Lehen pausoa

Anne Igartiburu
Anne Igartiburu
Zorion perfektua. Zuzendaria: Jabi Elortegi. Aktoreak: Anne Igartiburu, Aia Kruse, Alberto Berzal. Euskal Herria. 90 minutu.

Hau irakurtzen duzunerako Zorion perfektuak aurreneko astea pasea izango du Euskal Herriko zinema aretoetan. Guk, kazetari pribilegiatuok, lehenago ikusi ahal izan genuen, Donostiako Zinemaldian. Eta, buelta gehiegi eman gabe esateko, azken urteetan euskaraz egin den film onena iruditu zitzaidan. Komediatik ateratzen den film bat, azkenean; kontakizun lineala puskatzera ausartzen den zuzendari bat.

“Ez da gehiegi” esan dit irakurle batek. “Baina bada zerbait” erantzun diot. Zorion perfektuak ez ditu ikusle zorrotzenak aseko agian, baina badu balio erantsia ematen dion ezaugarri bat: euskal gatazka ardatz duen filma izanda, euskarazko nobela batean oinarrituta dagoela, Anjel Lertxundirena, kasu honetan.

“Nobela batean oinarrituta egoteak ez du ezer ziurtatzen” saltatu du zuetako batek; besteak bazterretik: “Egokitzapen kaskar assssko zegok hortik txo; gehienak!”; eta nik baietz, mundu guztia ez dela Richard Brooks bezain ona arte horretan... Baietz, baietz, baina... “baina”. Iruditzen zaidalako, euskal literaturak dituen altxorren artean, gatazka islatzeko modua dela distiratsuenetako bat. Ikuspuntu ugari, tradizio luze samarra, azken urteetako ugaritzea... Irakurlea ere beste gai batzuekin baino exigenteagoa delako, ziurrenik: hurbiletik bizi du, ezagutzen ditu egoeraren erpinak, ezin diozu erbia esan eta katua eman.

Baina Zorion perfektua pantailara iritsi den arte, istorio horiek guztiak liburuetan geratzen ziren –salbuespenak salbuespen–. Aldiz, azken urteetan euskal gatazka pantailan agertu bada, film espainiar propagandistiko eta manikeo samarretan baino ez da izan –El lobo, Todos estamos invitados edo El viaje de Arian etortzen zaizkit kolpean–. Ekoizpen horiek ez dute lortu gutxieneko sinesgarritasuna duen istorio bat kontatzea. Beharbada, ez zutelako asmorik ere. Elortegiren filmak bai. Eta eskertzen da, behingoagatik, ezker abertzalearen 90 minutuko karikaturarik ez ikustea, pelikulako protagonistak, zuzenean edo zeharka, ETAren biktimak izan arren.

Euskal zinemak, film honetan bezala literaturari gehixeago erreparatzen badio, agian bide interesgarria zabalduko da. Istorioak idatzita daude, nork egokituko zain. Eta ikusleek, nik uste, eskertuko dute gatazkaren ñabardurak pantailan ikustea, beste leku batzuetan ikusiko ez dituztenez.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude