Amorrua multzo handitan pilatua

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez ulertzea “ni papa”, ardoa eta uraren dialektika, “apal” berezi horiek, itzulpen txar edo itzulpenik gabeko epaiketak, terrorismoaren apologia frogatzeko Jon Idigorasen aipamenak... Auzitegi Nazionaleko pasarteekin barre egin dugu askok azken asteetan, baina barrearen atzean amorrua multzo handitan pilatzen da. Auzitegi Nazionalean beti gertatu dira oso egoera larriak, baina ohitu gara. Oraingo lardaskeria hauek azaleratu behar dira auzitegi horren izaerari buruzkoak barreiatzeko. Eta berme judizial horiekin, herritar askok kartzela zigor handiak bizkarreratzen dituzte.

Egunkaria auzia epaiari begira dago jada, eta epaiketa nola joan den ikusita inork gutxik espero dezake absoluzioa ez den bestelakorik. Baina beldurra airean da, hain zuzen ere, Auzitegiaren izaera ezagutzen delako eta absoluzioak kalte-ordainen bidea irekitzen duelako, horrek Estatuarentzat dakarren irudi kaskarra eta diru ordainketa handiarekin. Absoluzioak zuzenbide estatuaren izaera konpontzailea indartuko luke eta, bide batez, hurrengo datozenei, Udalbiltzakoei, berriz egurra emateko aukera indartu.
Jose Maria Sagardui “Gatza”ren omenaldian parte hartzeagatik Arnaldo Otegi terrorismoaren apologiagatik nola epaitzen zuten ulertzea gaitza zen. Itzulpenaren aferak instrukzioak nola egiten diren ikusteko aukera eskaini du eta hala bai, hala hobeto uler liteke auzi asko nola iristen diren epaiketara: haatik.

Karmelo Landa eta Batasuneko beste zenbait buruzagirekin bezala, espetxean mantentzen dituzte “bestela jarduera politikora itzultzeko arriskua” dagoelako. Baina PSE eta PPko buruzagiei, edo haien inguruko tertuliakide ugariei lasai entzungo zaie ezetz, hemen ez dela “jarduera politikorik zigortzen”.

Otsailaren 10ean biziko da beste kasu larri bat: Asier Agirre Aramaioko alkatea epaituko dute bere herrian AHTren proiektuari buruzko erreferenduma antolatu zuelako. Berdin da azken 30 urteetan gisa horretako dozenaka erreferendum egin badira Espainian, Aramaioko hori ezin zen egin eta listo.

Patxi Gomez preso ohia ere Parot legearen bidetik itzularazi nahi dute espetxera beste hamar urtez. Ortuellako udal osoak eskatu du –PSE barne– ez dadila halakorik egin

Adierazi Euskal Herriak badu lanik giza eskubideen alorrean gertatzen diren gehiegikeriak salatu eta gizarteratzeko. Iragan larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregian indar politiko eta sozial ugari bildu ziren ekimenari sostengua agertzeko. Bada zer bildu, zer antolatu, zer salatu.

“baina zer espero daiteke ETArengandik erresistentziako erakunde armatu baten logikaren arabera? Pentsatzekoa da prozesua laguntzeaz gain, nola bukatuko den ez denez jakina, bera den botere faktiko hori mantenduko lukeela, eta modu baketsu batean ez balira gutxiengo eskaerak onartuko bere indarra eta eraginkortasuna azkartzeko prestatuko litzatekeela”. Joan den astelehenean Gara-n Mikel Etxeberria preso ohiak idatzitako artikuluak ematen du zer hausartu Batasunaren baitan ematen ari den barne hausnarketaz.

Jesus Egigurenek ere, prozesu hori seriotzat eta zintzotzat hartzen du Publico-n egindako elkarrizketa batean, baina ezkor ageri da egoera horretatik ateratzeko ezker abertzale historikoak izango duen gaitasunaz. Madril dagoeneko bigarren plano batean geratzen den garai batean sartu garela ohartarazten die PSEko kideei.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Maltzagatik: Presoen egoera azaleratzen duen gose greba
Iñaki de juana Chaosek libre beharko luke 2004ko urriaren 26tik, baina espetxean jarraitzeaz gain lerrook idazten diren unean 22 egun daramatza gose greban, Algecirasko espetxean. Eta, berak jakinarazi duenarekin eta gose greba hartzen ari den ezaugarriekin, denak... [+]

2021-06-30 | Mikel Asurmendi
Euskal preso politikoak
Troitiño eta Parot: bi familiaren erretratuak

Garai batean, zain zituzten aita eta ama. Gaur egun, presoak aita eta ama dira, baita aitona-amona ere.
700 inguru dira. Hauetako batzuen seme-alabak espetxean sortu dira. Asko oso gaixo daude. Badira hogei urte baino gehiago kartzelan daramatenak. Horietako askok, legea... [+]


Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: “Egia bakarra egia judiziala da”

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek “Parot doktrina”-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak “gehiegizkoak” direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Espainiak ez ditu Del Riori zor dizkion 30.000 euroak ordainduko

Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.


2013-11-29 | ARGIA
20 preso askatu dituzte aste honetan

Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.


2013-11-20 | ARGIA
Beste bederatzi preso askatzeko agindu du Auzitegi Nazionalak, Estrasburgoren epaia medio

Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.


2013-11-19 | ARGIA
Auzitegi Konstituzionala, Estrasburgoren ebazpenari buruzko erabakia hartzear

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur markatuko du Estrasburgoren ebazpenaren gaineko irizpidea, Iñaki Fernandez de Larrinoa presoaren auziari buruzko erabakia hartzean.


2013-11-15 | ARGIA
Beste 13 euskal preso libre eta kartzela kanpoan lehen istiluak AVTk deituta

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero... [+]


Asteartean erabakiko du Espainiak nola ezarri Parot doktrinaren inguruko epaia

Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.


2013-11-08 | ARGIA
Bederatzi preso askatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko epaiagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares,... [+]


Eguneraketa berriak daude