‘Erlea’ren Amerika, bitarteko espazio bat?

AEBetako Mendebaldeko euskaldunez ari da Erlea literatura aldizkaria bere lehen alean. Bernardo Atxagak Renon  eginiko kontaktuen uzta dira orri lanbrotsuok. Jakina da euskaldunek Far West hartan historia luzea dutela egina, hamaika ikerketa, literatura lan eta publikazio sortu da Mendebalde urruneko euskaldunen harira. Alde horretatik ez da originala aldizkariak proposatzen digun irakurketa, euskal diasporan ezagunak diren izenak eta situazioak antzemango baititu irakurleak Erlea honetan. Gainera, artikulu-sorta apur bat nahasia ere egiten da, heldulekurik gabeko atmosferan bageunde bezala. Baina tira, literatura literatura da, ezta?

Leku nabarmenean ageri da Robert Laxalt (1924-2001) idazleaz eginikoa. Estibalitz Ezkerrak eta Mari Jose Olaziregik bere Sweet Promised Land (SPL) liburu ezagunaren ibilbideaz hitz egiten dute artikulu mamitsuan. SPL-z asko hausnartu da, eta haren arrakastaren konklusio nagusietakoa izan da etorkinak ezin ederkiago sentitu zirela identifikatuta berarekin. Artikuluaren egileek diote ordura arte kaltegarritzat jo izan zuela emigrazioa euskal literaturak –Azkueren Ardi Galdua horren adibide– eta emigrantearen “nortasun konplexuaren” erakusgarri izan zela SPL. Aldiz, Xabier Mendiguren Bereziartuk 1988an euskarazko itzulpenerako izenburua berridatzi zuenean  –Dominique, artzain Xiberutar bat Nevadan– “euskal aberritik” ari zela diote, konplexutasun hori kontuan hartu gabe. Antza, mugak lausotzen dira Amerikara joandakoan, “bitarteko espazioan” bizitzen da pertsona... eta idazlea.

 Izan ere, Atxagarentzat bezala, AEBak inspirazio eta joan etorrien helmuga bihurtu dira azkenaldian beste hainbat euskal idazleentzat ere. Bitarteko espazio zehazgabe horretan erosoago sentituko ote dira? Baleike. Azken batean Ruperri ere inork ez zion esan euskalduna izatea zein nekeza den.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
“Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna”

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]


Marcela Inda. Argentinar euskaldun peto-petoa
“Euskara da nire lekua, arraina uretan bezala nago bertan”

Argentinatik etorri ikaslea da Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Harekin batera heldu hamaika ikasleek bi hilabete egin eta itzuli ziren beren herrialdeetara. Harrigarriki, bertan dugu oraindik mailarik handieneko ikaslea, askok baino hobeki dantzatzen duela euskaraz mingaina... [+]


Beste Guernica sutan

San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari,... [+]


2020-04-07 | dantzan.eus
Boiseko Jaialdi 2021era atzeratu dute

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi jaia urtebete atzeratu dute koronabirusa dela eta. Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra zen ospatzekoa Euskal Herriko eta diasporako euskaldunak batzen dituen jai erraldoia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datorren urteko... [+]


AEBetako gas-ganberan hil zuten euskal artzaina

Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]


2019-07-19 | Erran .eus
Baztandarren hitzordu handia igandean Elizondon

Bidelagun elkarteko ordezkariek irekiko dute Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea.


2018-04-24 | Mikel Asurmendi
Kepa Altonaga, saiogilea
“Euskaldunok ez gara mundu honetara herri normala izateko etorri”

Loiu, 1958. Biologia ikasketak egin zituen EHUn, eta bertan irakasten du egun, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Saiogile ezaguna da. Zientzia, historia eta Euskal Herria uztartzen ditu bere lanetan. Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan... [+]


Eguneraketa berriak daude