"Eliza guztiei diet nazka, amorrua eta nahi duzun guztia"

Imanol Alvarez
Imanol AlvarezIñigo Azkona

Kurt Cobainek gezurra esan zigun: inor ez da gay.

Zeure burua definitzeko hitz zerrenda bat eman behar bazenu, zenbatgarrena izango litzateke gay?

Agian agertu ere, ez luke agertu behar. “Gay” hori izan da erabili behar izan dugun adjektiboa –sustantibo modura ez zaigu inoiz gustatu– jendeari momentu batean ulertarazteko zer esan nahi genuen azalpen luzeegirik eman gabe. Baina berez, pentsatzen dut inor ez dela ez “homo” ez “hetero”, beraz ez gay eta ez ezer.

EHGAM elkartearen izenean ez da ageri “lesbiana” hitza. Sexismoa! Eskandalua!

Egia, baina nork maskulinizatu du gay hitza? Guk ez.

Gero eta jende gutxiagok nahi du ezkondu, eta zuek ezkontzeko eskubidea aldarrikatzen...

Horixe, eskubidea, ez ezkontza bera.

EAEko Arartekoa Iñigo Lamarca izateak zer onura ekarri dizue?

Bat ere ez.

...

A, gehiago esatea nahi duzu? Bada, ez onurarik, ezta kontrakoa ere. Iñigo Lamarcak ez du ezer egin gure alde, ez EHGAM bezala, ez gay bezala, baina gure kontra ere ez du egin, agerian behintzat.

Ekainaren 28ko manifestazioetan batzuek duten itxura ikusita, zelan nahi duzue gizarteak serio hartzea zuen aldarrikapenak?

Euskal Herrian oso lelo ezaguna izan da “jaia eta borroka”, eta ni bat nator lelo horrekin. Kontua da jaiak ezin duela ostendu, ezkutatu, deuseztu... errebindikazioa, errebindikazioa oraindik beharrezkoa delako. Hori gertatzen denean, alarma gorriak pizteko garaia da. Euskal Herrian ez dut uste piztu denik oraindik, nahiz eta alarmistaren bat badagoen.

Kolore gehiegi eta mami gutxiegi?

Kolore gehiegi, inoiz ez. Mami gutxiegi? Agian. Baina oraindik eta hemen, ez. Oraindik.

“Giro”-ko tabernetako gela ilun horiek...

Gizartea hipokrita hutsa da oro har. Gizarteari larrutan egitea izugarri gustatzen zaio, baina portzentaje handi bat ez da ausartzen, eta amorrua ematen dio beste batzuek lotsa gabe egiteak.

EAEko gobernua aldatzeak mesede egingo zizuen, ezta? Eskuma kristautik ezkerrera pasatu gara...

Euskaldun modura gobernu aldaketa hondamendia izan da, adar-jotze hutsa izan delako, eta adar-jotze hitza goxoegia da. Hori ahaztea posible banu, eta ez dut, berez aldaketa onuragarria izan liteke, keinu batzuk egon dira. Lehendakariak, lehen aldiz, ez du zin egin Bibliaren eta gurutzearen gainean.

Eta zuk, bekatari horrek, noiz zapaldu zenuen azkeneko aldiz eliza bat?

Askotan zapaltzen ditut elizak, nolakoak diren ikusteko eta artistikoki balioa badute. Bestela, instituzio modura, eliza guztiei diet nazka, amorrua eta nahi duzun guztia.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude