Haize eta sokazko berokiarekin jantzitako pop-rocka

  • Malenkonia ::Hegazkadak dakar ekaitza

    Autoekoizpena

    iraupena ::47´11´´

    prezioa ::10€

Hegazkadak dakar ekaitza
Hegazkadak dakar ekaitza
Oñatiko taldearen itzulera sorpresa handia izan da askorentzat. Hain zuzen ere, 2006an Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketako finalean lehiatu zirenetik ez genuen haien berririk. Kontua da, seikotea luzaroan lokalean ibili dela kantu berriak eta horien instrumentazioa prestatzen, eta orain bueltan datoz disko eta guzti. Pop-rocka da oñatiarren eremua eta dotorea gainera. Hala, ohiko gitarra, baxu eta bateriaz gain, teklatuak, biolina, saxoa eta tronpeta ere erabiltzen dituzte. Melodiaz eta –jakina– malenkoniaz bustitako piezetan, lelo itsaskorrez gain, pasarte orkestralak, folk ukitua, mugaldeko kutsua eta intentsitate-jokoak aurki ditzakegu. Hitzei dagokienez, euskaraz idatzitako testuetan gauza xumeen eta sentimenduen gaineko ardura eta hausnarketa jasotzen dira, besteak beste.
Malenkonia
Taldeak hiltze prozesu moduko bat jasan du, berriro ere indarberrituta jaiotzeko

Zer nahiko zenukete lortu zuen “hegazkadekin”?


Abestiak entzutean oroitzapenen bat burura ekarri, zerbaiten inguruan gogoeta egin, amets egitera ausartu... Hartzailaren belarrietan eta buruan “zerbait” hori sortu nahi dugu.

“Jaiotzeraino hil”?


Bai, bizitza hala da, bi muturren arteko talka, norgehiagoka. Jaio egiten gara hiltzeko, eta hil berriro jaiotzeko. Gure taldeak ere hiltze prozesu moduko bat jasan du, berriro ere indarberrituta jaiotzeko.

Melodiak gauza txikia eta xumea izan behar du?


Entzuteko erraztasuna izan behar du. Jendearengana iristea du helburu musikak, entzulearengan zerbait sorrarazi, sentimendu bat askatu... Eta melodiak, gurean, bere xume eta txikitasunean, berebiziko pisua du.

Harrizko gau luzea. Zer pasa zen Danbakako finalaren ostean, hainbeste denbora isilpean egoteko?


Finalera iristeak taldeari bultzada nabarmena eman zion, Malenkonia jendearen belarrietara iritsi eta kontzertu batzuk lortu genituen. Hala ere, lehiaketa amaitu zenetik gure nahia estudioan sartu eta iraupen luzeko lan bat egitea zen. Lana konstante egin dugu, kanta zaharrak hobetu, eta berriak konposatu.

Zuen kasuan erredundantzia dirudi, baina abestiek beti dute malenkonia kutsua. Helburu hori daukazue?


Ez da helburua, baina gure berezitasun bat delakoan gaude, gustatzen zaigun musika, eta egiten saiatzen garenaren ezaugarrietako bat da, nortasuna ematen dio. Lehen malenkoniatsuagoak ziren, orain kantek alaiagoak dirudite, baina badira nostalgiari eta tristurari abesten dizkiegunak ere.

“Begiradak ere dira harrizkoak”. Oñatin eta Debagoienean, pop-rocka egiten duen ia talde bakarra zarete.


Bai, eta ez dakigu zergatik, nahiz eta talde askorekin ondo konpondu. Antzeko musika egiten duten talde gehiago egotea nahiko genuke, baina musikari bakoitzak bihotzak edo buruak dion lekura jotzen du.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude