Betiereko joko bat

  • Uxue Alberdi ::Aulki-jokoa

    Elkar

    orrialdeak ::124

    prezioa ::12.75€

Haurtzaroko jolasen artean, gutako askok gogoratuko dugu aulki-jokoa deritzana. Garaiko inozentzia kontutan izanik, nork esango luke joko soil batek baino askoz ere kutsu transzendenteagoa eduki zezakeenik?

Joko soil honetan jostatu ez denak ez du zertaz kezkatu beharrik, izan ere, mundu honetan jaio izate hutsak bilakatzen gaitu aulki-jokoaren parte-hartzaile. Bizitzaren metafora gisa aurkezten zaigu Uxue Alberdiren lehenengo eleberri honetan, bizitza eta heriotzaren mugan kokatzen gaituen joko baten antzera; bizitzaren eguneroko gauza minimoen erritmora dantzatzeko indarra edukitzeak aulki bat ziurtatzen digu, gauzak aldatzeko indarra mantenduz. Hala ere, joko guztietan bezala, norbaitek galdu beharra du eta idazleak esan bezala, “egutegiko azken orria bere lekutik erauzteko indarra galtzen duenean hilko da andrea”.

Kantoieta izeneko herri arrantzaleko pertsonaiak izango ditugu aulki-joko honen parte-hartzaile nagusiak: hiru emakume –Eulali, Teresa, Martiña–, hiru ahots eta hiru bizipen desberdin joko beraren barruan. Francoren garaian bizitzea tokatu zaien emazteen haurtzaroko bizipen pertsonalek –ametsak, traumak…– gidatzen dute eleberriaren ildoa, eta konturatu gabe, zaharturik herriko gozotegian, eguneroko kafea hartzera mugatzen den erritualean ikusten ditugu, nor bere aulkiarekin, nagusiaren irrati soinuaren erritmoan dantzan. Baina irratia ere itzaliz joango da, haurtzaroa kontatzen den heinean eta orduko gertakizunak, in crescendo doazen heinean, zahartzaroko bizitza decrescendo batean sumatuko dugu.

Oinarrian, esan daiteke, badela kontatzeko behar bat, kontatzen dugun bitartean bizirik irauten dugulako, eta haurtzaroko zein gaztaroko kontuak berreskuratuz, mundua aldatzeko gaitasuna mantentzen dugu.

Belaunaldi baten amaiera dakarren aulki-jokoa da –Kantoietako zilbor marroixka duen belaunaldia– gazteagoei lekua uzten diena –zilbor txurixka duen belaunaldia– eta mundua aldatzeko lekukoa hartuko dutenei bidea zabaltzen diena. Baina, zorionez ala zoritxarrez, garaiak ez dira errepikakorrak eta belaunaldi batekin beste bat dator. Azkenik, geratzen zaigun gauza bakarra guztiontzat berdina izango da: aulki-jokoa.

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude