Iturri garbien eskutan dago planetaren etorkizuna

  • Eskuragarri ditugun datu guztien arabera, energia berriztagarri edo garbien garapena geldiezina da eta, beraz, munduko energiaren etorkizuna energia iturri garbi horien eskutan dago, planeta berotzearen kontrako borrokan ere lagunduko duten iturrien eskutan.
Parke eolikoa
Parkeak instalatzen nahiz energia ekoizten duten enpresek toki gailena dute munduan eta, hain zuzen, horien artean bi euskal enpresa (Sener eta Gamesa) eta jatorri nafarra duen enpresa espainiar bat (Acciona) daude.Flickr: xtylerclub / www.blackheartking.com
Munduko etorkizun energetikoa energia berriztagarri edo garbietan dago. Horixe geratu zen agerian joan den ekainean Barakaldoko BECen egin zen energia iturri berriztagarriei buruzko munduko foroan. Indar eolikoa, eguzki energia, fotovoltaikoa, biomasa... energia eskuratzeko modu berri horiek planetaren berotze globalaren aurkako borrokan lagunduko dute. 1850etik munduko biztanleria lau eta erdi biderkatu da, eta behar energetikoa, 80 aldiz. Egoera berri horrek, beste ingurumen arazo batzuez gain, klimaren aldaketa azkartzen duten berotegi efektuko milioika gas tona igortzea dakar.

Erregai fosilekiko menpekotasuna (petrolioa, ikatza eta abar) oso handia da, egungo energia globalaren %80 ematen baitute, eta 2050ean oraindik, menpekotasuna %55ekoa izango dela aurreikusten da. Hala, munduko enpresa eta herrialde nagusiak energia berriztagarriak ikertzeko eta garatzeko apustua egiten hasi dira. Esaterako, Abu Dhabik, urtean ehun milioi tona petrolio inguru ekoizten duen herrialde arabiarrak, energia berriztagarrien ikerketa sustatzea erabaki du.

Testuinguru honetan, komeni gogoraraztea joan den urteko uztailean petrolioaren prezioaren igoerak mundu osoa dar-dar batean jarri zuela, upela 147,5 dolarretara iritsi baitzen, gero krisiaren ondorioz prezioa amildu arren. Dena den, prezioaren jaitsierak joera hori alda dezake munduko ekonomia leheneratzen hasten bada. Izan ere, upelaren prezioa poliki-poliki igotzen hasi da. Ekainean upeleko 60 dolarretara iritsi zen, azken sei hilabetetako preziorik altuena. Petrolioaren prezioaren goranzko joera eta nazioarteko ekonomia suspertzeak petrolioaren kotizazioa berriro izugarri igo dezakeen arriskua kontuan hartuta, energia berriztagarrien aldeko apustuak ez du garrantzirik galdu.

Europaren planak

Europako Parlamentuak araudi anbiziotsua onartu du berriki eta, aditu guztien arabera, araudi horrek EB berotze globalaren aurkako borrokaren buruan jarri eta energia berdearen negozioa sendotzen du. Plan horri 20/20/20 deritzo, eta 2020. urtean EBk konpromiso hauek betetzea du xede: karbono dioxido (CO2) igorpenak %20 murriztea, energia eraginkortasuna beste %20 hobetzea, eta EBn kontsumitzen den %20 energia iturri berriztagarrietatik eskuratzea. Une horretan %7a doi-doi gainditzen dute iturri berriztagarriek.

Zantzu guztien arabera, EBk serio hartu du arazoa, datorren urtetik aurrera estatu kide bakoitzak onartu behar dituen planetan esku hartzeko eskubidea ere eskuratu baitu, plan horiek helburuak lortzeko adina sendoak ez direla baderitzo. Testuinguru horretan, Europan hainbat enpresa garrantzitsuk dagoeneko energia berriztagarrien alorrean bidea zabaldu eta landu duela nabarmendu behar da.

Parkeak instalatzen nahiz energia ekoizten duten enpresa horiek toki gailena dute munduan eta, hain zuzen, horien artean bi euskal enpresa (Sener eta Gamesa) eta enpresa espainiar bat (Acciona) daude, beste enpresa alemaniar batzuez gain. Sener ingeniaritza taldea eta Torresol Energy munduko lehen postuetan daude kontzentrazio bidezko eguzki energiari dagokionez. Gamesak, aerosorgailuen ekoizpenean munduko liderrak, “energikultura”ren aldeko apustua egin du, hau da, energiaren alorrean baliabide naturalak eta ahalmen zientifiko eta teknikoak kudeatzeko moduan iraultza kulturala bultzatzeko apustua. Azkenik, aurrekari nafarrak dituen Acciona enpresak 6.037 MW energia eoliko jarri ditu mundu osoan barrena eta aurten 7.500 MW baino gehiago ekoiztuko ditu 14 herrialdetako 260 parketan.

10.000 milioi euro energia eolikoan

Europako araudi berriak estatu kideak plan zehatzak ezartzera behartzen ditu, kasu askotan inbertsioak hirukoizteko eta, hala, kontinentearen helburuak erdiesteko. Espainiako Estatuan, esaterako, dagoeneko proiektu zehatzak daude 10.000 milioi euro inguru itsas parke eolikoetan inbertitzeko. Itsasoko energia eolikoa ustiatzea ezinbestekoa da EBk 2020rako eskatzen duen %20ra iristeko. Euskal Herrian, Nafarroak toki gailena du energia berriztagarrien ekoizpenean, eta 2010ean energia berriztagarrien bidez independentzia energetikoa lortuko duela aurreikusten da, astekari honetan adierazi izan dugunez. EAEn, oraingoz, aurreikusitako parke eolikoen proiektu guztiak ezin izan dira gauzatu. Hala ere, Araban Mugarri Plana garatu nahi da, epe ertainean lurralde horrek kontsumitzen duen %35 iturri berriztagarrietatik lortzeko asmoz.

400.000 lanpostu Europan

Energia berriztagarrien sektore berri hau, etekinak lortzeaz gain, erritmo onean ari da enplegua sortzen. Europan sektoreak dagoeneko 400.000 lanpostu sortu ditu, zuzenak nahiz zeharkakoak. Horietatik 145.000 inguru azpisektore eolikoari lotutakoak dira, azpisektore hori zabalduena baita oraingoz kontinente zaharrean. Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko gainerako lurraldeetan, dagoeneko 70.000 pertsonek zuzenean egiten dute lan energia berriztagarrien sektorean, eta beste 100.000 ari dira negozio berde honekin zerikusia duten enpresetan.

Europar Batasunaren datuen arabera, 2007an sektoreko enpresa gehienek 450.000 milioi euro fakturatu zituzten guztira eta horietatik 100.000 energia fotovoltaikoari esker jaso ziren. Alemania eta Espainiako Estatua potentzia handiak dira energia fotovoltaikoan eta eolikoan. 2007an EBko guztizko energia kontsumoaren %7,54 energia garbi horien bidez lortu zen. Espainiako Estatuan egoera zertxobait hobea da.
Energia berriztagarri nagusienak
Eolikoa:
Haizeak sortutako energia da. Aerosorgailuek aire korronteetako energia, indar elektriko bihurtzen dute.

Fotovoltaikoa:
Gailu erdieroaleetan eguzki erradiazioak eragiten duen erreakzioaren bidez lortzen da energia.

Bero energia:

Energia ispiluen bidez kontzentratzen da sistema honekin, turbina bat mugitzeko adina lurrun ekoizteko.

Biomasa:

Energia hondakinetatik eta landareetatik lortzen da, etanol bihurtuz nahiz errekuntzaren bidez.

ASTEKARIA
2009ko urriaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude