi dio rockaren garrari Bilbon?


Une larrienetan jarraitzaileak eta musika taldeak izan dira, batez ere autogestioaren bidez. Garai luze batean –ez da aspaldiko kontua– rocka ez zegoen modan eta erakundeek eta jarraitzaile askok ez zuten babesten; bazirudien rocka gaizki ikusita zegoela. Lokalak itxi eta kontzertuak egiteko mota guztietako trabak jartzen zituzten. Garai horietan hainbat talde eta gizabanakok itzelezko lana egin zuten kontzertuak antolatzen, fanzineak argitaratzen, irratsaioak egiten eta gustuko taldeen diskoak kaleratzen. Orain badirudi rocka nolabait “instituzionalizatu” egin dela: makrojaialdiak, lehiaketa subentzionatuak, udalen entsegu lokalak eta aretoak… Babesa gauza ona da, horretarako borrokatu zen, baina nik faltan botatzen ditut iraganeko freskotasuna eta autogestioa lantzeko gaitasuna, nahiz eta oraindik badiren halako talde eta gaztetxeak.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude