Kaikuen eta kankarroen ipuina

Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaIñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bazen behin, artean munduak mendi horirik ez zeukala, lur guzti-guztia nabar eta laua zenean, herri bat, ezelako eta inolako muinorik ez zuena. Garai hartan, biribila izan ordez, guztiz arteza zen ludia, eta ez zitzaion ortzi-mugarik ezagutzen planetari. Herri hartan, erreka bakarrari zerion ura, metal-ur gozo askoa. Baina, ur horrek ez zekien norantz abiatu. Astelehenetan alde baterako joera hartzen zuen. Asteartean paduran ahitzen zen. Eta asteazkenetan bestalderako zaletasuna pizten zitzaion.

Herri hartako biztanleek, zahar edo gazte, txiki nahiz handi, ezin bestela eta, munduaren ordeka eta zelai izate itolarri hura sufritzen zuten denek. Ibaiaren emari ganorabako eta ur-etorri txoroak pairatzen zituzten. Halamoduzkoa zen hango bizitza. Beste hainbat lekutan legez. Zeren halamoduzkoak baitira toki guztietako bizimoduak; arraroetan, arraroenak izanik ere.

I LOVE MY HEART. Halako batean, zoratu egin zen bertako jendea. Zuria, beltz iruditu zitzaien. Beltza, fuksia. Iparra, hego. Horia, berde. Berdea, more. Herrikoa nahikoa ez eta kanpotik hasi ziren gauza denak ekartzen: patatak, azak, haratuzteetako kauserak, sanjoan sagarrak, urdaiazpikoa eta barbarinak. Gonak, prakak eta jakak. Ematen zuen herriaz nardatu zirela... Torlojuak eta bihurkinak. Dena zekarten kanpotik. Baita hizkuntza ere!

Hasieran, grazia egin zien kanpoko mintzo berriak. Modernoa iruditu zitzaien ondoren. Sinpatikoa eta desberdina. Bat barik, hiru hizkuntza ere bazituzten herri hartan lehenagotik. Baina, horiek nahikoa iruditu ez eta hura izan zen berria ikasi beharra, hura! Hizkuntza-sukarrik baldin bada inon, hangoa bai sukar kiskali eta ezin eramana. Eta telebistak sustatu zuen berrikuntza. Eta irratiak. Eta Internetek... Legebiltzarrak. Lehendakaritzak.

CALL CENTRE.
Inork ez daki zergatik, baina ezinago modan jarri ziren kanpotik etorritako buztingile batzuen pitxar bereziak, buztinezko plater karratuak eta hondorik gabeko edalontziak. Moda gorri-gorri horri segika, buztin egosiarekin egin zituzten herri hartan oheak, hiru hankarekin. Buztinarekin, labeak. Buztinarekin, hozkailuak eta mikrouhinak. Autoak. Trenak. Buztingintza hartako bezero-oldeen pretentsioei erantzuteko, bulego zentrala eraiki zuten agintariek. Berria hura ere. Handik bertatik hasi ziren kudeatzen dei guztiak eta eskariak.

Egoitza hartan bertan zentralizatu ziren kanpoko produktuak, buztinezko horiek batez ere. Ondoren, kamioi erraldoiak hasi ziren garraiatzen buztinezko gauza haiek guztiak: ispiluak, telebista-antenak, enkarguetara joateko saskiak, bikote ase-ezinentzako bibragailuak eta kontsolagailuak. Dena.

KAIKUARI, KANKARRU.
Eromen haren baitako egun seinalatu batean, San Sebastian bezperatan egia esate aldera, denen harridurako, koblakari bat esnatu zen lozorro luzetik. Oholtzara igo zen. Mikrofonoa eskuan hartuta, kantuari ekin zion. Ez bat, ez bi, haizea aldatu zen orduan. Bat-batean. Emariaren norabidea erabaki zuen ibaiak derrepenteko batean. Eta, lehena ezagutu zuen ordura artean mendirik ez zeukan herri hark. Lotsa guztiak galduta kantatu zion poetak lehendakariari. Legebiltzarrari. Irrati-telebistari...

“Edukiko bazenu/ osorik burua/ etzenuen egingo/ holako marrua./ Jakinduri gutxiko / bai lagun arrua,/ ontzia izanez gero/ a ze kankarru”.

Eta hori hola bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Kaputxino Kaikuen plazan.

Azkenak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Eguneraketa berriak daude