Autofikzioa

Patxi Zubizarreta
Patxi ZubizarretaDani Blanco
Eman dezagun, orain dela bi urte, Kutxako antzerki saria egokitu zitzaizula eta albistea pozarren eta alegera hartu zenuela. Ohe deseginak lana esperimentazio gisara idatzi zenuen eta 20.000 euroko sariak bulkada ezin hobea eskaini zizun. Sarien ekitaldia arranditsua izan zen, Ibarrak, Alkainek, Salvadorrek eta Golden Appel Quartet-ek girotua, baina saridunek –ustez, benetako protagonistek– ezin prestatutako hitz bakanak ere esan; gaitz erdi, hala ere, Luppi edo El guía del Hermitage idatzi zuen Morote ezagutzeko parada izan baitzenuen, eta Irati, ipuin arloko irabazlea. Ordurako liburua txukun argitaratua zegoen eta, bestalde, Donostiako Londres Hotelera gonbidatu zintuzten, leihoa itsasora begira duen gela batera gonbidatu ere. Alabaina, editore bakar batek ere ez zintuen zoriondu –ez naiz antzezlana ohiko bilduma batean argitaratzeaz ari, bai baitakit antzerki liburuak are gutxiago saltzen direla; interesa erakusteaz baino ez naiz ari–; zuzendari edo aktore bakar baten jakinminik mendreena ere ez zenuen jaso eta, futxo!, barnealdeko zure hirian ez zenuen liburudenda bakar batean ere liburua ikusi.

Baina eman dezagun, handik urtebetetsura, Patriren deia jaso zenuela ezustean –lehiaketako epaimahaikide eta zure liburuaren hitzaurrearen egilearena–, eta antzerkiko sari nazionalerako zure lana proposatzeak harropuztu egin zintuela, eta liburua itzultzeko Angelen baiezkoarekin lasaitua hartu zenuela, ustez bestera, ez baita batere erraza liburu bat taxuz gaztelaniaratzea.

Itsasorako beste leiho bat zabaldu zitzaizun dei harekin, baina Kirmenen sariaren albistea etorri zen eta lagun bat, orokor ustean, zuzen mintzatu zitzaizun: “Aurten ez zaio beste euskaldun bati egokituko, ezta datozen urteetan ere. Narratibakoa ez behintzat”. Eta orduantxe ohartu zinen zu bezala beste lagun gutxi batzuk ere egongo zirela, zain eta kukuturik, poesia edo haur nahiz gazte lanak besapean harturik.

Eta eman dezagun gero, baina orain dela gutxi, goiz batez Diario Vasco hartu, eta bat egin zenuela Unaik elkarrizketa batean esandakoarekin: “Liburuetatik ezin da bizi. Lau urte ematen duzu liburua idazten, eta gero salmenten %10 irabazten duzu. Asko salduta, 10.000 euro kobratzen duzu, baina lau urte bizitzeko... Beti ibili behar duzu gauza asko egiten, hitzaldiak han eta hemen, eta burua galtzen”. Baina zalantzaz beterik, bekokia ilundu zitzaizun hitzok irakurtzean: “Baten batek zuzendu beharko luke idazlearen arazo ekonomiko hori; ez dakit nola. Azken batean, gu herrigintzan ari gara neurri batean, eta hala ere ez daukagu instituzioetatik inongo laguntzarik...”. Eta kasik eskandalizatu egin zinen idazlea kexu agertzen zelako, zergatik eta, futxo!, Lyon eta Dublinera joan behar izan zuelako hitzaldiak eskaintzera: “Batzuetan ez dizu bidaiatzeko gogorik ere ematen”.

Baina eman dezagun ez zenuela sumintzeko aukerarik ere izan Madrileko aurrezenbakia zuen telefono zenbaki bat nagusitu zelako zure sakelakoaren pantaila ttipian. Bihotza punpeka hasi zitzaizun 91 hari jarraitzen zion zenbakiarekin, batik bat emakume batek zure izena aipatu zuenean, eta zuk baietz, zu zeu zinela, eta orduan Telefónicako azken uneko oferta baten xehetasunak ematen hasi zen, labur, berehalakoan eskegi baitzenuen. Eta egunkariaren kulturako orrialde pasa etsituan, albiste ñimiño bat topatu zenuen bazter batean: “Paco Bezerra, Literatura Dramatikoko Sari nazionala”. Futxo eta errefutxo! Beharbada Unaik –eta lagunak– arrazoi zuen eta literaturatik ezin da bizi; beharbada aspaldian zaude hilik, nahiz eta orain arte jakin ez.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude