Gure mendea-tik gure mendera

  • Duela hiruzpalau aste egin genuen Argiako Akziodunen Batzarra, eta 19 langile eta Ametzagaña Taldeko bi ordezkariak bildu ginen bertan. 1992an SAL gisa eratu ginenetik inoiz ikusi gabeko langile-bazkide kopururik handiena, Argiako langileen %90etik gora. Eta bazkidetza egitea –3.000 euro– boluntarioa da soldata txikia den enpresan. Maila horretan, pozarren gaude, bai horixe.
Xabier Letona
Xabier LetonaDani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Salbuespenak salbuespen, komunikabideen menpekotasuna gero eta handiagoa denean, langileak proiektuaren jabe izatea beti da askatasun bermea. Agindurik ez jasotzea ederra da eta proposamen-agindu iradokiari muzin egitea areago. Horrek badu prezioa, jakina, sarri-sarri garesti ateratzen zaigula proiektu honetan jardutea, eta ez dirutan bakarrik: ostikoak, bihotzera zuzendutako labankadak, barne arazoak, garai bateko aldizkariaren eredu krisia, gure berezko ahuldadeak… Lekurik ez genuela iragarri zitzaigun aspaldi, baina bizirik jarraitzen dugu, indartuak eta osasuntsu.

Estu bai, ohi legez, baina egungo krisiaren aparretan hobe moldatzen da krisiaren magalean hazi eta bizi izan dena. Krisi bikoitzaren aurrean -ekonomikoa eta prentsarena-, ez dago biziraupenerako bermerik, baina iraganean langile-jabeen formula giltzarri izan bada areago etorkizunerako.

Gizartearen garapen aurrerakoiak sormena behar du eta sormenaren zabalkundeak komunikazioa. Lotuta dira: sormena, garapena, komunikazioa. Informazioa eta analisia dira gure komunikazioaren ezaugarri nagusiak. Azkartasuna eta datu uholdeen aroan, nola sinetsarazi herritarrari nork bere burua informatzeak ahalegin berezia eskatzen duela? Denbora eskaintzea? Diru apur bat akaso? Gogoa, finean?

Nola ulertu bestela Somaliako piraten jardunak baduela zerikusirik gure kontsumo maila hilgarriarekin? Nola adierazi irakurleari historia ez dela amaitu, kapitalismoaren alternatiba eraikitzea posible dela eta asko direla horretan ari direnak? Analisi zorrotza eta ikuspegi kritikoa jorratu barik, nola ulertu Euskal Herrian armak behingoz bazterreratzeko unea heldu dela? Nola ulertu eta barreiatu euskaraz bizitzeko borondate hori gauzagarria dela? Nola azaldu dirua ezin dela gure bizitzen gidari eta helburu nagusi bilakatu? Hori guztia eta beste asko ulertzeko, zuk ondo dakizun moduan irakurle, informatua egon behar da. Argiak ez dizu dena azalduko –ez du nahi eta ezin du–, baina bai entresaka garrantzitsua.

Paperezko prentsaren mundu mailako krisiak gure jardun osoa berraztertzera behartzen gaitu, eta Internetek duen garrantzia are eta serioago barneratu. Argia.com-ekin duela hamabi urte heldu genion apustuari, geldo baina pauso tinko eta sendoz, geratu barik. Beharko dugu euskarri berrietara eten barik egokitu, baina ez gaitzala fatalismoak jo: neurri handi batean papera ere guk gura duguna izango da, kazetariok, erosleok eta irakurleok. Eta errealitateari zor, komunikazioaren munduari dagokionez behintzat, gaur gaurkoz, oraindik ere nagusiki paperak sostengatzen du Internet.

Euskarazko komunikazioan gu geu gara muina, berau egiten dugun langile, elkarte eta enpresak alegia. Gure medioen etorkizuna gure baitan dago batez ere: informazio ereduan, kalitatean, konpromisoan… Baina krisi egoera orokor honek laguntza eskatzera ere behartzen gaitu, batez ere publikoak ez garen euskarazko medioak. Laguntza eskatu eta aldarrikatu konplexurik gabe, gure garrantziaren jakitun izanda. Laguntza herritar euskaldunei, eta laguntza batez ere erakunde publikoei. Bankuak salbatzeko, autoen salmenta bultzatzeko, etxeko altzariak, elektratresnak, etxeko kristalak… horietarako milioi euro asko bideratzen den bitartean, euskarazko komunikazioa azken urteetako diru laguntza fluxu bertsuan dago, batzuk zerbait gehiago jasoz eta besteak gutxiago (ARGIAk adibidez aurten 27.000 euro gutxiago Eusko Jaurlaritzatik).

Mitoa da euskaraz bizi garela etorkizuneko Euskal Herri euskalduna egiteko. Euskaraz bizi gara, batez ere, hala nahi dugulako, horrek asetzen gaituelako, hala gustura bizi garelako, finean, halakoak garelako. XX. mendearen hastapenean ekin eta Argiak Gure mendea egin zuen duela hamar urte sasoi honetan, eta beste hamarrera gure mendea egingo duelakoan nago.

Azkenak
5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


Eguneraketa berriak daude