Alakrana: beste pirateria

Erreskate ekonomikoa ordaindu eta gero, “pirata somaliarrek” Alakrana euskal atun ontzia eta bere tripulatzaileak libre utzi dituztenez gero, ordua da hainbat hausnarketa egiteko bahiketa horren inguruko beste “pirateria” batez: enpresena, mediatikoa, politikoa eta judiziala.

Inguru horretan dabiltzan euskal armadoreek eta beste batzuek, ez al dituzte Somaliako eta Afrikako gune hartako kalak espoliatu eta agortzen? Zergatik hedabide handiek ez dute Somaliako benetako pobreziaren eta bere kalen garbiketaren berri eman, eta aldiz ustezko “eskubide Estatua” haizatu dute justifikatzeko ezin dela “terroristekin” negoziatu, arriskuan jarriz bahitutako tripulatzaileen bizitza? Espainiako Gobernuko eta EAEko politikariek zergatik jarri zuten arriskuan negoziazioa eta zergatik atzeratu zuten bahituak aske uztea, bi “pirata” horiek atxilotuz, Madrilera ekarriz eta “zigor eredugarria” ezarriz? Ez al zuten aplikatu nahi izan “biolentziarekin eta biolentoekin ez da negoziatzen” tesia, baina hipokresiaz azkenean, eta zorionez, justu kontrakoa egin behar izan dute? Auzitegi Nazionaleko epaileek ezker abertzalearen kontrako auzietan edota Egin eta Egunkaria auziak erabakitzeko urteak “behar” izan dituzte, zergatik bizkortu dute orain sumarioa eta ari dira saiatzen hilabeteren buruan erabakitzen?

Bahiketa honen ebidentzia bakarra da: armadoreak derrigorturik Somaliaraino lan egitera joandako Alakranako 36 tripulatzaileak izan direla pirata gisara jokatu ez duten bakarrak, alderantziz, hainbat “pirateria”ren biktima izan dira. Azken datua: Alakranako 36 tripulatzaileetatik zazpi baino ez dira euskaldunak. Gainerakoak dira: zortzi galiziarrak, andaluziar bat, hamar afrikarrak eta beste hamar asiarrak. Hori da gure arrantza flotaren errealitatea!

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 29a
Azoka
Azkenak
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Eguneraketa berriak daude