Medium ahaltsuak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Esaten da irudi batek mila hitz bezainbeste balio duela. Edozein gizatxarrarenak baino gehiago baliteke, baina horrelako aipamen hotz eta motzak ondo daude kolpe bakarrean kultur kontsumitzaileen artean arreta pizteko, gaueko hamaikak aldera, Donostiako Zinemaldi giro lerdoan zaudela. Besterik ez.

Erabaki hori serio sinesten duenak hitzaren indar eraginkor eta askatzailea ukatzen du, jartzen da poesiaren beraren existentziarekin aurrez aurre etsaitua. Ez baita aski Che Guevararen irudia kamisetan jarri eta gure izateko arrazoiaz dena esanda dagoela azaltzea. Abituak ez ei du fraidea egiten. Erlijioa eta zientzia historia bera kontatzen duten bi hizkuntza ezberdinak direla esan zuenean, Vatikanoko piromanoek Galileo Galilei zuzenean erreko zuten gustura, ordea haren testuak kiskali zituzten azkarren, bere hitz bide-urratzaileak, astronomoaren irudia baino. Zera ere irakurtzen dugu kalean paretetako lerroetan, hots, “Herriak du hitza”, ez “Herriak du argazki-kamera”. Epaileak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuen 2004ko otsailaren 20ko ordu txikietan, ez Zarauzko Photomuseuma desagertu arazteko mandatua. Hala ere, kontuz, argazkiak erakustea delitua dela Potroshop bitartez erabakitzen ari diren honetan, lasterrera ezkontza eguneko argazki-albumak ere zentsuratuko dizkigu poliziak. Eta gu Brinkolan ezkondu ginen, baserrian! Sonyk, gainera, kamera berria plazaratu du, irribarrea detektatu arte argazkia ateratzeari uko egiten dion digitala, pentsa argazkilariaren lan nekeak babes publikoko etxebizitzen zozketa batetik zorte gabe ateratakoen aurpegien aurrean. Aurten ere ez dira modelo horrelakoak asko salduko errealzaleen artean. Horixe kostatu zait gehien, alegia txalapartari berria nauzuen atal honetarako argazkian egiazko irribarrearen antza duen zerbait erakustea, eta ez da pozik ez nagoelako habitat ederrean jarria, fotokonposizioaren kamasutra moduko horretan, orain goian, bihar azpian, etzi erdian, baina sexu onak gogoa bezala, argazkiak argazki-oina behar du, ibil dadin, berriz esateko, berriz izateko hil baino lehen. Hitzek hilko garela badakitela idatzi zuen Oteizak zoragarri. Argazkiek ere bai. Horrexegatik dira, beharbada, heriotzaren gainetik gailentzen. Hura idazten dutelako, hura kantatzen. Garcia-Alixek 1999ko Argazki Sari Nazionala jaso zuen, interes handiz jarraitzen dut argazkilari honen sorkuntza lana, eta orain gutxi egin berri dioten elkarrizketa batean argazkiak “medium boteretsuak” direla esan du. Gustatu zait. Agian horregatik da DVa gehien saltzen den kazeta, espiritualtasun kontua, “Bo, nik eskelengatik”, hil berriaren aurpegi paranormalari begira, igual zaielako konexioa arinagoa Goian Begoko biztanleekin. Pluraltasunak fantasmekin egotera behartzen gaitu etengabe. Eta orain bururatu zait bai badagoela argazki oinak idaztea baino ofizio ederragorik, eskelak idaztea. Hor euskal idazleentzat bezero mordoa. Nik, badaezpada, nirea idatzita utzi dut, sendi guztietan beti baitago une hunkigarri horietan lirikarekin ere animatzen den inutil bat. J. Martinez Bordiu liriko kostunbristari entzun nion aitonaz asko disfrutatzeko aukera izan zuela berak. Nik ere bai, soilik ordea argazki egina, memoria historikoan ongi hilik, Ghost mingarri etekinik gabean. Baina, tira, ez etsi, hildakoek Galizian, jakina denez, bizitza normala egiten dugu.

Azkenak
2025-03-04 | ARGIA
EHEko kide bati Tolosan eraso egin diotela salatu dute, euskaraz egiteko eskatzeagatik

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


Danimarkak ez dizkie gurasotasun froga psikologiko gehiago egingo groenlandiar jatorriko gurasoei

Groenlandiar jatorriko 411 haur daude tutoretzapean Danimarkan, Gizarte Gaietako, Etxebizitzako eta Adineko Pertsonen Ministerioaren txosten baten arabera. Aitatasun eta amatasun froga psikologikoetan puntuazio baxuak lortzeko arriskua dute guraso groenlandiarrek, frogak ez... [+]


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Eguneraketa berriak daude