Auzolanaren etekinak zenbakitan azaldu ditu Ostromek

  • Ekonomia ataleko Nobel saria irabazi duen lehenbiziko emakumea da Elinor Ostrom. Baina, gainera, Estokolmoko epai-mahaiak azken hamarkadotako tiraina neoliberalaren kontra doan ekonomialaria saritu du. Auzolaneko jabetza eta jarduna emaitzetan ere interesgarria dela erakutsi duena.
Proceedings of the National Academyren gunetik hartu dugu Elinor Ostromen argazki hau

Ez da hedabidetzarretako izar, iaz saritutako Paul Krugman-en oso alderantziz. 2009ko Nobelaren 969.000 euroak, endemas, Oliver E. Williamson-ekin erdibanatuko ditu, baten ikerketek ez duten arren zerikusirik bestearenekin. Elinor Ostromek 76 urterekin lortu du komunikabide minoritario batzuek auzolanaz eta herri jabegoaz mintzatzea; ezin zitzaion erretreta sari atsegingarriagorik egokitu.

Sin Permiso hilabetekari ezkertiarrak webgunean oparitu dizkigu Ostrom hobeto ezagutzen laguntzen duten artikuluak, batzuk ingelesetik gaztelaniaratuta. Mario Bunge filosofo argentinarrak Elinor Ostrom: un Nobel bien ganado idatzi du. Aldizkariaren editore Antoni Domenech-ek Unas palabras sobre el Premio Nobel de Economía 2009 a Elinor Ostrom. Pete Linebaugh historia irakasle iparramerikarrari Counterpounch guneko artikulu mamitsu bat itzuli diote, herri lurrak, Ostrom eta Tom Paine XVIII.eko pentsalari utopiazalea lotzen dituena. Propinatzat, Adam Smith-ek Nobel sarien webgunerako Ostromi egindako elkarrizketa itzuli eta argitaratu dute.

Ostromek urte luzez herri ondasunak auzolanean kudeatzea ikertu du, politika zientziak eta ekonomiak tupust egiten duten eremu erakargarrian. Lanerako eredu matematikoak erabili ditu, jokoen teoriak ematen dituenak sarritan.

Aspaldi honetan ekonomialari akademiko gehienek jabego pribatuaren laudorioa kantatu dute. Azalaren ifrentzuan, sozialismo errealean bizi ziren –eta oraino aleka dirauten– herrialdeen hautua estatuaren jabegoa izan da. Auzolaneko jabego edo kudeaketarentzako lekurik apenas, batean bezala bestean.

1968an Science aldizkariak plazaratu zuen Garrett Hardin-en The tragedy of the commons (Herri-lurren hondamendia) eta ekonomialarien buruetan iltzatu zuen Britainia Handiko herri-lurrak, komunalak, efikaziarik ezak galdu zituela XVIII.ean. Garai hartako moda ere bazen: gurean, gerra karlisten pizteak izan zuen zerikusirik nekazariei mendien pribatizazioak ekarri zien bizi ezinarekin. Ororen buru, Hardinen ideia mito fundazional bihurtu zen XX. mende akaberako moda berriaren tzako: oro pribatizatu.
Elinor Ostromek 1990an Governing the commons: The evolution of institutions of collective action atera zuen. Bertan jipoitu zituen Hardinen eta neoliberalen aurreiritziak. Ekonomian eta psikologia sozialean oinarritutako ikerketekin azaldu zuen historian zehar anitz izan direla herritarrek autoeratuta eraginkortasunez maneiatu dituzten ondasunak, izan lurrak, basoak, urak edo arrainak. Reinhard Selten matematikariak jokoen teorietan egindako berrikuntzez lagundurik egin zuen lan Ostromek, eta liburuaren maila zientifikoa asko famatu zuten.

Elkarlanaren ekuazioak

Elinor Ostrom ez da mintzo herri-lurrez, inork pentsa ez dezan antigoaleko kontuez ari dela. “Jabego amankomunezko baliabideez” ari da. Gaur egun hartu beharreko erabaki politiko eta ekonomikoez interesatzen da, historiaz baino gehiago.

“Elinor Ostromek –idatzi du Nobel komiteak– auzitan ezarri du jabego komunak eraginkortasunik ez duela dioen iritzi konbentzionala, zeinak pentsarazten duen aginte zentralizatu batek kudeatu behar duela edo bestela pribatizatu. Oinarrituz erabiltzaileek berek arrantzaz, larreez, oihanez, aintzirez eta lurpeko urez egindako erabilpenean, Ostromek erakutsi du gehienetan emaitza hobeak lortzen dituztela teoria estandarren arabera egindako aurreikuspenetan espero baino. Egin dituen ikerketek azaldu dute erabiltzaileek baliabideok kudeatzerakoan erabakiak hartzeko bezala gatazkak konpontzeko mekanika sofistikatuak darabiltzatela, eta emaitza onak eskuratzen dituztela”.

Maiz adierazi du Ostromek jabego komuneko auzolanak ikasketa eskatzen duela, ez duela balio autoorganizatzeko ohiturarik ez duen talde bati bere arazoen kudeaketa eskuetan bat-batean uztea, baliabideak eta informazioa behar dituela, egokitzeko prozesua burutzeaz gain. Auzolanaren emaitzak beti onak ez direla ere aitortzen du.

Ikerketa zehatzez erakutsi dute Ostrom eta bere taldeak ondasun asko hobeto kudeatzen dituztela erabiltzaileek beren gisa antolatuta estatuak modu zentralizatuan aginduta baino. Zer esanik ez akziodunen interesa baino zaintzen ez duten korporazio pribatuek baino.

Agintariek buruan baldin badute eskualde bateko herritarrei ondasun baten kontrola uztea, nola jokatu behar dute? Ingelesezko Wikipedian dager Ostromek arrakastatsua izatekotan auzolanarentzako proposatutako baldintza saila. Hasteko, taldeak garbi ezagutu ditzala mugak, jabegoarenak eta kudeaketa eremuarenak. Bigarrenik, maneiatu behar duen jabegoa lekuan bertako baldintzetara egokiturik egon dadila. Gero, partaide gehienek hartu behar dute parte erabakietan.

Proiektuaren liderrek kideen artekoak izan behar dute, edo beti ere kideen kontrolpean egon. Taldearen arauak hausten dituztenentzako zigorrek mailakatuak behar dute izan. Gatazkak konpontzeko tresnak merke eta errazak dira. Bazkideen erabaki ahalmena ontzat hartu behar dute goragoko agintari politikoek. Azkenik, partaidetza edo jabegoa oso zabala baldin bada, maila eta enpresa txikiagoetan deszentralizaturik kudeatu behar da.

Nobel sarietako gunearen komunikazio arduradun Adam Smithek – izen hori edukitzea ere!– elkarrizketa egin dionean, ikertu izan dituen ereduetako bat aipatu dio Ostromek: AEBetako Maine-ko itsas hegian abakando edo mixerak harrapatzetik bizi diren arrantzaleena. “1920ko hamarkadan arrantzaleek arrantza guztia suntsitu zuten kasik. Orduan elkartu eta arau burutsuak jarri zituzten, Maineko abakando harrapaketa munduko arrakastatsuena bihurtu arte”. Orain arazoa kanpotik datorkie, inguruetako itsasoa hondatu denez, edozein gaixotasunek kalte handia ekarriko liekeelako, baina egia da luzaz izan direla oso efikazak.
Nepalen laborariek berek kudeatutako ureztatze sistemak ikertu ditu: “Munduko Bankuaren eta abarren laguntzarekin antolatutakoak baino merkeago eta eraginkorragoak dira”. Valentziako baratzeen ureztatzea mila urte baino gehiagoz osteguneroko bileran kontrolatzen duen Tribunal de les Aigües de València ere aipatu du eredutzat.

Gizakia berekoia dela eta auzolanak deus balio ez duela dioten topikoak zientziaz eta matematikaz gezurtatzen saiatu da Ostrom. “Ahalmen handiak dauzkagu gizakiok, baina alderantzizkoa sartu digute buruan: gainerakoek ez dauzkagun ahalmen genetikoak dauzkatela jefeek”.

Argazki oina: Proceedings of the National Academyren gunetik hartu dugu Elinor Ostromen argazki hau. Los Angelesen sortutako Elinor zientzia politikoetan irakaslea den Vincent Ostromekin bizi da ezkonduta. Biak ari dira AEBetako unibertsitateetan. 1973an Indianako unibertsitatearen barruan abian jarri zuten tailer bat analisi politiko eta ekonomikoaz oso famatua egin dena: Workshop in political theory and policy analysis. Beranduago, Arizonakoan Center for the study of institutional diversity fundatu zuten; Ostromek beti azpimarratzen du giza taldeen aniztasuna kontutan hartu beharra. Nobel saria eman diotenean, haren esaldi hau ipini dute webgunearen lehen orrian: “Idatzi gabeko edozein legerekin daukagun arazoa zera da: ez dakigula nora jo hura ezabatzeko”.

Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


Eguneraketa berriak daude