Griperik gabeko udazkena

Bizimodu osasungarriak defentsak altu edukitzen lagunduko dizu gripe-epidemiak iristen direnean, eta baita horiek gainditzen ere, aholku edo gomendio guztien gainetik ere azkenean gripeak zu harrapatu bazaitu.

· Gripea harrapatzeko biderik ohikoena eztula edo doministiku egitean botatzen diren birusak dira, bai zuzenean, baita kutsatutako objektuak (telefonoa, eskuoihalak, dirua…) ukitzeagatik. Horregatik, garrantzi handikoa da eskuak sarritan garbitzea eta sudur, aho eta begietatik urrun mantentzea.

· Jan-neurriak funtsezko papera jokatzen du prebentzioan. Egunero C bitamina hartzea gomendatzen da (laranjak, kiwiak), selenioa (arraina, arrautzak, zereal integralak, esnekiak,…) eta baita zinka ere (gazta onduak, ogi integrala). Baratxuriak eta tipulak, gordinik, eragin antibirikoa daukate. Eta jogurtak eta kefirrak dituzten laktobazilo eta bifidobakterioek sistema immunitarioa bizkortzen dute, hesteetako floraren bitartez.

· Defentsak indartzeko behar adina lo egitea komeni da, estresa kontrolpean edukitzea eta astean hiru aldiz ariketa fisikoa egitea, edo egunero 40 minutuz pauso azkarrean ibiltzea.

· Etxeko tenperaturak ez luke izan behar 19 ºC-tik gorakoa, kanpoko giroarekin kontraste handirik ez edukitzeko, eta arnasbideetako mukosa lehortu ez dadin. Airearen hezetasuna, %40-60 artean.

· Botikei dagokienez, gripearen kontrako prestakinek sintomak arintzen dituzte, baina ez dute birusaren kontrako zuzeneko eraginik. Horrez gain, logura, erreakzio alergikoak eta beste medikamentuekiko interakzioak eragin ditzakete. Beraz, utzi botikak medikuari, eta hartu atseden, egon lasai etxean edo ohean, sukarrak jota bazaude.

· Dena den, badira esku-eskura dauzkazun erremedio naturalak ere: izerditzea batetik, ohean, ondo babestuta. Edo baita sauna bidez ere. Tarteka ur hotzeko aplikazioak txandakatuz, urak garbitu eta indartu egiten gaitu. Hemen ere, neurria da kontua.

· Eta txertoa zer? Txertoak ez du erabateko immunitaterik bermatzen, birusa oso aldakorra baita, baina arriskua gutxitzen du. Horregatik, osasun-agintariek txertatzea gomendatzen diete adineko pertsonei eta gaixotasun kronikoak –biriketakoak edo kardiobaskularrak–, diabetesa, giltzurruneko gutxiegitasuna eta immunitate-sistemari erasaten dioten gaitzak dituztenei.

Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude