Itzalaldi jenerala

Jose Luis Padron
Jose Luis PadronConcceta Probanza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jakina denez, hiru modu daude telebista ikusteko: analogikoa, digitala eta sutan amorratua. Lehenengoa gaur egungo telebista da, ohikoa, zaharra, egutegi jakin baten arabera itzali egin beharko dena. Bigarrena telebista analogikoa ordezkatuko duena da, kanal gehiago izateko, irudi eta soinu kalitate hobeagoarekin. Telebistako zati aktibo bilakatuko gara gainera, bozketetan parte hartu ahalko dugu eta gure iritzia eman telebista-saioetan. A zer gozamena deskodegailua piztu eta eternitatera pasako zaren beste kalakari bat bezala, horoskopoak iragartzen duenaren guztiz kontra, lan istripuan hil diren horiek kontent daudela argudiatzea. Ez dute aurten zorte txarrik izango!

Itzalaldi analogikoa iristen denean, seinale digitala jasoko duen hargailua beharko du gure telebistak, LTDa (TDT). Ez baduzu instalazioa egokituta, etxeko administratzailearekin hitz egin edo mantentze lanaz arduratzen den telekomunikazio-instalatzailearekin edo antena konpontzailearekin, edota, labur, hirurei deitu, eta hark edo honek jarriko dizu, non ez dakit, baina, lasai, emakumea, zaude ziur egokituko dizutela antena LTDra. Itzalaldi analogikoa emisio analogikoen amaierarako jarri duten data da. Oro har, aurtengo apirilaren 3an emango da. Baina Itzalaldia ez da bat-batean emango. Eskerrak!

Pentsa epailearen aurrean salatzen zaudela kolpeak jasan dituzula buru eta testikuluetan. Poltsa ere aplikatu dizutela behin baino gehiagotan eta elektrodoak egingo zizkizutela mehatxatu zintuztela. Postura bortxatuetan egotera eta flexioak egitera behartu zaituztela denbora luzez, pentsa hori guztia salatzen ari zarela epailearen aurrean, eta seinale analogikoa itzali egiten dela. Pentsatze hutsarekin! Ez, gizona, lasai, iragarkien bitartez eta telebistan agertuko diren azpitituluen bitartez abisua pasako digute-eta.

Prozesua fase desberdinetan, apurka-apurka burutuko da, oherakoan bezala, aurrena antiojuak kendu eta ondoren hortz postizoak ontzi batera. Nolanahi ere, berandu gabiltza. A Fonsagrada galiziar herri txikia (Lugoko probintzian) izan zen telebista analogikoaren teknologia utzi eta digitalean bakarrik emititzen hasi zen lehena. Beste aldaketa historiko bat, gurean aurreikusitako data baino bi urte arinago egina. Hango lurra hemengoa baino interferentziarik gabeagokoa izan baita beti kazikeentzako kanalekin. Gertakaria “jakintzaren gizartean bete-betean sartzeko aupadatzat” jo zuen Xuntako presidenteak. XXI. mendeko telebistari ongietorria. Arratsaldeko 14:00ak baino lehen seinale analogikoa desagertu zen Galiziako herri txikian. Urrutiko (badaezpada) aginte baten bidez eman zioten Touriñok eta ume batek amaiera telebista analogikoari, jai-giroan. Lehenengo telebista 1961ean iritsi zen A Fonsagradara, eta biztanleek aurrenekoz ikusi ahal izan zituzten irudien artean Vasco da Gama eta Real Madril taldeen arteko futbol partiduarenak daude, O Burato tabernan, eta “primeran” ikusi omen zen, garaiko egunkariek diotenez.

Bost hamarkada geroago, haietako teleikusle batek, Amadorrek, teknologia berriaren etorrera ospatu zuen, arratsaldean futbol partidua etxean ikusteko aukera emango ziolako, orain arte ez bezala, inora mugitu beharrik gabe, eta deiadar egin zuen: “Handia inbentoa, gero!”. Eta hirugarrenaren zain egongo zarete, baina ez dut telebista ikusteko hirugarren moduaz jarduteko umorerik. Zinez eta benetan, beharrezkoa irizten al diozue?

Azkenak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Eguneraketa berriak daude