Eguberriko istorio ez sinpatikoak

Arrautzak, esnea, okela eta halakoak saltegietan egiten direla uste omen dute haur hiritarrek. Baserritik urrun dira eta, etxaldea hirira etortzen denean, hara eramaten dituzte gurasoek. Antzara zurien luma leunak laztantzeko irrikan egoten dira orduan, eta zein pozik hartuko lituzketen altzoan txerrikumeak, eta beldur ere ez lirateke izango behiaren sabel zabalean sartzeko, Kukubiltxo bezala, inoiz Kukubiltxoren ipuina entzun baldin badute.

Ipuina baino itsusiagoa da hazkuntza, zoritxarrez; halere, heziketak ez luke errealitatea ezkutatu behar. Nork azalduko die umeei miresten ari diren antzarak galkatuak izango direla, zintzurrean artoa sartuko dietela onil batez, mekanikoki eta bortizki, hainbesteraino non, egunero jasaten dituzten asekaden ondorioz, zirrosia hasten baitzaie. Zeharo eritu baino lehenago hilko dituzte, gibela halako hamar handituta dutenean, koka ahala koipe bildurik. Eta gibel gizen hori goretsiko dute gero gastronomo delakoek Eguberriko txitxipapetan, nahiz eta Michael Moorek gaztigatua dien ankerkeria ez dela jaia: “Force-Feeding Birds is Cruel, not Yule”.

Txerrikume arrosek ez dute etorkizun hobea. Erakustokian dauden horiek agian ez dute gehiegi sufrituko platerera iristeko, ez dute burdinazko barrotetan itxita bizia pasatuko. Haurrek hori ikus balezate ez lukete lukainka hain gustura jango, are gutxiago noizbait aditua badute txerriak umeei parekatuak izan direla tradizioan.

Hamabosgarren mendeko antisemitek asmatu istorioek kontatzen dute juduek kristauen haurrak sakrifikatzen zituztela: gutiziatzen zuten eta beren buruari ukatzen zioten txerrikia ordezkatzeko jaten omen zuten haurkia. Eta horrela sortu zen La Guardiako haur santu ospetsuaren legenda.

Ezagunago da San Nikolasena. Ostaler batek hiru haur hil eta txerriak izan bailiran gazitu omen zituen sotoko upelean. Ostatura heldu zen San Nikolas eta gaziki hortarik baizik jan nahi ez zuelako plantak egin zituen, ogro antza. Baina ez. Zerbitzatu ziotenean, platerean berean bizirik eta zutik piztu zituen hiru haurrak.

Eta Fernando Amezketarraren pasadizoa nork ez du hemen entzun? Txerri hil berria apezari lapurtu eta, goseak irudimena pizturik, bere haurraren sehaskan gorde zuela; emazteak ere nini musu guria bailitzan amultsuki eragiten ziola, apezak etxea miatzen zuen bitartean.

Amatasun irudia dira behiak, “jainkosa geldiak”... Hargatik, gehienak kortan sartutaxe eta zelaia zapaldu gabe egoten dira, baita gure baserrietan ere. Horrela ordaintzen dizkiegu esnekiak, hezur azkarrak izateko egunean bost, publizitateak agintzen duenez. Preseski, esne eta gasna industriaren uzkinak dira behien umeak-eta berdin ardienak: errapetik kendu eta kamioietan ezartzen dira aratxeak milaka, barruan estuturik egunak pasatzeko autopistetan, gosez eta egarriz Italiaraino; eta hara helduta ere ibili gabe eta estekaturik atxikitzen dituzte, behar bezala gizendu arte.

Lucrezio handiak bere De rerum naturan deitoratu zuen, aldarean sakrifikatu aratxearen lepotik odola turrusta joaten den bitartean, ama marrumaka dabilela larretan gora eta behera, bere umearen bila, haren apatx bikoitzek utzi aztarnen atzean, besteei erreparatu gabe eta belar xamurra dastatu gabe. Animaliek ere ezagutza duten seinale.

Irakurle arrautza zaleek eskertuko dute oilo erruleen egoera aipatzeko leku falta. Horren ordez, arazoari beste ikuspegitik begirada bat, jateko manerak dituen ondorioei ohartzeko eta aberetatik datozen elikagaien ekoizpenak zer kalteak ekartzen dizkigun jakiteko. Fabrice Nicolinok idatzi Bidoche. L'industrie de la viande menace le monde (Txitxia. Okela-industriak mundua mehatxatzen du) liburua irakur eta gero haurrei konta.

Azkenak
Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuk ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Erromatar gorpuak Vienaren zimendu

Vienako Simmering auzoan kirol-zelai bat berritzeko lanetan ari zirela, 150 gorpu dituen hobi komuna topatu zuten 2024ko urrian. Erromatar legionarioak zirela ondorioztatu dute, eta K.o. 100 urte inguruan hil zirela. Edo, hobe esanda, hil zituztela. 

Gorpuak edozein... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


Iruñeko Paris 365 jantokia
Familia bat, aurrera egiten jarraitzeko

Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]


Eguneraketa berriak daude