‘Guardian’-ek petrolio merkearen amaiera berretsi zuenekoa

  • Energiaren Nazioarteko Agentzia (IEA, ingelesezko sigletan) urteotan mundua engainatzen saiatu da etorkizunean eskueran eduki dezakegun energia kopuruaz: barruan lanean jardundako adituek salatu dute IEAk aurrikusten duena baino petrolio eta gas gutxiago geratzen dela.
Shinde eta Kissinger
Alastair Miller-ek sinatu argazki hau joan den urrian Parisen IEAk egindako biltzar nagusian aterea dago. Bertan ezkerretan ageri da Sushikumar Shinde, Indiako energia ministroa; berari bostekoa ematen Henry Kissinger AEBetako politikari zaharra, IEAren sortzailea; eta urrunxeago bikoteari begira Nobuo Tanaka japoniarra, erakundearen zuzendari exekutiboa. Energiaren Nazioarteko Agentzia osatzen duten gobernuetako ministroak Parisen bildu eta hilabetera plazaratu zuen erakundeak urteroko buletin famatua, World Energy Outlook (Munduko energiaren aurrikuspena). Lehendik aditu ugarik salatzen zutena haizatu dute orain IEAko barne iturri batzuek, anonimotasunean babestuta: IEAk puztu egiten dituela munduko energiaren aurreikuspenak.Alastair Miller
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Terry Macalistair-en kronikak, laburra izanagatik, bonbaren pareko eztanda eragin zuen mundu osoan azaroaren 9an The Guardian egunkariko orrietatik. Energia arazoez diharduten webgune berezituetan errepikatu zuten berehala, adibidez Crisis Energética webguneak biharamunean eskaini zuen gaztelaniaz eta Euskadi Irratiak berak Jokin Aldazabalen ahotsetik ezagutarazi zuen egun gutxiren buruan euskaraz.

Hona gaia: Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) etorkizunean erabili genezakeen energiaren kopuruak puztu egin izan ditu nahitara, AEBen presioagatik. “Hainbeste zalaparta albiste horrengatik?” galde lezake irakurleak. Hona hiru arrazoi. Bat, biharamunean plazaratu behar zituen urtero bezala bere aurrikuspenak IEAk World Energy Outlook informearen edizio berrian. Bi, The Guardianek energia gaietarako erredakzioburuaren eskutik auzitan jartzen zituen datuok erakundearen barruko iturriak aipatuz. Hiru, The Guardian den Londresko establishmentaren egunkariak IEAri jipoi hori emateak zerbait esan nahi zuen.

“Mundua petroliorik gabe geratzetik askoz hurbilago dago orain arte iturri ofizialek onartu dutena baino –hasten zen Macalisterren kronika– hala dio IEAko iturri batek, zeinak berresten baitu agentziak propio gutxietsi duela iristear daukagun urritasuna, merkatuetan panikoa nagusituko den beldurrez”. AEBetako agintarien bultzadaz, urteroko informeetan bi eratako makillajeak egiten dira: gaur martxan dauden petrolio putzuen gainbehera den baino arinago erakutsiz eta, aldiz, aurki daitezkeen putzuen aurrikuspenak puztu.

Munduak erabili lezakeen petrolioa kalkulatzerakoan, IEAk azken urteotan berretsi izan du gaur zorupetik ateratzen diren 83 milioi upeletatik abiatuta iritsi gaitezkeela egunean 105 milioi upeletara. Egia esan, kopuru horietara aurreko handiagoen beherapenetatik iritsia zen IEA: 2005an aurrikusi zuen 2030an egunean 120 milioi petrolio upel ekoiztu ahal izango zela. The Guardianeko Macalistairri iturri aitortu gabeko baina fidagarriak esan omen dionez “120 milioi upelen kontu hori zozokeria bat zen, betidanik, baina gaur aipatzen diren 105 milioiak ere ezin dira justifikatu, eta IEAn badakite”.

Zergatik itxuraldaketa hori, galdetu dio kazetariak bigarren iturri bati. “AEBetako agintariak ez haserreraztea da hor legea”. Ingelesak ez garenok egiten ahal dugu esaldiaren irakurketa zabalagoa: Mendebaldeko herrialde kontsumitzaileetako agintariak ez sumintzea da kontua. Azken finean, 1974an IEA sortu zutenak Mendebaldeko herrialde aberatsak izan ziren, denen buru AEBetako Henry Kissinger zela, petrolio jarioa lehenbizikoz eten zuten OPEPeko estatuei aurre egiteko.

Macalistairrek aitortu duenez, “orain ‘peak oil’ teoriak indarra hartu du munduan energia kontrolatzen duen establishmentaren bihotzean”. Espainiako edo Frantziako gobernuek, edo are Eusko Jaurlaritzak edo Nafarroako Gobernuak, etorkizunerako planak burutzen dituztenean segi behar ote dute IEAren energia aurreikuspen puztuetan oinarritzen?

Gezurra, larru gorri

The Guardianen informazioaren inguruan plazaratu diren iritzien artean, nabarmentzekoa da Colin Campbell-ek idatzi duena Peak Oil webgunean. Campbell (Berlin, 1931) munduak aurrera begira erabilgai dauzkan energia iturrien ikerlari klasiko nagusietakoa da. Munduan zegoen petrolioaren erdia dagoenekoz erre dugula eta hemendik aurrera urrialdia datorrela defenditzen duen “peak oil” (petrolio gailurra) teoriaren aitetako bat da, ASPO erakundearen sortzailea.

Gutun ireki batean argibide gehiago eman nahi izan dizkio The Guardianeko Terry Macalaistarri. Campbellek kontatu du 1969an izan zuela petrolioak jasan beharreko urritzeari buruzko lehen albistea. Amoco multinazionalaren aginduz –gaur BP energia konpainiaren barruan– munduko petrolioaren neurketa orokorra egin behar zuen. Geroago Noruegako Fina-rentzako ere ikerlanak egin zituen. Garai hartan erreserbei buruzko datu publikoak usatzen zituzten.

Petrolioaren urrezko mendea, 1950-2050 deitu zuen lana ikusirik, Suitzako Petroconsultants enpresak ikerketa berriro egitea proposatu zion, baina oraingoan beraien data-basea oinarritzat harturik. Lan hartan ezagutu zuen Jean Laherrere, orduan Total frantsesean ari zena. Txostena bukatu zuten, Petroconsultantsek salgai jarri zuen kopia bat 50.000 dolarretan eta laster.... desagertu egin zen, AEBetako multinazional batek presio eginda.

Hala ere Petroconsultantsek laster beste liburu bat plazaratu zuen, The coming oil crisis (Datorren petrolio krisia), gorago aipatu ikerlanaren emaitzekin. 1998an Laherrere eta Campbellek The end of cheap oil (Petrolio merkearen amaiera) artikulu klasikoa publikatu zuten Scientific American aldizkarian. Ordurako aurreratzen zuten 2010an petrolio eskariak eskaintza gaindituko zuela.
Campbell ohartu zen aipamen horiek publikatuta IEAk sutan jarri zituela bere nagusiak, OCDEko herrialde aberatsak, eta aurrerantzean datuak makillatu egingo zituen, batik bat petrolio ez ohikoak (eskuratzen zailago eta garestiago direnak) kalkuluetan bestelako izenekin sartuz. Arrazoia nabarmena da: IEAk herrialde aberatsetako kontsumitzaileen interesak defenditu behar ditu, eta petrolioa urri dela esateak produktoreak indartzen ditu, OPEPekoak batik bat.

Campbellek ondo ezagutzen ditu gobernuek eta multinazionalek munduan dauden erreserbak direnak baino handiago erakusteko darabiltzaten teknikak, eta batzuk espresuki esplikatu ditu. Baina egia atera da azkenean. Campbellen kalkuluetan, ohiko petrolioaren produkzioak gailurra 2005ean jo zuen. Petrolio urritasuna bestelako iturri garestiagoekin berdintzen da. Honek eragin du prezioen igoera, ekoizleek biltegietan pilatzea eta espekulazioa.

2008ko krisia Campbellentzako energiari dago lotuta estu: urte horretan gainditu dute gailurra energia fosilek oro har. “Petrolio produkzioaren gailurrak –dio Campbellek– inflexio puntu historikoa ekarriko du. Bankuek gehiago mailegatu dute depositoan zeukatena baino, ziur zeudelako biharko hazkunde ekonomikoa zela gaurko zorraren bermea, baina ez dira ohartu hazkundea petrolio merkean oinarritu dela”. Horregatik iragartzen ditu prezioen igoera berriak eta beheraldi ekonomiko sakona.
Petrolio urriko zikloan zer datorkeen, hurrengo Net Hurbilen esango digute beste aditu batzuek.

Informazio gehiago:

* Terry Macalistair-en albistea The Guardian egunkarian
* Colin Campbell-en artikulua ingelesez
* Artikulu bera gaztelaniaz, Crisis Energetican
* World Energy Outlook, IEAren urteroko aurrikuspena
* Energy Bulletin webgune aberatsa
* Colin Campbell eta Jean Laherrère-ren 1998ko The end of cheap oil (Petrolio merkearen amaiera) artikulu klasikoa
* Oil Crash film dokumentala
* Nazioarteko Energiaren Agentzia

Azkenak
Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta “estatusaren eztabaida” abiatzeko

Manifestazioa egin du EH Bilduk Bilboko kaleetan, larunbatez, Nazioa gara lelopean.


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian, Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala nagusitu da Uruguain bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


Eguneraketa berriak daude