Errotari goibelaren ipuina

Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaIñigo Azkona
Bazen behin herri xume bat bere mugarriak ezagutzen ez zituena. Anabasa kartografiko ikaragarriaren baitan bizi zen. Herri horrek ez zekien ezta zein kontinentetan zegoen kokaturik ere. Ez zekien zeintzuk ziren bere itsasoak elikatzen zituzten ibai joriak. Ez zekien artizarra zeruaren zein aldetan aurkitu zitekeen.

Jakin ere, ez zekien kareharrizko mendirik ba ote zuen, ur gezazko oasirik, basaltozko sumendirik... Kukua noiz zetorren. Mozoloak zer kantu duen.

Hizkuntza-nahasmendu izugarria bizi zuen herri horrek: batzuek zioten modu batez esan behar zirela gauzak, besteek kontra egiten zieten lehen horiei; eta hirugarren batzuek aurka arestiko biei. Herri horrek ez zekien ezta nola deitzen zen ere, hain baitzen berezia eta ezjakina.

Bakana zen herri hori. Munduan bakarra. Hori bai, malaostia ikaragarria zeukaten hango biztanleek. Horrexegatik zen ezaguna herri hori atzerrian. Horregatik eta txipiroi beltzengatik. Gozo, izugarri gozo prestatzen baitzituzten amonek zefalopodo txiki horiek.

Berezien artean, berezia zen herri hori. Bakana. Aparta. Halere, kondena bat bete behar zuen: galmendi iluna bizi behar baitzuen. Iluntasunaren labirintoa.

Ilunez ilun

Ziklikoa da iluntasunaren labirintoa, behin eta berriz esnatzen dena, itsasoko marearen zain dagoen ur-errotaren antzera. Bi aldiz etorri eta bi aldiz joaten da marea, egun-pasa. Behin iratzartzen da argia, eta beste behin amatatzen. Baina, egunero berdin. Herri hartan, hala zen eta hala da.

Zain dagoen errotako harri higigaitzaren modukoak dira herri hartakoak. Gutxi ibiltzen dira, iluntasunaren aurrean ezta deus ere, egunsentiarekin ez gehiago. Eta, bitartean, errotarri biek ehotzen dute denen bizitza beraien arteko marruskaduran: bakar bakoitzarena nola, hala denena.

Ziklo eta bira markatuak ditu errotak. Itsasoak legez. Iluntasunak ere, berdin. Egunak argitu egiten du, gaua goibel eta beltza izan delako. Eta hala da egunero: gaua, iluna; eta eguna, argiago.

Eguna jaten du arratsak, ilunabarraren opari eginez. Eta, batzuetan, aizaro bihurtzen da ilunpea, sorginen eta mamuen ordu beldurgarria hurbildu den seinale.

Eta, ondoren, gaua egiten da egun, eta alderantziz. Ziklikoa da iluntasuna, errota bezala. Ziklikoa, herri horren kondena.

Margoz margo

Anabasa kartografikoa bizi zuen herri horrek, bere basoak ezagutzen ez zituena, bere ibaien bokaleak non zeuden ez zekiena, bere hizketen arteko oreka bilatzen ez zuena... Bere kontraesanetan, herri horrek iraultza amesten zuen. Ez besterik, iraultza baizik. Iraultza.

Eta, jakina, ez da oso iraultzailea zikloa, ezta zikloarekin tematzea, ziklora egokitzea eta bertan eroso esertzea ere. Ezer berri askorik ez baitakar ziklo itxiak. Aurreikusia besterik ez.

Herri horrek ez zekien ez dagoela iraultzarik antzinako sineskizunak mugiarazten ez dituenik, ideia zaharrak iluntzen ez dituenik. Beti aurrera baizik, inoiz, atzeraka edo alboka, agian zabuka ibili behar dela, zerbait egin behar dela ziklo goibela apartatzeko... Ez zekien iluna kraskatu behar dela, arrautzaren oskola legez, barrukoa ikusteko. Eta hartara, iraultza gauzatu ezinik zebilen. Ilunpeko kondena zahar hura bizitzen.

Ilunabar batean, amonari sukaldean laguntzen ari zitzaiola, pure-egiteko makina ito zitzaion gazte bati, patu eta ziklo goibel historikoak bere kautan zerabiltzala. Bete eta ito egin zitzaion tresna. Pure-egitekoak ez zuen irensten gazteak koilara handi batekin behin eta berriz gaineratzen zion guztia. Bete eta bete ari zen gaztea sukaldeko errota, saldaz eta lekalez. Ez zuen abasto ematen tresnak.

Biraderarekin tematurik zebilela, amonak esan zion: “Ez al dun ikusten, gainezka egin behar din pasapureak. Eragion errotari bestaldera”.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude