“Cool izateko zer egin? Modaren arauak ezagutu, behin eta berriro hausteko”

Nora Izagirre
Nora IzagirreDani Blanco

Barkatuko didazu trapu hauekin jantzita etorri izana…


Irribarre horrekin barkatuta zaude. Gainera, asko gustatzen zait zure alkandora koadroduna; aspaldikoa dirudi, baina zortea izan duzu, bueltan etorri da.

Etor nintekeen txukunago, forro polarrarekin eta mendiko galtzekin.


Kontua ez da zer eraman, nola eraman baizik. Nik motxila bizkarrean dudala pasatzen dut eguna, hara eta hona. Hori bai, takoi eta ezpain gorriekin.


Zenbat personal shopper beharko lirateke gurean?


Personal shopper-ak baino hobe terapeutak, indibidualtasuna lantzeko. Norberari ongi dagokionaz jabetu eta imajinazioarekin erakusteko.


Modistek, trapu pare bat josi eta listo, 100 euro. Glamour handiagorik!


Bai, lehenengo ferietan trapuak aukeratu, zer kolorekoak diren ere pentsatu, forma erabaki, patroiak egin, josi eta glamourrez beteriko denda polit batean saltzen jarri... Mendiko galtzek ez al dute gehiago balio?

Zuek bizi zarete, zuek!


Desfileak, jende ospetsua, Paris, Londres, Bartzelona… a ze garaiak! Herri txiki batean bizi naiz eta bi seme-alaba txikirekin, eskerrak Internetek asko laguntzen duen… Hala ere, beti saiatzen gara irtenalditxoak egiten.

Zer egin cool izateko?


Norberegan sinetsi eta jarrera izan. Modaren arauak ezagutu, behin eta berriro hausteko.

Hainbeste arropa eta arropa-ondo, eta biluztasuna zer?


Alainek hiru hilabete ditu eta egun osoa titia bistan pasatzea beste erremediorik ez dut!

Kritikariak idazle frustratuak badira, modistak zer dira, modelo izan ezin dutenak?


Inoiz ez dut neure burua modistatzat hartu, horretarako josten ongi jakin behar da eta tamalez nahiko traketsa naiz. Modelo frustratua baino, modista frustratua naiz beraz.

Zergatik behartzen dituzue modeloak hain argal egotera? Oihal gutxiago gastatzeko?


Krisi garaian aurreztea beti ona da. Baina guk nahiago ditugu neska beteagoak, itxura onekoak. Gure modeloak ez dira profesionalak, neska errealak baizik, berezitasunen bat dutenak.

Paco Rabanne handiaren antzera, iragarpen bat milurteko berrirako?


Iragarpen handiak diseinatzaile handientzat utziko nituzke. Urrutira baino egunean egunekora begiratzen dut, pausoak pixkanaka eta seguru emanez.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude