Presio politikoak bakarrik mugiaraziko du PSE-EE


2009ko urriaren 27an
Iragan igandean ospatu zen Gasteizen Estatutuaren 30. urteurrena eta bertan ez zen indar abertzalerik izan.Monika del Valle - Argazki Press
ibarretxe Plana deiturikoa bideratzen ari zenean PSE-EEk behin eta berriz errepikatu zuen hura ez zela bidea, Gernikako Estatutuaren erreforma beste kontsentsu maila batez egin behar zela; batez ere, Estatutua bera eta Espainiako Konstituzioa kontuan hartuta. Madrilgo oniritzia behar zuela alegia, bestela ezingo zuelako Gorteetako langa gainditu eta hori ezinbestekoa delako. Hau da, espainiar gehiengoaren oniritzia behar dela. Defentsa egoeran zen orduan espainiar konstituzionalismoa, gutxiengoan Eusko Legebiltzarrean, eta Ibarretxe Plana ez zen bestelako erreforma behar zen.

Estatutuaren 30. urteurrenean Lopez lehendakariaren mezu nagusia ez da izan kontsentsu berriak eratu behar direla erreforma hori lortzeko; oraingoz ez da halakoen beharrik eta horrexegatik Gernikako Estatutua nahikoa da EAEko herritarren “erabaki eskubidea bermatzeko”. Inozoenak ere badaki hori ez dela EAEko gehiengo politikoak sinesten duena, ezta PSE-EE berak ere. PP da eremu horretan gustura dagoen bakarra. Tira, edo Eusko Jaurlaritzari heltzeko PSE-PP aliantza gauzatu arte hori zen nik pentsatzen nuena.

Orain akaso desberderdina da, eta PSE-EEk ikusten du aliantza honekin iraun dezakeela beste denbora bat, batez ere 2011ri begira PPrekiko aliantza berresten bada. Eta testuinguru horretan Gernikako Estatutua nahikoa da epe ertainera, batez ere legez kanpoko ezker abertzalea erakundeetan egon ezean, egungo markoa mugiarazteko presio nahikorik ez dagoelako.

gernikako estatutuak baditu lorpenak zalantza barik, eta autogobernuaren bidean azken 30 urteetan pauso garrantzitsuak ematea ahalbideratua du. Ez da hori, dena den, ezbaian dagoen iltzearen gakoa, ez da inoiz izan. Funtsean, Estatutua euskal herritarren autogobernua asetzeko tresna gisa abiarazi zen, Espainia eta euskal gizartearen artean zegoen gatazka politikoa bideratzeko ubide gisa, eta 30 urte geroago hori da funtsean lortu ez duena.

Ez zuen erdietsi euskal abertzaletasun estatutu zaleak bere onespen osoa eskaini izan zion garai luzean eta zeresanik ez orain, abertzaletasunak bere osotasunean gainditutzat ematen duenean. Ajuria Eneko Ituna, Lizarra-Garaziko Akordioa, Ibarretxe Plana, Kontsulta Legea, Loiolako bake prozesua eta beste hainbat gertaeren jarioa begien aurrean igaroten ikusi denean, Gernikako Estatutua EAEko euskal herritarren kontsentsu politikoaren ardatz moduan jarri gura izatea erabat lekuz kanpo dago, errealitate printzipioaren aurka eta, larriena, ez du inondik inora laguntzen bizi den gatazka politikoa gainditzen.

Ez dago berritasunik analisi hauetan, behin eta berriro egin ohi dira Estatutuaren hainbat urteurrenetan. Beste behin ere kontua da ea nork helduko dion egoera politikoa desblokeatzeko akuiluari. ENAMen mugimenduak bide dira, indar abertzaleen artean ere bai, Espainiako Gobernuak bere mugimendua egin du Batasuneko buruzagien atxiloketarekin... Erabaki eskubidea aipatu zuen Patxi Lopezek iragan igandean eta ez da gutxi kontzeptu hori erabili izan beharra. Edozein modutan, presio politikoak bakarrik mugiaraziko du egungo fikzio politikotik eta, gaur gaurkoz, presio politiko hori sentitzetik urruti dago PSE-EE.

ondarearen zerga bertan behera utziko du azkenean Gipuzkoako Diputazioak. Gehien duenak zergetan gehiago ordaintzearen anakronismo aurrerakoi hori apurka desegiten jarraitzen da modu horretan. Zerga kontuetan ohikoa den legez, herritarrak lelotzat hartu eta zergatik egiten den behar bezala argudiatu barik. Aipatzen dena da, hori bai, ez duela eraginik izango zerga bilketan, zerga honekin iaz 53 milioi euro bildu zela eta orain kapitalaren errentaren zergaren bi puntuko igoerak –%18tik %20ra– estaliko duela zulo hori, hortik 38 milioi euro sartzea espero delako, besteak beste.

Eskuinaren ohiko tesia da krisi egoeretan zergak jaistearena, garai oparoetan duen tesi bera, horrela inbertsioa eta lehiakortasuna bultzatzen ei dira. Aro guztietarako balio duen araua da.

ASTEKARIA
2009ko azaroaren 01
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude