Eusko Jaurlaritza, diasporako euskal herritarren bila

  • Patxi López lehendakariaren exekutiboak kanpo harremanetarako politikan norabidea aldatu du: Eusko Jaurlaritzako delegazioak berrantolatu ditu, eta horrez gain, euskal etxeetan bilduta ez dauden euskal herritarrei ere arreta jarri nahi die. Aldaketak aldaketa, badirudi arduradun politiko berriek malgutasuna eta pragmatismoa lehenetsiko dutela alor labainkor honetan.
Harri jasotzailea
Harri jasotze erakustaldia Boisen, Idahon.Steve Bly. Idaho 24/7
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak maiatzean kargua utzi zuenean, aldizkari ofizialean kaleratutako gutun batez agurtu zen. Gutun horretan Agirrek dio euskal “gehiengo soziologikoaren aurkako estrategia” burutu dutela PSOEk eta PPk Alderdien Legeari esker: “Espainiako eskuin eta ezkerrak ituna sinatzea erabaki dute nazionalismoa eta Ibarretxe lehendakaria Ajuria Eneatik botatzeko. Geroak erakutsiko du nolako garaiak biziko dituen gure herriak eta gure gizarteak”. Idatziaren hoztasuna agerikoa da, eta bistan uzten du, zenbait eremutan behintzat, ezustean etorri zela Lopezen gobernu aldaketa –botere traspaso ofizialik ez zela egon salatu du berrikitan Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi berriak–. Josu Legarreta Euskal Gizataldeen Harremanetarako zuzendaria ere gutun baten bidez zuzendu zitzaien diasporako euskaldunei; 20 urtez euskal etxeekin lanean jardun eta gero, egun batetik bestera utzi zuen Lehendakaritza, beste inolako deklarazio publikorik egin gabe.

Baina hoztasuna ez da soilik Idazkaritza horretako kargu politikoen bulegoetan sumatu, euskal etxeak biltzen dituzten hainbat erakundeetan ere distantzia nabarmena utzi dute, hasiera batean behintzat, Ajuria-Eneako maizter berriaren eta euren artean. Jarrera horrek esplikazioa izan dezake euskal diasporaren soziologia politikoan, euskal etxeak abertzaletasunari oso loturik egon baitira historian zehar. Askoren ustez, EAEko Jaurlaritzaren eta diasporako euskal erakundeen arteko harremanak ildo politiko horrek gidatu izan ditu azken urteetan.

Gauzak horrela, nortasunean oinarritzen den kolektibitate batez ari gara, eta horregatik, azken hilabeteetan interes handia sortu du Lopezen PSE-EEren gobernuak arlo horretan izango duen estrategiak. Ekainean, lehendakariak Eusko Legebiltzarrean egindako galdera batzuei erantzunez garbi utzi zuen aldaketak egin egiteko asmoa baduela kanpo ekintzaren arloan, eta batez ere ikuspegi ekonomikoa lehenetsiko duela, albo batera utziz “doktrinamendua eta nortasun politikak”. Hilabete beranduago baina, beste eszenatoki batean, Nevadako unibertsitatean, honako mezua bidali zien AEBetako euskal etxeak biltzen dituen NABOko ordezkariei: “Historiaren hasieran dugu erroa euskaldunok, eta mendeetan zehar mendebaldeko balioak garatzen lagundu dugu”. Bi mezuen arteko tonu diferentzia nabarmena da eta Jaurlaritza berriak nolako gerria izango duen adierazten du horrek. Adierazpen horiei erreparatuz, Lopezek aldaketa iragarri badu ere, diasporan gauzak gehiegi ez nahasteko hautua egin duela dirudi.

Aldaketak delegazioetan

Dena den, Eusko Jaurlaritzak hemendik kanpora dituen delegazioei eragiten dien hainbat erabaki hartu ditu jadanik. Delegazioak duela hogei bat urte hasi ziren irekitzen –lehena Bruselan– kanpoan dauden euskaldunei ekimen ekonomiko, sozial eta kulturalak aurrera eramaten laguntzeko asmoz eta “Euskadi subjektu aktibo bezala” kokatzeko nazioartean. Gauza jakina da figura administratibo horrekin askotan egin dutela talka Espainiako Estatuko beste ordezkari eta enbaxadoreek, eta ordezkaritza horien hedapenean eragiten saiatu izan direla, batzuetan epaitegietara ere joz.

Iragarritako berrantolaketan, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak munduko hainbat lekutan delegazioak irekitzeko proiektuak bertan behera utzi ditu, baina orain dauden gehienak mantenduko ditu: Brusela, New York, Buenos Aires, Santiago de Chile eta Bogota. Aldiz, Madrilgoa jada ez da delegazio izango eta Mexikokoa New York-ekoan integratuko da. Zentzu horretan, Euskalkultura.com atarian egindako elkarrizketa batean Guillermo Echenique idazkari nagusiak honakoa esan du: “Eremu geografiko handien arabera antolatu ditugu, banaketak eremu ekonomiko handiak oinarri hartuta daude egituratuta, horrekin bat eginik beste interes garrantzitsuak ere agertzen dira, hala nola euskal gizataldeen existentzia, garapenerako laguntzak hartzen dituzten herrialdeak izatea, eskualdearen garrantzia, zentzu zabal batean”.

Bestalde, Gobernu berria kargu aldaketak patxadaz egiten ari da, horren erakusgarri da oraindik hiru delegatu hautatu gabe daudela. Hala ere, aldaketa nabarmenena aurrekontuarena izan da: 2,5 milioi euro gutxiago gastatuko ditu Eusko Jaurlaritzak kanpo ekintzan –aurreko urtean baino %39,7 gutxiago–; krisi ekonomikoa izan da aipatutako argudioa.

Euskal etxeak eta “Euskadi anitza”

EAEko kanpo harremanek hiru norabide nagusi izan dituzte orain artean: Europari begira urratutakoa, munduko beste herrialdeetan delegazioen bidez egindakoa, eta kanpoko euskal kolektibitateen –eta euskal etxeen– harremana landu duena. Lehenengo bi kasuetan berrantolaketa saioak hasi dira, baina azkeneko honetan, euskal etxeen eremuari dagokiona, mugimenduak egitea konplikatuagoa izango du Lopezek, hainbat osagai labainkor baititu arlo horrek: euskal etxe gehienek harreman sentimental berezia mantendu dute erbesteko eta orain arteko Eusko Jaurlaritzarekin; Euskal Herriko errealitate politiko eta soziala beste modu batez ikusi izan da urazandi; Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzen gain dependentzia handia dute elkarte horiek; eta dependenteak izanik ere, legalki autonomoak eta oso aktiboak izaten jarraitzen dute.

Julian Celayak hartu du Josu Legarretaren lekua Kanpoko Euskal Kolektibitateen Harremanetarako Zuzendaritzan. Enpresa mundutik datorren markinarra da Celaya, eta Barakaldoko alderdi sozialistako kidea. Hona zer esan zien diasporako euskaldunei kargua hartzerakoan: “Adierazi nahi dizuet benetan laguntzeko asmoa dudala nire esku dagoen guztia eginez, eta era berean, konfiantza eta kolaborazioa eskatzen dizuet nortasun indartsuagoa lortzeko eta guztion artean eraikitzeko euskaltasun eredu tolerante, kultu, anitz eta modernoa”. Hitz hauek bat datoz beste hainbat arduradunek egindako adierazpenekin, hau da, “Euskadi anitzaren irudia” zabaldu nahi dutela –Guillermo Echeniquek esana–. Horretarako, euskal etxeen federazioetatik harago dauden euskaldunei ere arreta jarriko die: GKEetan dabiltzanei, enpresariei, misioetako euskaldunei... Lerro artean, politika berri horren beste irakurketa bat egin dezake hala nahi duenak: ez ote da helburua gehienean abertzaleak diren euskal etxeen pisua gutxitzea diasporan? Dena den, Celayak ez du oraindik ageriko pausorik eman norabide horretan, eta soilik Zuzendaritzaren izen aldaketa adierazgarria proposatu du dekretu berrirako: Kanpoko Euskal Herritar eta Kolektibitateen Harremanetarako Zuzendaritza (kurtsiba geurea da).

Tirabiratik pragmatismora

Duela gutxi tirabira baten berri jakin da prentsa bidez. El Mundo egunkarian gutun baten edukia filtratu zen, FEVAk (Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna), Argentinako euskal etxeak biltzen dituen federazioak, Eusko Jaurlaritzari bidalitakoa. Egunkari horren arabera, FEVAko arduradunek erakundearen “sentimendu abertzalea” adierazten diote Lopezen exekutiboari: “Gure arbasoek helarazi digute euskal nazioa, bere kultura eta identitatearekin, zazpi herrialdez osatua dagoela, eta ondratzen jarraituko dugun legatu historiko horrek atzerritar sentiarazten gaitu Espainiako eta Frantziako Estatuen aurrean” diote. El Mundoren esanetan Eusko Jaurlaritzak zuhurtziaz erantzun dio gutunari eta diasporako errealitatea “bertatik-bertara” ezagutu arte ez du konklusiorik aterako. Horren harira, badirudi Argentinako delegatua FEVAko arduradunekin bildu dela gauzak argitzeko.

Bitartean, iragan egunetan Euskal Astea ospatu dute Argentinako Bahia Blanca hirian, Unión Vasca euskal etxearen eskutik. Urteko ekitaldi garrantzitsu eta jendetsuena da Euskal Astea Argentinako euskaldunen artean, eta antolatzaileek Julian Celaya Kanpoko Euskal Kolektibitateen Harremanetarako Zuzendaria gonbidatu dute. Distantziak distantzia, ematen du batzuen eta besteen artean pragmatismoa nagusituko dela.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
“Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna”

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]


Marcela Inda. Argentinar euskaldun peto-petoa
“Euskara da nire lekua, arraina uretan bezala nago bertan”

Argentinatik etorri ikaslea da Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Harekin batera heldu hamaika ikasleek bi hilabete egin eta itzuli ziren beren herrialdeetara. Harrigarriki, bertan dugu oraindik mailarik handieneko ikaslea, askok baino hobeki dantzatzen duela euskaraz mingaina... [+]


Beste Guernica sutan

San Vicente barrutia (Argentina), 1934ko maiatzaren 18a. Mathilde Díaz Vélez lurjabeak Buenos Airesetik 40 kilometro ingurura zeuden bere lursailetan Guernica izeneko herria fundatzeko eskaera helarazi zion Buenos Aires probintziako Obra Publikoetako ministroari,... [+]


2020-04-07 | dantzan.eus
Boiseko Jaialdi 2021era atzeratu dute

Bost urtetik behin Boisen (AEB) ospatzen den Jaialdi jaia urtebete atzeratu dute koronabirusa dela eta. Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra zen ospatzekoa Euskal Herriko eta diasporako euskaldunak batzen dituen jai erraldoia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datorren urteko... [+]


AEBetako gas-ganberan hil zuten euskal artzaina

Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun... [+]


2019-07-19 | Erran .eus
Baztandarren hitzordu handia igandean Elizondon

Bidelagun elkarteko ordezkariek irekiko dute Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea.


2018-04-24 | Mikel Asurmendi
Kepa Altonaga, saiogilea
“Euskaldunok ez gara mundu honetara herri normala izateko etorri”

Loiu, 1958. Biologia ikasketak egin zituen EHUn, eta bertan irakasten du egun, Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Saiogile ezaguna da. Zientzia, historia eta Euskal Herria uztartzen ditu bere lanetan. Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan... [+]


Eguneraketa berriak daude