Borroka

Egunkaria auzia azken txanpan sartu da eta oraindik ez da inondik inora ikusi akusazioaren funtsik, hau da, Egunkaria ETAren aginduetara egon zela eta akusatuak etakideak direla. Ez zen agertu instrukzio osoan eta orain epaiketan ere ez; salaketen arrastorik ez eta akusazioen lekukoen ahultasuna barra-barra. Guardia zibil itzultzailearena latza izan zen: euskaraz zerbait ulertu bai, akusatuei egindako entzuketen itzulpenak epaileari egin ere bai, eta gero elkarrizketa bat izateko gai ez litzatekeela aitortu zuen.

Epaiketa-esperpento honetan emaitza akusatu guztientzako absoluzioa besterik ezin da izan, baina hori epaimahaiak erabaki behar du. Eta ezin da ahaztu beste epaiketa-esperpento batzuetan, antzeko epaimahaiek erabaki izan dutena: horietako adibide ikusgarriena 18/98 auzia izan zen, eta hartako auzipetu gehientsuenak espetxean dira.

Egunkaria-ko auzipetuek euskal gizartearen gehiengo oso zabalaren aldetik jasotako elkartasunak areagotu egiten du fiskalik gabeko epaiketa honen fikzio itxura. Bada ordua zazpi urteko iruzurrari emaiera emateko eta, absoluzioarekin batera, kalteordainen bideari ekiteko.

Eusko alkartasunako buruzagiek jakinarazi dute aukeretako bat dela hauteskundeetara Batasunarekin batera joatea. Eta Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak berehala egin du bere interpretazioa eta galdera: utzi egin behar dizkio EAk bere siglak ezker abertzaleari? Zeharka dagoen mehatxua argia da, EAri EAE-ANVri bezala gerta dakiokeela alegia.

Eta bai, zalantza barik hala izan daiteke, baina denak adierazten du EAk halako urratsik ematen badu, Batasunak beste batzuk jorratuko dituela. Eta baita ETAk berak ere seguruenik. Denak adierazten du pilota oraingoan Espainiako Gobernuaren teilatuan geratuko dela. Denak adierazten du euskal esparru politikoa mugitzera doala eta jadanik hasi garela horren lehen aztarnak ikusten. Egoera berriak ekar dezakeenaren beldur, ezpatak tente dira alderdi abertzaleen etxeetan. NaBai izan daiteke horren erakusle argiena, eta ika-miketatik ondorioztatzen dena da oraindik ez dagoela ezer argi. Akatsa da egoera berrien aurrean etengabe barrura begiratzea, baina ohikoa da alderdi eta erakundeetan. Herritarrengana eta gizartera begiratu eta haien asmoak egokien interpretatzen dituenak aterako du etekin gehien egoera berri horretatik. Baina horretarako begiratu egin behar da eta ahal bada hitz egin, bai jendearekin bai gizarte eragileekin.

Aurreikusi bezala, gero eta gehiago ari zaio begiratzen ETAren azken komunikatuari. “Borroka” hitzaz egiten duen erabilerak iruzkin ugari (Imanol Murua, Iñaki Aldekoa...) ekarri ditu; indefinizioz erabiltzen ei du borroka hitza. Tasio Erkiziari, antza, garrantzitsua iruditu zitzaion “borrokaz” berak zer ulertzen zuen adieraztea eta luze jarduen zuen horri buruz urtarrilaren 20an Gara-n idatzitako artikuluan. “Borroka da bide bakarra” oihukatzen da manifestazio askotan, gazteen aldetik bereziki. Askok ulertzen du borroka armatuari egiten zaiola erreferentzia horrekin eta Erkiziak zehaztu beharra ikusi bide zuen: borroka bai, baina borroka molde ugari aipatzen zituen eta instituzionalari lerro ugari eskainiz gainera. Urteetan HBko kargu publikoek egindako lana eta estiloa goraipatzen zuen. Eta bazirudien garai hura ezagutu ez zutenei zerbait azaldu nahi ziela.

ASTEKARIA
2010ko urtarrilaren 31
Azoka
Azkenak
Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


“Neutrotzat aurkezten dena, egiaz, ideologia nagusiaren konplizea da”

Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude