Aisa ezagutuko duzue, kaletik ikusiz gero: lau txapela daramatza buru gainean.
Aisa ezagutuko duzue, kaletik ikusiz gero: lau txapela daramatza buru gainean.
Plantea dezagun ukronia bat, Andoni: imajinatu 2009ko Bertso Txapelketako irabazle izan zarela.
Asko imajinatzea da hori… Imajinatu zortzigarren egitea? Biak gerta daitezke. Ni, baterako prestatuta nago eta besterako ez dut prestatu beharrik.
Irabazten ez baduzu ere zu izango zara niretzat txapelduna, txapeldun morala behintzat.
Esan dezagun txapeldunak sekulako morala daukala. Eta utz dezagun horretan.
Nik Sustrairen aldeko apustua egin dut, bueltan etor dakidakeenagatik, batez ere.
Bazarete, gutxienez, bi. Orain lau urte, oker ez banaiz, telebistako Oker txakurrak egin zuen bere alde.
Dena den, lau txapela ere ondo dago, ezta?
Nik 86ko finalean sartzean hartu nuen pozik handiena. Txapelekin baino handiagoa.
Bertsolaritza monarkia balitz, zu zinateke errege!
Faborez! Konparaketa ez da zilegi. Gure alaba, adibidez, azkarra eta langilea da.
Aizu, lau txapela dituzu, baina Retegiren antzera lortuak: ia finala soilik jokatuta.
Ez alajaina! Denetik probatu dut. 93an finalerdietan hasi nintzen txapeldun ez nintzela. 97an final-laurdenetan, txapeldun nintzela…Azkenengoetan bai, zuzenean sartu naute. Antolakuntzaren esanari ez diot inoiz erreparorik jarri. Eta ez dut bakarraren “aurka” jokatzen, zazpiren “kontra” baizik.
Erretiratzen zarenerako, hara Pedro Migel Etxenikek dioena: “Andoni Egaña proposatzen dut kultur sailburutzarako”.
“Boterearen erotika” aipatzen da maiz. Boterea eta erotika. Nik, Iñaki Gurrutxagak txokolateaz eta sexuaz zioena sinatzen dut. Bigarrena nahiago.
Zuk erretzeari uztea zen Etxenikeren baldintza.
Zaila… Baina nahi nuke utzi. BECen erreko ez duen entzuleari barkamen eskea zor diogu oholtzan erreko dugunok.
Boterea ez, beraz. Beti geratuko zaigu Goenkale...
Puf! Ez dut aktoretzarako balio! Freskotasuna, naturaltasuna eta holako gauzak baloratzen dira aktore izateko, eta ni… ni konplikatua naiz.
Aitorpen bat: bertsozale eskasa nauzu, maitale mengela. Bertsokada ere sentitu izan dut inoiz. Larria al da, mediku jauna?
Ez. Eta neurri handi batean ulertzekoa da. BECera joan eta pasatzen ez bazaizu, herriko bertso-afari batera.
Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren lanak azken etapan sartu dira dagoeneko, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko (BCC) zuzendariak azaldu duenez, astelehenean Donostian egin duten bisita instituzionalean.
Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]
NBEren esanetan, gatazka hasi zenetik gutxienez 13 milioi sudandarrek euren bizilekuetatik alde egin behar izan dute, eta biztanleriaren erdiak elikagai eskasia du. RSF Laguntza Azkarrerako Indarrak talde paramilitarrak asteburuan egin dio eraso Darfur eskualdeari, eta... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]
89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.