Rockaren hainbat adar batzen dituen lan pertsonal bikaina

  • Ivan Julian eta Capsula ::The naked flame

    Bloody Hotsak

    iraupena ::41´53´´

    prezioa ::13.90€

Ivan Julian NYeko CBGB aretoaren garaiko musikari trebatua da: Richard Hell-ekin batera The Voidoids taldearen sortzailea, Outsets taldearekin esperimentazioa landutakoa, The Clash-en Sandinista diskoan esku hartu zuen eta oraindik ere grabazio estudio lanak egiten eta musika jotzen jarraitzen du, dotorezia handiarekin. Bilbo-Argentinako Capsula taldeak bisita egin zion NYeko estudiora eta elkarlana sortu zen. Julianek idatzitako kantak hartu eta Capsulak borobildu egin zituen. Julian musikari polifazetiko eta oso irekia da, gitarra jotzaile bikaina izateaz gain. Gai da balazta gabeko rock-and-roll zoroa, funkya, 77ko punka eta soula lantzeko, Hendrixi eta jazzari omenaldia egiteko eta iluntasuneraino hondoratu eta izugarri esperimentatzeko. Ez da lehenengo aldian irenstekoa, baina maisulana da!

www.myspace.com/ivanjulian
Ivan Julian
Askok uste dute punk-rocka egiten dutela patroi batzuk jarraitzen dituztelako; ez da horrela

Zer daukazue zuk eta Capsulak amankomunean?


Nire grabazio estudiora etorri zirenean beraietaz gehien gustatu zitzaidana kantuak izan ziren, eta erritmoaren eta soinuaren arteko nahasketara hurbiltzeko daukaten modua. Badago sentsibilitate bat, hitzekin azaldu ezin daitekeena, musikaren bidez komunikatzen dena. Are gehiago, Capsulakoek ideia bat daukatenean ez dute etsitzen hori lortu arte; hori ere gustuko dut.

Punk-rocka aspergarriegia da? Esperimentazio eta askatasun handiagoa behar du?


Musikari askok uste dute egiten dutena punk-rocka dela, patroi batzuk jarraitzen dituztelako, baina ez da horrela. Punk-rocka ez da musika estilo bat, jarrera bat baizik. CBGBren hastapenetan talde ugari geunden eta bakoitzak bere estiloa egiten zuen. Ramones-en estiloko musika egiten baduzu, ez da punk-rocka, Ramonesen estiloa baizik. PJ Harvey punk-rocka da? Bai horixe! Lucinda Williams punk-rocka da? Bai!

Rockean urte ugari daramatzazu. Zerk laguntzen dizu musika egiteko ilusioari eusteko?


Oso garrantzitsua da zu kanal bat zarela jakitea; musika ez dator zugandik, baina zure bitartez irteten da kanpora. Horregatik, ezinbestekoa da zure pena, barre eta malko guztiak jartzea idazten eta jotzen duzunean. Horretaz ohartzeak asko laguntzen du. Bestalde, 13 urte nituenetik jotzen dihardut, eta ordurako erakutsi zidaten agertokian egotea pribilegioa dela, eta hala jokatu behar dela. Ez du axola agertokia txikia edo handia bada, niretzat etxean egotea bezalakoa da; eta guztia eman behar diezu zu entzutera etorri direnei.

Zure lana “NYeko soinu” gisa definitu dezakegu?


Disko hau oso urbanoa da, baina ez dauka NYekoa izan beharrik. Bilboko kaleetan ere inspirazio handia hartu dut. Disko honetan batu ditut kultura eta jende asko bizi den hiri batean bizita jaso daitezkeen sentimendu eta ikuspegiak.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude