Saheleko Al Kaeda, geopolitikak sortu Frankenstein berria

  • Nor dabil Mauritania, Mali, Txad eta inguruetan atzerritarrak bahitzen? Magrebeko Al Kaeda famatua benetan al da Al Kaeda? Saharako basamortu lasaia nolaz bihurtu da terrorismoaren kontrako borroka delakoan gune nagusi potentzia handientzako?
Manfred Schweda
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Europarrak ohartu direnerako Al Kaedaren borrokaren bigarren fronte nagusia atarian daukate. Baina oraingoan ez da Aljeria aipatzen, ez eta Mauritania ere, Mali dabil denen ahotan. Sahelen bahitzen dituzten atzerritarrak, izan turistak edo Gobernuz Kanpoko Erakundeetako kideak, Maliko ipar aldean edukitzen dituzte gorderik, bertako tuaregen buruzagiek egiten dituztelarik bitartekaritza lanak. Aldiz, orain dela ez urte asko Mendebaldarrek Mali aipatzen zuten egonkortasun eredutzat.

Le Nord Mali victime d’une prophétie autoréalisatrice artikuluan, Le Monde Diplomatiqueren gunean, Jean-Chirstophe Servant kazetaria aztarrika aritu da han gertatzen ari denaren gakoen bila. Ezusteko handiak suertatu baitira 2009an Malin. Azaroan basamortuan Boeing 727 zahar bat azaldu zen kiskalita, dirudienez Hego Amerikatik kokaina tona mordoxka eta armak ekartzeko erabili ondoren. Handik laster bahitu zituzten Mauritanian Barcelona Acció Solidàriako hiru kideak, ondoren Malira eramateko. Aurretik, maiatzean, bi diplomatiko kanadar askatu zituzten eta Edwyn Dyer britainiarra hil.

Gertakizunon eta gehiagoren inguruko informazioak oso nahasiak diren arren, hedabide nagusiek Magreb Islamiarreko Al Kaeda (MIAK) egin dute erantzule. Washingtongo agintariek mezu bera zabaltzen dute eta azken urteotan Bamakoko gobernuari ematen zioten laguntza militarra handitu egin die Barack Obamak. Joan den urrian Malik 4 milioi dolar balio duten material militarrak eskuratu ditu.

Saheleko gainerako herrialdeek denetara aurreko urteko laguntza militarren %300 gehiago jasoko dute AEBetatik, yankiek eskualde horretan daukaten interesaren seinale. Eta aldiz, Servantek salatzen duenez eta beste ikerlari batzuek ere diotenez, “ez dago frogatuta Saharako Al Kaeda hori benetan Al Kaeda denik”.

Servantek artikuluan aipatzen du Jeremy Keenan antropologo britainiarra, Dark Sahara, America’s War on Terror in Africa (Sahara iluna, AEBen gerra antiterrorista Afrikan) liburuaren egilea eta 1964tik Saharan etengabe lanean aritu dena. Tuaregak beste inork baino hobeto ezagutzen dituelako fama omen dauka.

“Munduan oso leku gutxitan erabiliko zen desinformazioa –idatzi du Keenanek– Maliko ipar aldearen eta Aljeriaren arteko mugan bezala. Egia esan, gerra antiterrorista deitu dioten horretan Saharan bigarren fronte bat antolatzeari dagokionez, garrantziarik handiena eduki du Bushen administrazioarentzako”.

Sahelen Washingtongo gobernuak 2003an sartu zuen muturra indar berriz. Urte horretan gertatu ziren sei turista talderen bahiketak Aljerian eta hasi zen entzuten “Saharako Bin Laden” berriaren izena: Amari Saifi, El-Para (armadan paratxutista izateagatik hartutako ezizena).

El-Pararen biografia da Sahelen bizi den joko lanbrotsuaren eredu. Aljeriako armadan talde berezietako ofizial izana, 1992an GIA talde islamista armatura pasatu zen. 1994tik 1997an, hala dio Keenanek, amerikarrekin entrenatu zen Fort Braggen. Aljeriara kapitain graduarekin itzuli eta orain bera omen da Magrebeko Al Kaedaren buruzagi. “Niretzako –dio Keenanek– El-Para beti egon da lotuta Aljeriako zerbitzu sekretuekin”.

Saharako altxorrak

Gerrilla islamista Aljeriako zerbitzu sekretuek manipulatzen dutela iturri askok aspalditik defenditzen dute. Oraindik Jean-Christophe Servanten artikuluari Le Monde Diplomatiqueren blogean erantzuten dion irakurleetako batek ildo hori lantzen duen dossier bat aipatzen du, Internetez irakur daitekeena: Algeria Watch gunean irakur daiteke “Al-Qaida au Maghreb", ou la très étrange histoire du GSPC algérien.

MIAK ilun horrekin nahasita aktore gehiago badira Saheleko antzokian: lekuko frankotiradore islamista batzuk, bertako betiko bideko lapurrak, tabakoan eta bestetan ari diren kontrabandistak, eta beste. Saltsa-maltsa ondo etorri zaie Mendebaldeko potentzia handiei –amerikar, ingeles eta frantsesei batik bat– kontraterrorismoaren aitzakiatan eskua sartzeko. Saharako areak altxor handiak ezkutatzen baititu: uranioa Nigerren, petrolioa, gasa eta urrea Malin...

Frantziako zerbitzu sekretuetako ofizial-ohi batek Servanti esplikatu dio Sahelen gaur banda bat baino gehiago dabilela txarkeriatan, nagusiak bi direlarik. Batetik Yahia Djuadi buru duena, bere burua MIAKen “9. Eskualdea” izendatzen duena. Bigarrena BMokhtar Belmokthar-ren taldea omen da, hau nabarmenago diru lapurretara bideratua. Biek ere moldatu beharra daukate antzinatik Saheleko basamortuan batetik bestera dabiltzan tuareg tribuekin. Horrela baizik ezin da ulertu bahituekin taldeen artean egiten den “salerosketa”.

Nahikoa sikulusaltsa ez balitz, horri erantsi behar zaizkio urteotan Afrikan lur hartu duten narkotrafikatzaile hegoamerikarrak, Saharan logistika antolatu dutenak.

Alde horretatik, amerikarrek estrategia antiterrorista eta narkotrafikoaren kontrakoa elkarri loturik burutzen dituzte. Hori ere ez da berria, ikusi baizik ez dago Kolonbian gertatzen dena. Afrikari dagokionez, abenduaren 18an Maliko hiru herritar MIAKekoak izateaz akusatuta Ghanara eraman zituzten lehenbizi eta handik AEBetara estraditatu. Malitar horiek tranpan agente amerikarrek erorarazi zituzten, Kolonbiatik Europarako kokaina garraio bat Saharan barrena antolatzea proposatuz. Egunen batean AEBetan epaiketa egiten bada, ekarriko du haria istorio honek.

Eta hemendik aurrera zer gertatuko da batzuen eta besteen artean sortarazi duten Frankenstein honekin? Hona Jeremy Keenan antropologoaren iritzia: “Aipatu bidetik segiko dugu 2010ean. Aljeriak jarraituko du esaten Saheleko berezitasunen emaitza dela eta berak horren sorreran ez duela zerikusirik izan. Bitartean, Europako herrialdeek, hala nola Frantziak eta Espainiak –hau lehendik baitago Aljerian present Repsol eta Cepsarein, baina oraindik jokoaren arauak ikasteke dauzka– aitzakia hau usatuko dute Sahelen eskua sakonago sartzeko, alde militarretik alegia, eta batik bat Niger Iparraldeko meategien inguruetan. Bereziki, Nicolas Sarkozyrekin kolonizatze berri bat ikusiko dugu, eta Areva korporazioari Nigerren gerta dakiokeena: Tuareg jendea berriro matxinatu liteke. Ez berehala: tribuak zatituta eta nekaturik daude. Dena dela, ikertzaile batentzako, une interesgarria: Saharan ez da sekula hainbeste jende ibili”.

Azkenak
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | ARGIA
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua

Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


Eguneraketa berriak daude