Paranormala lagun


2013ko maiatzaren 02an
Ebidentziatik harago deus sinesten ez duen eszeptiko sinesgogor horietakoa zara? Zure energia negatiboarekin esperimentu paranormal oro zapuzten duen horietakoa? Bada, ez duzu mundu paranormalean edo espiritualean euskararentzat edo hizkuntza gatazkentzat konponbide handirik bilatuko. Fede pixka bat edukiz gero, ordea, badago zer bilatu eta zer ikasi. Izan ere, paranormalaren, esoterismoaren eta newage-aren mundu horretan esperientzia eta gertakari benetan iradokitzaileak daude. Adibidez, hiruok:

1. Masura Emoto japoniarrak dioskunez, urari ahoz nahiz idatziz pentsamendu positiboak igorriz gero, izozteko garaian uraren kristalizazioak forma ederrak hartuko ditu. Pentsamendu negatiboekin, berriz, forma zakarrak. Gutxi gorabehera. Eta hizkuntzarekin zer lotura du horrek? Bada, Emotok ez duenez aipatzen urari ideiak transmititzeko hizkuntza jakin bat erabili behar denik, pentsatu beharko dugu urak munduan diren hizkuntza guztiak ulertzen dituela: estatus ofizialekoak nahiz minorizatuak, hedadura handikoak nahiz txikikoak, euskara batua bezala Gorritiko hizkera... Emotok urari atxikitzen dizkion memoria, ulermena eta borondatea kontuan izanda, ur horretatik edo ur horrengandik, hizkuntza guztietan aisa moldatzeko formula erabatekoa eskura genezake, akaso.

2. Deabruaren posesioak. Baditu posesioak alde txarrak, jakina: burua 380ko bihurtu beharra, poseituek izan ohi duten piura eskasa... Baina baita alderdi onak ere: deabruaren esku hartzeari esker, poseituak gai dira bat-batean hainbat hizkuntzatan aritzeko, Asiako, Europako, Elfoen lurraldeko nahiz Zuberoko ekialdeko. Beste tresna bat, hizkuntzen (ez)ezagutzak ekarri ohi dizkigun ezintasunak saihesteko.

3. Hildakoekin komunikatzeko garaian, “medium” izenekoek lagun egiten digute. Entzun al diozue inoiz medium horietako bati euskaraz ez dakiela eta Zugarramurdiko elebakar harekin edo Gizaburuagako beste harekin ezin dela komunikatu? Haien botere harrigarria dela medio, ziur nago euskara hutsean komunika daitezkeela gure hildako horrekin; edo, akaso, hildako elebakar euskaldun hori bera, gaztelania, frantsesa edo ingelesa bezalako nazioarteko hizkuntza batean adierazteko gai eginen dutela.

Tira, hiru adibide, hiruak ere iradokitzaileak. Hizkuntza aniztasuna kudeatzeko tresna berriak lor genitzake hortik. Fede handia behar dela ura, deabrua eta “medium” horiengandik ahalmen edo botere magiko horiek guregana genitzakeela sinesteko? Beno, uraren inguruko Emotoren hipotesia, Vatikanok exorzismoez esandakoak eta tunikadun bitartekari esoteriko horien jarduna sinesteko prest baldin bazaude, ez zaizu gehiegi kostako bestelako mesede hori ere eginen digutela sinestea.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude