Iñaki Arrutik Gipuzkoaeuskara.net-en esanak: "‘Los indígenas nos quedamos en el discurso y ustedes llevan las ideas a la práctica. Esto es una inyección de motivación para sentir que tenemos que llevar a la práctica nuestras ideas’. Masaileko bat jasotzea baino hobea da hiru maia, hiru kitxua, bi aimara, bi maputxe eta shuara batekin lau orduz hizketan jardun ondoren beraiengandik hori entzutea. Geure buruei hainbatetan esan diegu gauza gehiegi egiten ditugula eta pentsatu eta aztertu, berriz, gutxiegi. Izan liteke hori ere egia, baina kanpotik begira etorritakoari hori sentiarazteak ere zer pentsatua eman behar liguke".
Sonia Gonzalezek Garan esanak (“Euskara, munduko hizkuntzarik zailena” artikuluan): "Edo, behintzat, horrela adierazten du Ingalaterrako Kanpo Ministerioak burutu duen ‘ikerketa’ berriak. Antza, hainbat diplomazialariri galdetu diete... ez dakit zelako galderak egin dizkieten, nongoak diren diplomazialariok... (...) Egiten dira munduan benetan ikerketa kuriosoak, baina ezertarako balio ez eta, areago, ikerketatzat ere jo ezin direnen artean hementxe daukagu adibide ezin argiagoa. Ezin da neurtu munduko hizkuntzen artean zein den zailena edo errazena, oro har. Zailtasuna eta erraztasuna ikaslearen araberakoak dira".
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.