Hiriaren metamorfosia zuri-beltzean esplikatua

  • Ortszeit (Ordu lokala) erakusketa paratuko dute azaroaren 9tik abenduaren 4ra Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Stefan Koppelkamm argazkilariaren lanak dira: Berlingo Harresia erori berritan Ekialdeko Alemaniako kaleak eta eraikinak erretratatzeari ekin zion; gero, XXI. mendea hastearekin batera, leku berberetara itzuli, berriz klik egin, imajina berriak bildu eta zaharrekin konparatu zituen. Diferentziak, denbora tarte laburrean, harrigarriak dira.
Steffan Koppelkamm
Ezkerrean Zittauko eraikin baten bi argazki: 1990ekoa da goikoa, 2001ekoa behekoa. Eskuinean aldiz, Berlingo Hackesche Höfe auzoko kale bat: goiko irudia 1992an hartua da, behekoa 2004an.Steffan Koppelkamm
Zerbait –ala norbait– desagertzen denean, argazki bat izan daiteke memoriaren helduleku bakarra. Denok daukagu gordea etxeko tiradera batean irudi bat, inoiz gehiago ikusiko ez dugunaren oroimenez. Baina desagertu ordez, zerbait –norbait– metamorfosira bortxatua denean, komeni da bakarraren ordez erretratu gehiago eskura izatea. Aldea ikusteko, konparatzeko. Argazkiak, momentu hilak izatetik, mugitzeko gai diren objektu izatera pasatzen dira, itxuraldaketaren urrats bihurtzen direlako.

Ondo daki hori Stefan Koppelkammek, 1990ean autoa hartu eta Ekialdeko Alemania korritzeko erabakia hartu duenean. Kamera eskuan darama, begi parean jartzen zaionari tiro egiteko prest. Azkar ehizatu behar dira irudiak, begi-bistan dauden bitartean, harrapari handiak etorriko baitira atzetik. “Aurreneko bidaiei ekin nienean, gauza bat garbi zegoen niretzat: honek ez du itxura hau edukiko denbora luzez” adierazi zuen elkarrizketa batean.

Berlingo murrua erori berri da, eta argazkilaria berehala jabetu da Ekialdeko azken bazterretaraino iritsiko dela urre gorriaren sukarra. Are argiago ikusiko du hori, bidaiatzen ari den bitartean: hoteletan aurkitzen ditu liberalismo ekonomikoaren soldadutxoak, negozioa nola egin, beste kezkarik buruan ez dutela. Baina berak bestelako asmoak ditu. Paisaia, kaleak, eraikinak, ezagutzen ez zuen herrialdea ari zaio zabaltzen begien aurrean, eta fazinatuta dago. Ez monumentuekin; ez erakundeen edifizio handiekin; ez Alemaniako Errepublika Demokratikoa izan denaren arrastoekin. Kantoi, etxe-aurpegi eta patio arruntak harrapatuko ditu objektiboaz 1992ra bitartean. Jakin-min hutsak gidatzen dio begirada, klik hemen, klik han.

Koppelkamm egona da harresia erori aurretik Ekialdeko Alemanian, baina zulo beltzez betetako mapa gordetzen du buruan. Herri askoren izenak legenda hutsa dira berarentzat: Dresden, Leipzig, Görlitz, Zittau... Eta presa dauka haietara iristeko, ezagutzeko. Orain, autotik jaitsi eta kalez kale dabilela, harritzen al da ikusten duenarekin? Bai, asko: “Görlitz bezalako hiri batera iritsi nintzenean, txundituta geratu nintzen. Ez nuen horrelako ezer ikusi lehenago Alemanian: hiria egoera txarrean zegoen nabarmen, baina osorik biziraun zuen II. Mundu Gerraren ondoren”. Elkarrizketa berean aitortuko du Mendebaldeko alemaniar askok, nostalgiaz, Italian bilatzen zituztela gerra aurreko edifizioak, 1945etik aurrerako berreraikuntzan beraienak goitik behera desegin baitzituzten. Orain Ekialdera ere tamaina bereko ekaitza etorriko da, ordea.

Hamar urte eta gero hau

2002an Koppelkamm berriz joango da aurreko hamarkadaren hasieran bisitatu zituen hirietara. Eta leku beretik aterako ditu argazkiak. Ez dira argazki berak izango, ezta hurrik eman ere. Hoberako aldatu dira, ala okerrerako? Lehen begi kolpean gauza batzuk gutxienez antzematen dira: eraikinek itxura txukunagoa dute erretratu berri gehienetan –nahiz eta batzuk ez diren sobera aldatzen, orri honetan ikusten den Görlitzeko Weberstrasse, kasu–; askoz automobil gehiago ageri da, eta ez dira dagoeneko Trabant markako modeloak; eta dendak agertu dira, nonahi. Baina Koppelkammek ez du, zentzu horretan, posizio argirik erakusten: Ekialdeko hirietan bigarren txanda egin zuenean ikusi zuen, askotan eraikinen historia ezabatu egin zutela berrikuntzek. “Baziren adibide distiratsuak, baina ez du ematen lortzen dugunik Italian aurkitzen ahal duzun ukitu segurua, han eraikinak zaharberritzen baitituzte, baina ez zara jabetzen”.

Ordu lokala proiektuko argazkiak, printzipioz behintzat, ez dira hiri eredu, edo are, proiektu politiko jakin baten alde lerratzen: asmo dokumentaleko imajinak dira, aldaketaren testigantza biltzea izan da egilearen helburu nagusia, eta iragana/oraina jokoan sartuta bakarrik dute zentzua erretratuek.

Objektiboa urrunduta ordea, harrigarria gertatzen da zenbait lekuk hain tarte laburrean jasan duten aldaketa bortitza ikustea. Garai historikoek pertsonen ingurunean duten eraginaren erakusgarri izan daiteke; baita, oinak lurrean jarriz gero, azken hamarkadako abiadura handiko hirigintza politikaren ondarea ere. Horregatik, gaurko krisi ekonomikoaren eragina zenbaterainokoa izango den dokumentatzeko baino ez bada ere, ikustekoak lirateke hamar urte barru Alemaniako txoko berak, ekaitzaren osteko barealdian.

Alemania, iraganari begira

Eta objektiboa urruntzen hasita, komeni da Koppelkammen lana testuinguru zabalagoan kokatzea ere. Berlingo argazkilariaren lana ez baita irla azken aldian Alemaniatik iritsi diren kultur ekoizpenen artean. Hango zinema askotan ari da lantzen XX. mendean herrialdeak izandako historia problematikoa –nazismoa, RAF talde armatuaren ibilbidea, AEDn herritarrek jasan zuten espioitza...–, gehienetan estetika errealistarekin eta dokumentaletik gertu. Literaturan Günter Grassek autobiografia batekin –Tipula zuritzen– lortu du aspaldiko titular kopuru handiena. Arrazoia, Waffen-SSko kide izan zela aitortu zuela.

Badirudi bat-egitearen osteko shock urteen ondotik, artista alemaniarrak beraien historiaren narratiba bakarra, bateratua, konpaktua osatzeko ahaleginetan ari direla. Ikuspegi horretatik, zentzu handiagoa hartzen du diziplina bakoitzean erabilitako baliabideen aseptikotasunak: kontatzeko dagoenari oraindik atzamar puntekin heldu behar zaio; eta beharrezkoagoa –errazagoa?– da adierazkortasuna alde batera utzita lan egitea.

Edozein modutan, bakoitzak bere lan erritmoak ditu. Stefan Koppelkammek Ordu Lokalako argazkiekin xahututzat eman zituen bere kezka historikoak. Haren lan berrietan gaur egungo hiria da nagusi eta, azaroaren 9tik Donostian ikusgai izango den erakusketan ez bezala, koloreak toki handiagoa hartu du.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude