Precious dramak (irudian) eraman du publikoaren saria: emozionala da oso, familia desegituratu baten miseriak aireratzeko eszena efektistekin –eskaileretatik behera botatzen du amak alaba–, baina funtsak ez nau konbentzitu, istorio ezagunegia beharbada: denek baztertzen duten neska gaztea, irakasle ezohiko batek erreskatatua. Gainera, Mariah Carey, makillajea gainetik kenduagatik ez da aktore hobea.
Dena den, zinema interesgarri ugari ikusi dugu Zabaltegin; nik ondorengo hirurak igoko nituzke podiumera: Un prophète pelikulan, kartzelan gizajo sartu eta mafiaren buru ateratzen den Maliken istorioa kontatu du Jacques Audiardek, pertsonaia konplexu baten bilakaera liluragarria. No one knows about persian cats lanean, Bahman Ghobadi kurduak Teheran irudikatu du, kontrastez, ametsez, tragediaz eta musikaz betetako hiria, pertsonek zakurrek eta katuek baino gutxiago balio duten hiriburua. Xabi Moliaren Huit fois debout filmak, azkenik, lana, familia eta etxea galdu arren duintasuna mantentzen duen emakumea du oinarri, artifiziorik gabe eta oso txukun kontaturiko istorioan.
Aurten nabarmentzeko, pelikula askotako hizkuntza saltsa, bizi dugun errealitate kultur anitzaren isla. Arabiera, frantsesa eta ingelesa; georgiera, errusiera eta osetiera; alemana, frantsesa eta italiera… nahastu dituzte Zabaltegiko lanek. Kontrakoa aurkitu dugu, ordea, Zinemaldiko ekitaldietan, non gaztelera izan den jaun eta jabe, ingelesari lekutxoa egin dioten, eta euskararen presentzia 0,01 ingurukoa izan den.
[www.argia.eus/zinemaldia-2009 helbidean, aurtengo Zinemaldiko pelikulen kritikak ikusgai.]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]
Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.
Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]
Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]
Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]
Astearte gauean egin zen Euskal Zinemaren Gala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.