Ekologia politikoa ideologia gisa (Florent Marcellesiren artikuluari egindako kritika)


2013ko maiatzaren 06an
Hauxe da duela hainbat urtetatik hona euskal lurretan ezarri den frantziar ingeniari eta hirigile gazteak testuaren hasieran botatzen duen galdera: ekologia politikoa zenbateraino da ideologia berri baten sorrera? Andrew Dobson-ek “Pentsamendu Berdea”z irekitako bideari jarraituz, ideologia bat zentzu politologikoan eta globalean existitzen dela baieztatzeko hainbat elementu behar dituela dio: gizartearen deskribapen analitiko koherentea, ideologia horren ideia nagusietan oinarrituta errebindikatzen den gizarteak nolakoa izan behar duen proposatzea edo deskribatzea, eta hori gauzatzeko ekintza politikoaren programa, mahai gainean jarritako ideal hori lortzearren burutu behar den aldaketa soziala abiatzeko.

Ez dago esan beharrik, gure iritziz, 1960ko hamarkadatik hona, mugimendu sozial berriak, bereziki feminismoa eta ekologismoa, kritika, aginduzko proposamena eta, kasu batean, patriarkatua eta hizpide dugun kasuan, ingurumenaren eta gizartearen krisialdia gainditzea ahalbidetuko duten programa eraldatzailea bateratzen dituen diskurtsoa osatzeko gai izan direla.
Ideologia berria marrazteko saiakeran, Marcellesik digresio labur bat egiten du, pentsamolde ekologistan eragin handiena izan duten egileei aipamen eginez. Argi bereizten ditu ekologia (ekosistemak aztertzen dituen zientzia) eta ekologismo soziopolitikoa, hau da, ingurumenaren krisialdia sortu duen ekoizpen eta kontsumo sistema gainditzea proposatzen duen mugimendu soziala. Eta hainbat idazle eta zientzialariri errepasoa egiten die (Rachel Carson, Ivan Illich, Nicholas Georgescu-Roegen, Vladimir Vernadsky, René Dumont, André Gorz eta abar), ekologismoaren genesi erreferentziala eta jarraibide ideologikoa markatu duten ideia eta diskurtsoetako batzuk nabarmenduz.

Halaber, 1968an sortutako mobilizazio zikloa ere du hizpide, pentsatzeko eta egiteko modu berri bat eratu zuen inflexio puntua adierazteko. Eredu berri hori ohiko ereduetatik bereizten da eta bakartzat ezarri nahi den mundu ideologiko bipolarraren (Washington ala Mosku, NATO ala Varsoviako Ituna) kritika politikoa egiten du.

Ondoren, bere ustez pentsatzeko eta mundua ikusteko modu berri honen ideia nagusiak direnak deskribatzen saiatzen da: antiproduktibismoa, sorpasoa, (bere hitzetan) kapitalismo-sozialismo dialektika gaindituko duen zentzuaren bilaketa eta erradikaltasun demokratikoa. A. Gorzen hitzak erabiliz, gizarte eta ingurumen krisialdia  neurriz kanpoko pilaketa, errentagarritasuna maximizatzea eta oreka ekologikoak hausten dituen teknika erabiltzea eskatzen duen ekoizpen ereduaren ondorioz sortu da. Dobsonen bideari jarraiki, ingurumenaren aldeko mugimendua, hau da, gobernu gehienek eta ohiko alderdi politikoek arazo ekologikoetara hurbiltzeko erabiltzen duten bide administratiboa, eta mundu jasangarria lortu ahal izateko muturreko aldaketak proposatzen dituen ekologismoa bereizten ditu. Eta, ondoren, ekologia politikoa demokrazia lokal eta parte-hartzailearen aldeko, Murray Bookchin-ek konpromiso soziala esaten zion horretan oinarritutako eredu deszentralizatuaren aldeko apustua ere badela dio, gizartean ekosistema naturaletako elkarlana eta elkarreragina nagusi izan daitezen.

Teoriatik praktikarako jauzian, alderdi berdeak aukeratzen ditu ekologia politikoaren ideiak eremu politiko instituzionalean nola sartu diren azaltzeko adierazle garbi gisa. Eta nire ustez oker dago. Argi dago alderdi berdeak funtsezko elementuak izan direla ideologia berdea hedatzeko eta zabaltzeko, eta hauteskundeen eta politikaren eremuan nahiz instituzioen esparruan agertu izanak ingurumenari buruzko gaiak agenda politiko eta mediatikoetan sartu dituela. Baina, alderdi hauek Europako zenbait naziotan (Alemanian, Belgikan, Frantzian, Finlandian…) edo Ozeanian duten toki garrantzitsua albo batera utzita, munduko gainerako herrialdeetan, eta aipatutako herrialdeetan ere bai, noski, praxi ekologistaren protagonista nagusia mugimendu ekologista da eta diskurtsoa nonahi sortzen diren ingurumen gatazkatan egunero borrokan ari diren pertsonek daramate. Ekologismoaren praxi ideologikoa alderdi berdeetara mugatzen du eta alderdi hauek kalearen eta instituzioen arteko “transmisio-uhaltzat” jotzen ditu. Ondorioz, ez du ulertzen, zenbait kasutan hala gertatu den arren, ezin dela orokortu eta, bestalde, alderdien aurkako alderdiaren proiektu erreferentzia hark, 30 urtetako esperientzia aberatsaren ondoren, sistema demokratiko liberalaren gainerako alderdien gero eta antz handiagoa duela. Marcellesi kontraesan hauetaz jabetzen da eta testuan adierazten ditu, baina, hala eta guztiz ere, alderdi berdeak ekologismoaren adierazpen politiko-ideologiko nagusitzat jotzen ditu eta, nire ustez, halakorik ez da gertatzen. 

Modu erredukzionistan borroka ideologikoa soilik ezker-eskuin edo demokrazia-totalitarismoa parametroetara mugatzen duen eskema bidimentsionala gainditzeko azalpenak ematen saiatzen da eta hori eskertzekoa da. Produktibismo-antiproduktibismo ardatzak ekologismoa, proposamen ideologiko gisa, non kokatzen den jakiteko balio du, baina, nire ustez, ahalegin horrek emaitza hobeak izango lituzke beste ardatz batzuk ere aintzat hartu izan balitu (erlijiosoa, nazionala, jeneroarena…), proposamen ideologiko berdea argitzen lagunduko luketelako.

Bestalde, berdeak ezkertiarrak ote diren ala ez betiko eztabaidari egiten dion hurbilketa eta ekosozialismoaren erreferentzia interesgarriak dira. Egia da ekosozialismoa beste korronte bat baino ez dela, ideologia ekologistaren barruko mikro-ideologia bat, Espainiako Estatuan nahiz munduko beste herrialde batzuetan nahikoa indar lortu duena. Hala ere, berdeak “ez ezkerrera, ez eskuinera, aurrera baizik” leloaren aldekoak izan arren, sozialismoaren eta liberalismoaren mendetako norgehiagokak ez ditu berdinak egiten, faxismoa eta stalinismoa berdinak ez diren moduan. Eguneroko errealitate soziopolitikoan, diskurtso teorikoaz edo ideologikoaz haratago, berdeek, alderdi politiko gisa, eta ekologismoak, mugimendu sozial gisa, aukeratu behar dute: alternatiba antikapitalistak ala ekoizpen eta kontsumo sistema bera. Zorionez, munduko mugimendu berdeko kide gehienak lehenengo aukeraren alde daudela uste dut.

Azkenak
2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude