Maltzagatik

Espainiako gobernuak datorren urterako ekonomiaren berreskurapen iragarpen onak egiten ditu, baina egi zantzu gutxi sumatzen da hor, behintzat dantzan ari diren datu ugariak ikusita. Krisiaren erdigunean egon den nazioarteko finantza ereduaren aldaketa handirik ez da antzematen. Sistemaren giltzarri den kontsumoa handitzeko daturik ez da ikusten: langabeziak gora jarraitzen du eta edonork daki hori ez dela kontsumo pribatua –herritarrona– akuilatzeko egoerarik txukunena; eta aurrekontu publikoak behera doaz eta, beraz, kontsumo publikoak –bai, gobernuek guztion izenean gastatzen duten hori– behera egingo duela.

Bitxiena da sistemikotzat hartzen den krisiari, neurri guztiz partzialekin egin nahi zaiola aurre. Ez dirudi egungo sistema kapitalistaren erraiak aztertzeko gogo eta interes handiegirik dagoenik, ez behintzat modu publiko eta zabalean. Ezta Keynesen posizioetaraino iristeko ere. Finantza sisteman egin diren esku-hartze horietara mugatu da nagusiki Keynesen ikuspegia. Egungo sistema kapitalistaren oinarriak zalantzan jartzen dituzten hausnarketak periferian uzten dira: kontsumo gera ezinaren norabide eta ondorioak, produkzio molde zenbaitzuen agortzea, langabeziaren egiturazko arazoa, aberats-klase ertain-txiroen eboluzio eta posizioak... Partxeak beti datoz ondo, baina partxe direla jakitun.

Autoen sal-erosketa bultzatzen duten gobernuen dirulaguntzak, esate baterako, horixe dira, partxeak. Eta ildo berekoa da Espainiako Gobernua bultzatzen ari den zergen erreforma, eta denak adierazten du diputazioak ere ezer gutxi mugituko direla zerga kontuetan. Are gutxiago Nafarroako Gobernua. Espainiako Gobernuaren zerga igoera, gainera, ez da oinarrituko goi mailako errenten igoeran, uda garaian Zapatero presidenteak aditzera eman moduan; diru bilketaren igoera, nagusiki PFEZetik jasoko da, Zapateroren 400 euro ospetsuak batez ere zerga horren bidez itzuli izan baitira, eta horren onuradunak PFEZaren erditik beherako mailak izan baitira –behekoenek kopuru hori jasotzen jarraituko ei dute–.

Nahi beste eztabaida daiteke neurri horiez, hainbat ikuspegi erabilita gainera, baina funtsezkoena bere partxe izaera da. Gehien duenak gehien ordain dezala da zerga sistema justuenen filosofia, baina hemen gaur egun hori ez da betetzen. Batetik, zerga sistema ez dagoelako horretara bideratua, gehien dutenen aldekoa delako; baina batez ere zerga sistemari egiten zaion iruzur itzelagatik, eta iruzur hori batez ere gehien dutenek egiten dutelako –Juan Mari Arregik aldameneko orrian dioen bezala–.
Modu askotara egiten da iruzur –ahal duenak eta ahal moduan ere esan liteke–, baina batez ere dirua maneiatzen dutenen aldetik egiten da. Onartua dago milaka milioi euroko iruzurra dagoela –bilioi bat Europako Batasunean– , BEZa dela medio, paradisu fiskalak, kapitalen inbertsiorako dauden elkarteen bidez.... Baina ez zaio arazoari aurre egin nahi. Eta hori argi ikusten da, esate baterako, zergen gaia segurtasunarekin erkatuz gero, biak oso garrantzitsuak edozein gizarterako.

Segurtasuna bermatzeko milaka polizia daude, zeresanik ez lau polizia mota dauden Hego Euskal Herrian. Bada, ez dakit zerga ikuskatzaileak berrehunera iritsiko diren. Kopuruek asko diote, baina bataren garrantzia eta bestearena neurtzen duen filosofia ere biziki esanguratsua da: segurtasuna eta herritarren defentsa Estatuak bermatu behar du eta ondo arduratuko da horretaz: armada, polizia, bitarteko pribatuak... Bai, herritarrari molde anitzez erakusten zaio “ez da hil behar, lapurtu, jipoitu...”, baina segurtasunari egiten zaion iruzurra zigortzeko milaka polizia ere badira.

Zerga iruzurrean ez, eta gobernuek nagusiki herritarraren kontzientziaren eremuan uzten dute erantzukizuna eta ez lan gehiegirik eginez gainera: “Ea apurka lortzen dugun herritarra kontzientziatzea eta horrela iruzur fiskala jaisten den”. Irudikatzen duzue hori bera segurtasunaren eremuan? 300 polizia guztira eta gobernua halako kanpaina eginez: “Ea herritarra kontzientziatuz, apurka delinkuentzi tasak jaistea lortzen den...”. Ba horixe.

[Sartu Xabier Letonaren blogean]

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude