"Ez dugu generorik, ez dugu aberririk"

  • Itxaro Borda ::Ezer gabe hobe

    Susa

    prezioa ::17€

Itxaro Bordaren nobela batzuk irakurtzerakoan nekeza egiten zait fikzioa eta autobiografia izan daitekeenaren arteko muga bereiztea. Philippe Lejeunek paktu autobiografikoaz hitz egiterakoan, egilea, narratzailea eta pertsonaia bat direla esaten zuen. Käte Hanburgerren esanetan, aldiz, lehen pertsonan kontatutako narrazio guztiak fikziotik kanpo geratzen dira. Dekonstruziotik edan zuten Jacques Derridak eta Roland Barthesek berriz, autobiografiak fikzioak direla berretsi zuten, izan ere, egileek memoria lagun identitatea eraikitzeari ekiten omen. Gauzak horrela, Itxaro Bordak paratu zigun nobela beltzari dedikaturiko trilogian (Bakean ützi arte, 1994; Bizi nizano munduan, 1996; Amorezko pena baño, 1996) eta 2007an berriro ere protagonista berarekin argitaratu zuen Jalgi hadi plazaran, Amaia Ezpeldoi detektibe emeak hitza hartzen zuen bakoitzean, Borda zetorkidan gogora. Irakurri berri dudan azken nobela honetan ere gauza bera gertatu zait. “Nik bestelako ikurra asma nezake, geografiari eratxekiagoa. Berdea iparraldeko zuhaitzentzat, urdina Bizkaiko itsasoarentzat eta urrea Bardeetako itsasoarentzat” (71. orrialdean). Lurralde horiek maite zituen Amaia Ezpeldoik eta ezagunak genituen dagonekoz Bordaren nobelagintzan. Sigmak, azken nobelako protagonistak, dituen ezaugarriak ere lehendik ezagunak ditugulakoan nago. “Lantokian, askara ura milikalapatzera joan nahi zuen astoaren pare nintzen: inadaptatua, gaitzetsia, mandotua” (93. or.).

Eleberri honek diskurtso feministan badu berritik, ordea, protagonista feminismoaz ez ezik lesbianismoaz, transgenderismoaz eta transbestitzeaz mintzo baitzaigu. Queer teoriaren defendatzaile gisa agertzen zaigu Sigma: “Eiki, ez dugu eredurik, ez dugu generorik, ez dugu aberririk, aberastasun finko eta gerorik ez dugu, ez gara unibertsalak” (126. or.).

Bestalde, Borda, Joseba Gabilondok ondo esan bezala, ni migratzailea da, batetik bestera etengabean bidaian dabilen ni migratzailea, eta oraingoan ere Afrikatik Londresera eta Mexikotik Kaliforniara espazioak urratzen ikusiko dugu. Hala eta guztiz, binarismoaren apurketa, genero aniztasuna edota trantsituan dabiltzan generoen inguruko ekarpenak dira eleberri honetan benetan berritzaile, Judtih Butler eta Monique Witig lagun dituela. Eleberrian behin baino gehiagotan aipatzen dira euren izenak eta ez hori bakarrik, euren liburuak ere zehazten dira: Wittingen Les guerrillères eta Butlerren Precarious Life, hain zuen ere. Eta hortxe suertatzen zait niri zalantza, diskurtsoen eraikuntzan behin eta berriro Borda baitakusat Sigma eta bere lagunak ikusi beharrean.

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude