Batasunari beste begiratuko zaio ETAri

Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han.

Kanpora begira, ENAMek horren aurkakoa duen panorama politikoan burua indarrez atera dezakeela erakusten du. Bestelako kontua da buru hori hor tente mantentzea. Eremu subiranistari ere, bere erronkak non diren adierazi dio; esparru horretan lana egiten ari dela bistan da, horren lekuko EA metaketa subiranistaren alde hartzen ari den  erabakiak.

Baina Altsasukoak, batez ere barrura begira ari ziren, kanpoan eragiteko lehenik barrukoak konpondu eta bideratu behar direla jakitun. Floren Aoiz zen han agertzen zen horietakoa eta joan den larunbateko Gara-ko bere ohiko zutabean argi adierazten zuen hori: “(...) Baina abian jarritakoa geldiezina delakoan nago, ezker abertzaleak bide horretatik aurrera segitzeko hainbat etxe barneko erronkari aurre egin beharko badio ere”.

Aoizen erronka horiek hainbat izan daitezke, baina gehienok dugu buruan garrantzitsuena borroka armatuari dagokiona dela: jarraitu ala ez? Beste gai batzuk horren bueltakoak dira, adibidez, “nazio aitorpena eta autodeterminazio eskubidearen aitorpena” lortzeko behar diren estrategia eta erakundetze mota, esate baterako.

Borroka moldeei dagokienez, eta mamira joz, Anoetako Adierazpena (2004ko azaroa) eta oraingoaren artean ez da desberdintasunik, bai orduan eta bai oraingoan, erabili beharreko bideak “soilik politiko eta demokratikoak” izan behar baitute.

Aldaketa nagusia zera da, orduan Batasunak hartutako konpromiso guztiak elkarrizketa eta negoziazio marko bati begira eginak zirela (aspaldi lantzen ari zena eta PSOE  bere egiten ari zena), eta oraingoan erabaki aldebakarreko gisa mahaigaineratzen dela.

Hau da, ezker abertzaleak bide “baketsu eta demokratiko horiek” soilik erabili behar ditu, besteek hartzen dituzten erabaki eta konpromisoei begira egon gabe.

Edozein aldaketa egoerak erresistentzia dakar beti berarekin, enpresetan, erakundeetan... eta edozein lekutan. ENAMen aldaketarako erresistentzia maila handia da historikoki eta gainera, egun, legezko esparruak ez dio horretara laguntzen, batez ere Batasunaren legez kanpoko egoerak berez gaitza dena are gaitzago bihurtzen duelako.

Batasunak berriz lortu du gizarteko esparru zabaletan esperantza zirrikituak irekitzea, baina iraganeko hutsegiteek kolokan jartzen dute bere sinesgarritasuna. Apurka irabazi beharko du eta mereziko luke beste eragile politikoek horretan laguntzea. Orain Batasunari beste begiratuko zaio ETAren jardunari –edo jardun ezari– eta horren aurrean lehenak duen jarrerari.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 29a
Azoka
Azkenak
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Eguneraketa berriak daude