Afrikar etorkinak

Txabi Arnal idazleari behin, artikulu batean, irakurri nion egun batez haurrarekin igerilekuan zegoela, ebanozko gazte puska bat agertu zitzaiela eta, nagusien piszinara joan beharrean, haurrenera inguratu eta, urdinean beltz, jauzi ttikiak eta errota mugimendu baldarrak egiten hasi zela. Eta nago halakoxe harridura sentitzen dugula kulturartekotasunaz edo arrazakeriaz testu sinplista eta manikeoak irakurtzen ditugunean. Zehatzago izatearren, gogoan ditut –gogoangarriak baitira– Rafick Schamiren Narradores de la noche edo Tahar Ben Jellounen Bakarkako isolamendua eta Partir bezalako nobelak, baina liburu horiek duten indarra eta distira erabat apaldu eta ilundu egiten dira lehenaren Cómo curé a papá de su miedo a los extraños albumean edo bigarrenaren Arrazakeria, nire alabari azaldua dibulgazio edo konbentzimendu lanean: “Hitz itsusia esatera noa, aita: zerri hutsa da arrazista” diotso alabak aitari euskarazko itzulpenean (lotsagabea, “sinvergüenza” dakar gaztelaniazkoak), eta aitak, segidan: “Kalifikatzaile hori aukeratzean motz samar geratu zara, baina ez datorkio gaizki”.

Errealitatea konplexua da eta konplexutasun hori birrindua geratzen da gai horiek entsegu edo artikuluetan jorratzean eta esplizitatzean. Hala ere, Ekialdetik zuzen eta zorrotz mintzo dira Nacer Khemir bezalako sortzaileak: “Fundamentalismoak eta erradikalismoak ez dute Islama aditzera ematen, Inkisizioak Jesusen fedea aditzera ematen ez duen bezala. Gutako bakoitza bestearekiko ezjakintasunean itotzen da. Errealitatea ez, baina beldurra da jendea itotzen duena. Abegikortasuna ez datza soil-soilik jendea onartzean eta jaten ematean, abegikortasuna entzutean eta aditzean datza. Norberaren etxean jendea onartu, jaten ematen eta, segidan, ezikusia egitea guztiz ezinezkoa da”. Eta Mendebaldean ere gogorrak dira Manu Chaorena bezalako analisiak: “Arrazismoa ez da kolore batekoa, arrazismoa unibertsala da. Sekulako arrazismoa dago mairuen eta beltzen artean, edo Hego Amerikan beltz eta indigenen artean”. Argiako orriotan bertan zioen botere pixka bat lortuz gero, bestea azpiratzeko gogoa sortzen dela, eta halaxe da, izan, esaterako mahatsa biltzera gurera etortzen diren ijito espainiar eta portugaldarren artean.

Bai, errealitatea konplexua da eta, batzuetan, umoreak ematen ahal digu horren agerpenik serioena. Hona Barrio filmeko protagonistaren galdera: “Auto batean beltz bat, ijito bat eta magrebiar bat baldin badoaz, nork egiten du gidari?”. Erantzuna gordina da, gero: poliziak. Urliak, bestalde, taxista eta arabiar guztiak akabatu behar zirela zioen, eta berendiak erantzun: “Baina, taxistak zergatik?”. Eduardo Subirats filosofoak zioen Berlingo harresia, eraitsi, eraitsi dela, baina askoz ere okerragoak eta kriminalagoak eraiki direla.

Literaturari buruz azken urteotan darabiltzagun kezka burges eta sarritan axalekoak gorabehera, luze gabe gurean ditugun etorkinek aberastu egingo dituzte gure irakurketak, astindu gure barrenak. Hala gertatu da katalaneko Ramon Llull nobela saria irabazi duen jatorri marokoarreko Najat El Hachmike emakumearekin. Luze gabe, haurren igerilekuan zebilen gazteak agian kontatu egingo digu laster hemezortzi urte beteko dituela, eta oso litekeena dela poliziak harrapatzea eta bere herrira itzultzea, eta horregatik dabilela igerian ikasi nahian. Zein erraz, ahanzten dugun Eduardo Galeanoren Adan eta Eba beltzak ote ziren? ipuineko esaldi hura, alegia: “Guztiok gara afrikar etorkinak. Zuririk zurienak ere Afrikatik datoz”.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude