Egunerokoari aurre egiten ikasteko

  • Aurtengo Nafarroa Oinez ekitaldiaz arduratuko da Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastola. Hara gerturatu gara, martxan duten Krea proiektuaz hitz egiteko asmoz. Muxi Mariñelarena ikastolako zuzendari pedagogikoak azaldu digu zer den Krea: haurrei bizitzak jartzen dituen egoerei aurre egiten erakusten dien egitasmoa.
Andra Mari ikastola
Andra Mari ikastolako haurrak
Andra Mari Ikastolak Nafarroako Ikastolen Proiektu Curricularren parte diren zenbait egitasmo jarri ditu martxan. Horietako bat da Krea. Mariñelarenarekin hizketan, bost urteko haurrei ikastolan gizarteratzen erakusten zaiela ohartu gara. Krearen bidez, haurrek pixkanaka gaitasun eta balore desberdinak lortzen dituzte, eta arazo arrunt zein konplexuenei erantzuten ikasten dute. “Problema bat ez da izaten esatea nik 20 euro ditut eta 3 gastatuz gero zenbat geratzen zaizkidan. Planteatzen zaizkienak benetako problemak dira, pentsarazteko balio dutenak”. Lehen hezkuntzako seigarren mailan, adibidez, ondokoa planteatu zuten klase batean: “Faro bat dago irla batean; marea igotzean, zer gertatuko da?”, edo “hegazkina hartu behar badut 14:00etan, maleta noiz entregatuko dut?”. Kasu horietan, amaieran arazoa ebaluatzeko irizpideak landuko dituzte: “Garaiz iritsi naiz, maleta guztiak eraman ahal izan ditut, eta abar”.

Mariñelarenaren arabera, problema ageriko egitea da garrantzitsuena eta horren aurrean jarrera baikorra agertzea. Andra Mari Ikastolan, irtenbide sortzaileak emateko trebatzen dituzte haurrak, besteen iritziak errespetatuz eta talde lana sustatuz.

Pentsamendu bertikala lantzen da arazoei aurre egiteko: arrazonamendua, logika eta analisien bitartez eguneroko buruhausteei irtenbidea ematea. “Pentsamendu bertikala ez dugu behar bezala garatu, eredu egonkorrak aurkitzeko beharra izaten dugu eta ez ditugu erantzunak aurkituko ordenagailuetan. Askotan horrek frustratu egiten gaitu”, dio zuzendari pedagogikoak.

Haur hezkuntzatik hasi eta derrigorrezko hezkuntzara arte egiten du lan Kreak. Astean saio bat egin ohi dute eta lantzen den arazoaren araberakoa izaten da iraupena (batzuetan ordu erdi, bestetan 45 minutu inguru…). Haur hezkuntzako ikasleek aukera aniztasunaren printzipioa barneratu behar dute. Arazoa planteatzen zaie eta horretarako beharrezko materiala erabiliz, soluzioak eskaini beharko dituzte hamabost minututan. “Garrantzitsuena bakoitzari bururatzen zaiona esatea da. Dena da onargarria eta hori barneratu behar dute. Bakoitzak bere iritziak bota behar ditu”. Lehen zikloaren hasieran, aldiz, balorapen atzerapena eta elkar-jarioa ere lantzen dituzte. Hots, jartzen zaizkien arazoei irtenbideak aurkitu behar dizkiete, aukerak bilatuz, baloratuz eta lehenetsiz. Gainera, entzuketa aktiboa landu behar dute: “Jonek esan duenarekin ados nago, baina hau eta hura gehituko nizkioke”: hori da egitasmoaren filosofia.

Lehen hezkuntzaren hirugarren zikloan eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehenengo mailan, Ideal prozedura jorratzen dute ikasleek, problemak ebazteko Ikastetxeko Proiektu Curricularreko prozedura orokorra. Problema berri bat sortzen denean, berau identifikatu, definitu, aukerak ebaluatu, saiatu eta helburuak lortu behar dituzte.

Anitzak dira baliatzen dituzten erremintak. Arazoa parametroetan banatzen dute eta, konplexua bada, azpi-parametroak ere sortzen dituzte. Adibidez, erreminta erabilienetakoa six and six formula da: sei galdera dituzte eta erantzunak baiezkoan eta ezezkoan. Ezezkoa erantzunez gero, behar ez dituzten aukerak baztertu eta arazoa enfokatzen joan ohi dira. Seigarren mailako ikasleek aukera horiek bildu eta ebaluatu ostean erabakia hartzen dute.

Krearen beste puntu garrantzitsu bat auto-blokeoa saihestea dela argitu du Mariñelarenak, akatsa arrakasta bide dela azpimarratuz. “Ikasleei beti aipatzen diegu: elur maluta bat antzeman eta neurriak hartzen badituzu, elur jausia saihets dezakezu. Irakasleok hezkuntza proiektua ebaluatu behar dugu ezinbestean. Prozesuan parte hartuz eta barneratuz gero, emaitza onak lor daitezke eta ikaslea motiba daiteke”.

Ikasleek Krea saioetan ondo pasatzen dutela nabarmendu digu zuzendariak. Maskota bat ere badu Krea ekimenak, bost urte dituzten haurren saioetara joan ohi dena. Haurrak borobila eginez esertzen dira, eta eguneko planifikazioa egiten dute. Ikasitako printzipioak praktikan jartzen dituzte eta aurretiko lanak fruituak ematen ditu. “Irakasleak galdetu zuen ea zelakoa izan zen atzoko bidaia eta batek logalea pasa zuela esan zuen. Harrituta geratu nintzen beste ikasle batek ‘aurrekoak esan duen bezala, nik ere logalea pasa nuen’ erantzun zuenean”. Besteek esandakoa entzuten dute eta pixkanaka, baloreak barneratzen dituzte ikasleek.

Krea proiektuan zentratu gara, baina ez da ikastetxeko Proiektu Curricularraren baitan dagoen bakarra. Irati proiektuan, informazioaren kudeaketarako teknikak lantzen dituzte haur hezkuntzatik hasi eta derrigorrezko bigarren hezkuntzara arte. Kontzeptu mapak txertatzen dituzte irakasgaietan, baita laburpenak, infografiak, eskemak edota organigramak ere.

Orgi egitasmoa hezkuntza proiektuen parte zen, baina bertan behera geratu da. Orgik ziklo bakoitzean ikasleek barneratu zutena praktikan jartzea zuen xede. “Nik uste dut konpetentziaz gehiago jabetzen garenean, berriz ere abian jarri ahal izango dela”, dio Mariñelarenak.

Txikiak handi, hizkuntza gutxituen sarea

Urriaren 18an Etxarri Aranazen ospatuko den Nafarroako ikastolen aldeko jaian, festa giroa eta alaitasuna izango dira nagusi. Andra Mari Ikastola da hori ahalbidetuko duen motorra. Euskararen normalizazioa bultzatu nahi da jaialdiarekin, baina Etxarri Aranazko ikastola berritzea ere lortu nahi dute. Horrez gain, ikastolen proiektua Nafarroako mugetatik atera eta hizkuntza gutxituak dituzten herriekin sare bat sortu nahi dutela adierazi du zuzendari pedagogikoak. “Nafarroa Oinez pasatutakoan, lasaitzen garenean, Txikiak handi proiektuan interesatuta gaudenok bildu eta horri jarraipena eman beharko genioke”.

Urriaren 16an Arbizun topaketa egingo dute: euskararen normalizazioan lan egiten duten giza erakundeen ordezkariek euren azalpenak emango dituzte. Aragoiko, Kataluniako, Galesko eta Bretainiako ordezkariak izango direla adierazi du Mariñelarenak, Europako hizkuntza gutxituen ahuleziak eta indarrak zeintzuk diren plazaratuko dute, eta ondoren manifestu bat kaleratzeko asmoa dute.

Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


Su artifizialak

Bitxia egiten zait oso askok su artifizialei dieten miresmena. Ikuskizunak sortzen duen itsutasun eta gorreria aukeran nonahi. Ni uxatu egiten nau giro piroteknikoak. Baina onartzea besterik ez daukat gehiengo batek horretan murgilduta bizi nahi duela; besteak beste, sistema oso... [+]


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


Eguneraketa berriak daude