Telebista itzalezinaren ipuina

Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaIñigo Azkona
Bazen behin, animaliek hizketan zekiten garaian, txakurrak ortozik baina katuak txarolezko oinetako arrosekin zebiltzan garaian, beraz ez hain denbora zaharretan ere, ume bat, nerabe bat, telebistari itsatsita bizi zena, atzamar erakuslea, erpuruaren ondoko eria telebistako aldagailuari josita zeukana.

Ez. Ez zen jaiotzatik hala. Ez zen amaren erraietatik munduratu aldagailua eskuari atxikirik. Normal jaio zen. Urduri munduratu zen, eta ipurmasailetan lehen txaloa jo ziotenean, negar batean lehertu ziren haren birikiak.

Jaio zenean, eguna zetorren gauaren ondoren. Heze ernaltzen zen lurra, euria egindakoan. Hizketa normalak ziren txakurren zaunkak, eta ulergarriak. Katuen miauak berdin, ozenak eta konprenigarriak. Ilargiaren eta eguzkiaren distirek ez zezaketen iragarri gerora etorriko zena.

Aldagailua josi zitzaionekoa. Bada, normal abiatu ziren gauzak. Baina, bizitza lege, hazten hasi zen haurra. Hitz egiten ikasi zuenean, telebistari begira jartzen zuten gurasoek, “bake pixka bat” edukitzeko. Eta, isildu egiten zen umea.

Gerora, maitasun goxoetan aritu nahi izaten zutenean nagusiek, Disney faktoriak ekoitzitako film melenga horietako baten aurrean jartzen zuten haurra, ezti-jariotan isildu zedin.

Nerabezarora heldu zenean, kontuak ez zeukan jada aterabiderik: ezin zitzaion aldagailua kendu eskuetatik, ezta ur irakinarekin ere.

Ordenagailu bat erosi zioten gurasoek, ea telebistatik askatzen zen eta probetxuzko zerbait egiten ikasten zuen. Euria itsasoan.

Norbaitek aholkatu zien hobe zutela auto telegidatu horietako bat erostea, asko gustatzen omen zitzaizkiela nerabeei halakoak. Saio alfer eta hutsala.

Itsaspeko ontzi nuklear itxurako bat erosi zioten. Eta moto elektrikoa, bateriadun horietakoa. Eta MP4a, e-book bi... eta nik zer dakit zer!

Medikuetara eraman zuten. Botika konplexuak hartu zituen. Odol eta gernu frogak egin zizkioten. Ebakuntza-gela sofistikatuetara eraman zuten.

– Ez dago zereginik –esan zuen zirujau nagusiak.

Telebistara deitu zuten orduan gurasoek, emititzeari utz ziezaioten. “Horiek pretentsioak!”, esan zien Zuzendari Nagusiak.
“Programazioa aldatu!”, eskatu zien aitak. “Edo aurkezleak kanbiatu!”, amak. “Edo gezurrak kontatu!”, izeba mojak.

Etsiak jota geratu ziren denak, bere horretan segitzen baitzuen aldagailuak.

Egunsentiaren etorrera. Halako batean, herrialde hartan geratzen zen etxalde bio bakarra bisitatzera joan zen familia osoa, Nekazaritza- eta Abeltzaintza-ministro zen aitatxo buru zutela. Eskoltarekin heldu ziren. Burrunba ezinago handiarekin.
Telebista-kamerak han zeuden. Hitzaldia hasi zuen aitatxok. Ondoan zeukan ama. Eta nerabea haiekin zegoen, tribunan.

Halako batean, erakuslean aldagailua josita zeukan gazteak behi urdin baten atzealdea ikusi zuen kortako ate-zirrikitutik. Haren errape jori eta guriari so geratu zen.

Amaren eskua askatu eta kortara abiatu zen. Begiekin segitu zion amak, protokoloak ez baitzion oholtza uzterik ametitzen.

– Probatu nahi al duk? –behia jezten ari zen baserritarrak.
– Ezin dut, pegaturik daukat aldagailua.
– Utzi aulkitxo horretan eta ekin lanari.

Behia jezten hasi zen mutikoa. Gero, oiloei eman zien jaten.

Bekorotz eta zirin artean galdu zen aldagailua, betiko.

Hitzaldiak bukatu zirenean, aitatxok esan zion gazteari “zerri-zerri eginda zaude laguna, hau nazka!”. Eta amak: “politagoa zinen telebistari begira egoten zinenean”.

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude