Bi gitarrarekin, gaztetasuna eta eskarmentua batuta

  • Potemkin ::Gauaren zaindariak

    autoekoizpena

    iraupena ::49´58´´

    prezioa ::11.50€

Oñatin punk-rock bizia eta gitarra beroak indarrean jarri zituen taldea bueltan dator bi urte isilik egon ostean. Latzenen sortzaile diren bi taldekidek metaleroen agurreko bira egin eta ostean baxu jotzaile berria bilatu behar izan zuten. Baina taldea indartuta dator: Aixibar abeslariak gero eta erregistro gehiago hartzen ditu eta bigarren gitarra jotzailea batu dute taldera; hala, gitarrek askoz protagonismo handiagoa hartu dute, eta punteatze dezente dago. Estiloei dagokionez, iraganeko punk-rock adrenalinikoa alboratu eta hard-rock klasikora hurbildu dira, intentsitateekin eta giroekin jolastuz. Gainera, doinu itsaskorrak lortzeaz gain, tarteka 70eko hamarkadako soinu psikodeliko eta pisutsuagoak ere jaso dituzte. Aloña azpian, The Cult, TRBNGR, Black Sabbath eta beste ere aurki daitezke.

www.myspace.com/potemkinband
Mutiko gazte baten ilusioa dugu eta taldekide berriekin ikuskizuna biziagoa izango da

Denbora luzea pasa da azkeneko aldiz taldearen berri izan genuenetik…


Bai. 2007ko udan jotzeari utzi genion, Joxe Mari eta Iker Latzen taldearekin bueltatu eta “Infernuko ateetan” azken bira egin zutelako. Jarraian Joxe Marik esana zeukan taldea utziko zuela eta baxu jotzaile berria lortu genuen. Eta, bide batez, betidanik buruan izan dugun bigarren gitarra jotzailea ere aurkitu genuen. Horren ostean, guztion artean abestiak egin eta grabaketarako prestatzen egon ginen.

Zer da “laino rocka”?


Laino rocka ikus-entzuleek eta guk droga moduan konektatzen dugunean sortzen den emozio gehiketa da. Potemkin ez da ezer entzulerik gabe!

“Diruak du pozoitu” rock eszenako gauza asko? Asko aldatu da musika eszena Latzenen hastapenetatik ?


Diskogintza gainbeheran dago. Horien balioa galdu da, taldeek bere gain hartu dute, batez ere baliabide teknikoak merkatu direlako. Sorkuntza gehiena autoekoizpenera joan da eta Internetera; hortaz, orain askoz bitartekari gutxiago dago eta hori ona da. Guk autoekoizpenaren alde egin dugu. Gaur egungo taldeen eskaintza handia eta kalitatezkoa da. Kontzertuak egiteko ere aukera asko dago. Alde txarrean, pena da musika ordenagailuko artxibo bihurtu izana, eta kontzertuetan publiko gutxiago dagoela.

Esnatzean eta Berreskuratuk 70eko hamarkadako rock pisutsua, psikodelia eta stonerraren arrastoak dituzte.


Bai, agian orain arte Potemkinek egin dituen abesti desberdinenak dira, baina oso gustura gaude bien emaitzekin. Soinu desberdina, geldoagoa, baina une psikodeliko eta riff gogor asko dituztenak.

Iraganeko kontzertu erritmo handia berreskuratzeko asmoa duzue?


Bai. Mutiko gazte baten ilusioa dugu eta taldekide berriekin ikuskizuna biziagoa izango da. Neguan eta udaberrian gaztetxe eta areto txikiak lotzen gabiltza eta udarako jaietan jotzea da helburua. n

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude