Seaskako ikasle ohiek Iparraldean bizi eta lan

  • Gaindegiak eta Seaskak elkarlanean egindako inkesta batek agertzen duenez ikasle ohiek beren lurraldearekiko lotura handia dute. Hirugarren ziklora iritsi diren ikasle gehienak Frantziara joaten dira ikastera, baina itzultzeko asmoa dute, eta gehiengoak Iparraldean bizi eta lan egiteko nahia adierazi du galdeketan.
Ikerketa Gaindegiaren eskutik egin da. Irudian, ikasleak azterteka batetik irteten.
Aldaketa izan da Iparraldeko egoera sozioekonomikoaren bilakaeran azken urteetan. Iparraldeko jarduera tasak gora egin du, eta %4,22koa da gaur egun; hain zuzen ere, 2009an Euskal Herrian gehien hazi dena da. Eta, jakina, langabeziaren tasak behera egin du. Testuinguru horretan, Seaskan ikasi duten gazteen planei eta asmoei buruz hainbat azterketa argitaratu dira berriki.

Seaskan ikasi duten Iparraldeko gazte gehienek nahiago dute Frantzian ikasi, baina itzultzeko asmoa dute. Ikasle ohi gehienek Iparraldea dute bizitoki idealtzat eta bertan lan egiten dute. Bestalde, gutxi dira Hegoaldera lan egitera joaten direnak, baina aukera egokirik izanez gero, horretarako prest agertzen direnak asko dira.  Horiek dira Gaindegiak, Seaskaren eta Hezkuntek elkartearen laguntzaz, Seaskako ikasle ohiek erantzundako inkesta batean oinarrituta egin duen azterketaren ondorioetako batzuk. Txostena honako helbidean dago ikusgai.

Seaskan euskaraz ikasi duten gazteak

Kolektibo hori denez Iparralde osoan euskaraz ikasi duen bakarra, haren ibilbide soziolaborala oso garrantzitsua da Iparraldeko egitura sozioekonomikoaren garapenerako eta Iparraldearen nortasunerako. Batez ere, Iparraldeko milaka biztanle emigratzera behartuta egon direlako urtetan, lanerako aukerarik ez zegoela eta. Iparraldeko errolda aztertuz gero, eta zehazki 1982tik 1999ra bitartean Iparraldeko 47.000 euskal biztanlek beren herrialdea utzi behar izan zutela ikus dezakegu, eta 80.000 bertan ezarri zirela. Egoera horren ondorioz, 1999. urtean Iparraldeko biztanleriaren %31 baino ez zen bertan jaioa eta bertakoen ondorengoa. Beraz, Iparraldeko etorkizunari begira, belaunaldi berriak bertan geratzea lortu behar da ezinbestean, eta bertako gizarte, ekonomia eta lan egituran parte hartzea.

Horregatik du horrenbesteko garrantzia lehen aipatutako erakundeek Iparraldean egindako ikerketak. Ikerketak hirugarren zikloko ikasleak bakarrik aztertu ditu; hain zuzen ere, azken ziklora iritsi ziren haiek, 1.000 bat ikasle ohi. Horietatik, bada, 545 elkarrizketatu zituzten. Lortutako emaitzak aztertuta, ondorio hauek atera dira: % 87k bizilekua Iparraldean du (%2k Hegoaldean), baina %61ek Euskal Herritik kanpora irten behar izan du ikastera. Gehiengoak giza zientzietako titulazioak aukeratu zituen. Pentsatzekoa denez, lanean ari direnen ia erdiek hezkuntzan edo euskal kulturarekin zerikusia duten lanetan dihardute (komunikabideak, etab.).

Gainera, goi mailako titulazioa dutenez, haien maila profesionala batez bestekoarena baino handiagoa da. Gehiengoak bere lurraldean egiten du lan (%76) eta bertan bizi nahi duela onartzen du. Beraz, harekiko duen lotura erraz antzeman daiteke. Bestetik, gehiago dira Frantzian lan egiten dutenak (%12) Hegoaldean lan egiten dutenak baino (%7), baina aukera profesional egokia aurkezten bazaie %38a prest agertu da Hegoaldera mugitzeko, aldiz, aukera hori baliatuko ez luketenak askoz gutxiago dira: %17a.

Ikerketak, ondorioz, oso datu positiboak ematen ditu Seaskaren proiektuari dagokionez, Iparraldeko errealitatean eragina izan baitu. Dena den, zenbait hutsune badaudela ere adierazten du, hala nola suspertze sozioekonomikoko jardueretan adituak falta direla.

Egoera sozioekonomikoaz zenbait datu orokor

Bestalde, Iparraldeko hazkunde ekonomikoak bilakaera positiboa duela dioen tesia sendotzen duten zenbait datu estatistiko jaso ditugu. Euskal Herriko jarduera tasak %0,45eko batez besteko hazkunde positiboa izan du 2007tik 2009ra bitartean, eta Europak, berriz, %0,5ekoa. Zehazki, Euskal Herrian Iparraldeak izan du jarduera tasarik altuena eta bilakaerarik onena. Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian, aldiz, aktiboen kopuruak behera egin du azken bi urteetan. Iparraldeko jarduera tasa %4,22 igo da, Arabakoa %2; eta Bizkaikoa, %1,7. Gipuzkoako jarduera tasa, berriz, -%0,7koa izan da; eta Nafarroa Garaikoa, -%0,21ekoa.
Lan merkatua
Hegoaldean gehiago hazi da langabezia Iparraldean baino
Krisi ekonomikoaren ondorioz, Euskal Herriko lan merkatuak kalteak jasan ditu. Dena den, Hegoaldeari Iparraldeari baino gehiago eragin dio krisiak. 2007an, Euskal Herriko langabezia tasa %4,25ekoa zen. Baina 2009ko lehen hiruhilekorako bikoitza zen jada; %8,8, hain zuzen. Eta urtearen amaierarako, tasa hori aise gaindituko dugu. Hala ere, Euskal Herriko langabezia tasari behatzen badiogu, herrialdeen arteko aldeak handiak direla ikusiko dugu. Kontuan hartu behar da gaur egungo krisi ekonomikoak nagusiki kaltetu dituen ekoizpen sektoreak Hegoaldean presentzia handia dutela.

Hala, Gaindegiak landu dituen eta eskura ditugun azken datuek zifra hauek adierazten dituzte, Euskal Herri osoko langabezia tasaren bilakaerari dagokionez: Europar Batasunean, langabeziaren hazkunde tasaren batez bestekoa %1,4koa da; eta Euskal Herrian, berriz, %4,25ekoa. Herrialdeka: Arabak %6,9ko hazkundea zuen; Bizkaiak, %3,8koa; Gipuzkoak, %3,8koa; Nafarroan Garaiak, %5,17koa; eta Iparraldeak, %0,68koa. Nabarmena da Arabako kasua, langabetuen kopurua laukoiztu egin baita azken urteetan. Gainerako herrialdeek ere joera bera dute, Iparraldeak izan ezik.

Azpimarratzekoa da, baita ere, gazteenen langabezia tasaren bilakaera, %9tik %20ra igo baita. Generoaren ikuspuntutik, krisiaren eraginez nola gizonezkoen hala emakumezkoen langabezia tasak okerrera egin du; dena den, gehiago eragin die gizonezkoei. Bestalde, Euskal Herriko emakumeen langabezia tasa EBkoa baino puntu bat altuagoa da (%9,51koa eta %8,6koa dira, hurrenez hurren), eta Espainiako tasaren erdia (%17,7). Euskal herrialdeen arteko aldea nabarmena da: langabezia tasa txikiena Gipuzkoako emakumeena da, %6,24; altuena, berriz, Nafarroa Garaiko emakumeena, %13,67.

ASTEKARIA
2009ko abenduaren 06a
Azoka
Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude